ESPAINIAN SAKEA, AMERIKAN ERRESTOA, TROPIKOAN TANTOA

  • Artikulu sorta honetan Mikel Bringasek (osatu berri den Euskadiko Selekzioko arduradun teknikoa eta Pilota Federazioko zuzendari teknikoa) munduan zehar eginiko bidaietan Kanariar Uharteak, Brasil, Valentzia, Bolivia eta Argentinan ezagututako pilotaren errealitatea deskribatu digu. Hego Amerika eta Espainiatik Afrikaranzko bidea ere hartu dugu Reunion irlan jokatuko baita urriaren 28tik azaroaren 5era bitartean 22 urtez azpiko Munduko Txapelketa.

2021eko uztailaren 23an
Lan izugarria dugu J.M Hernández Auta ikerlariak 1989an argitaratutako "Un ancestral juego canario, la Pelotamano" liburua, Lanzaroteko Cabildorekin kaleratu duen "Pelotamano" bideoarekin osaturik. Eskupilotak bizirik iraun du Lanzaroteko irlan. Ez dago bere jatorriaren berri argirik, baina Kanariar Irletan izandako euskaldun, balentziar eta frantsesen eraginaren ondorioz izan daitekeela diote teoriarik gehienek.
Eskupilota aipatzen duten lehen izkribuak 1616. urtekoak dira eta Teguiseko pilotalekuaren ondoan zeuden etxe batzuen salmenta dute mintzagai. Tiagua eta Soo-rekin batera, Teguise da, hain zuzen, joko guneetariko bat.
Buruz buruko jokoa da, hau da, taldeak elkarri begira jarrita, eta horrelako joko gehienekin gertatzen den bezala, mundu osoan zehar aurki ditzakegun buruz buruko modalitateen antzekoak dira arauak. Kantxa angeluzuzena eta hormarik gabekoa da, eta pilotaren bote egokia ahalbidetzen duten lekuetan baino ez da jokatzen. 60-70 pausoko luzera eta 8-9 pausoko zabalera du. Kantxaren erdian falta-marra egiten da, horren gainean markagailu funtzioa betetzen duen harria jarriz.
Jokalariren bat kantxatik kanpora irtendako pilota itzultzeko gai bada, ez da jokoa eteten. Sakea alde bateko puntatik egiten da beti eta falta-marra gainditu beharra dauka. Sakea egiteko orduan, gure errebote eta laxoko botarriaren antzeko tripodea erabiltzen dute. Haizearen norabidearen kontra egiten da sakea, pilotaren abiadura mantsotuz horrela. Joko tradizionaletan gertatzen den bezala, bada partida aurretik ados daitekeen araurik, talde bakoitzeko jokalari kopurua, adibidez, oro har, bost baldin badira ere. Partidaren iraupena ere ez dago zehazturik eta argiaren arabera aritzen dira. Egunargia dagoen bitartean jokatzen dute.
Jokalariek nork bere lekua hartu beharra daukate beren zeregin zehatza bete ahal izateko. Falta-marratik urrunen dagoenari "salto" esaten zaio eta bere aurrean dagoen "tercio"aren akatsak konpontzen saiatu behar du. Azken hori, berriz, falta-marratik hurbilen dauden "los de vuelta"ko jokalariek jo ezin dituzten pilotak jotzen saiatzen da. Erabiltzen duten pilota oso goxoa da (50 gr. ingurukoa) eta paletan erabiltzen dugunaren antzekoa. Goma elastikoz, kordobanez (ahuntz-larruz eginda) eta artilez egiten dituzte euren pilotak. Tantoak zenbatzeko era beste pilota-jokoen antzekoa da: 15, 30, 40 eta 50. 50era iritsitakoan "chico" bat lortzen da eta marra bat egiten da markagailuaren ondoan. 5 "chico" egindakoan "pajero" bat lortzen da, markagailuaren inguruan egindako borobil batez adierazten delarik. Jokalekuaren neurriak aldaraz ditzakeen marra-sistema bat dauka, eta beraz, zelaia edo aldea aldatzera behartuta egon daitezke taldeak.
Beste joko batzuekin, eta gure pilota-joko mota zaharrenekin duen antzekotasunak pilota-joko guztien jatorri komuna iradokitzen digu

Brasilgo Gernika Kutun frontoia eta Banespa kluba
Brasilgo Gernika Kutun frontoia eta Banespa kluba
Gauza bi etortzen zaigu burura Brasil aipatzen den bakoitzean: ihauteriak eta futbol ikusgarria. Ez dugu ahaztu behar, ordea, zestapuntaren garagunerik esanguratsuenetarikoa izan zela Brasil. 10 frontoi izan zituen: Curitivan (Jai Alai), Niteroyn (Jai Alai), Rio de Janeiron (Brasileiro, Cattete, Electro Ball, Lavadrio eta Municipal) eta Sao Paulon (Boa Vista, Brass eta Paulista).
Bi gauzari esker da ezaguna azken hiri hori: San Silvestre famatuari esker eta pobrezia handiari erabat kontrajartzen zaion jarduera industrialari esker. Bertan aurkitu nuen benetako pilotazale talde bat. Brasilgo Euskal Pilota Federazioa, Alfredo Soeiro buru (psikodraman aditua eta nazio mailan izen handia duen psikologoa bera), eta Sao Pauloko Eusko Alkartasuna euskal zentroa dira gure kirola ezagutarazi nahian arrakastatsu dabiltzan elkarteak.
Euskal Etxearen Gernika Kutun frontoia eta Banespa kluba ditu ardatz, gaur egun, jarduera pilotazaleak, klub hori hiri erdi-erdian kokatuta dagoen kirol klub izugarria delarik. Inguruetan bizi diren euskaldunen eta euren ondorengoen topagune bilakatu da Euskal Etxea. Nabarmentzekoa da ospakizun berezietan (Aberri Egunean, esaterako) biltzen den jende kopurua, Xabier Harluxet idazkari eraginkor baionarrak antolaturiko paellaz lagundurik.
31 m-ko ezker-paretadun frontoiaz gain, beste pilotaleku txiki bat du Banespa Klubak. 12 m-ko luzeraz eta 6 m-ko altuera eta zabaleraz, egunero aritzen dira Heraldo Biscayzacu ( kirolari aparta bere 50 urterekin) eta beste zaletu asko.
Banespa Klubaren modalitate propioa da "pilota paulistarra" eta binaka jokatzen dute tenis pilota batekin. Arauak gure arauen antzekoak dira, txapa zertxobait beherago jarrita badute ere (0.60 m). Beti dago norbait frontoi honetako kontrakantxan jokatzeko aukeraren zain


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude