BOLIVIAKO "SOLEADAS" ETA ARGENTINAKO "LA MANITO"

  • XIX. mendean Potosíko zilar meategietan lanean aritu ziren euskaldunek irakatsi omen zieten pilotan jokatzen boliviarrei. Orain erraketaz aritzea nahiago dute. Argentinan berriz, Paraná hirian kokatzen da "La manito" pilota jokoaren jatorria. Hiru mailatan banatuta 100 pilotari aritzen dira lehian .

2021eko uztailaren 23an
Jose Barrients Lujánek esaten digunez, "esku-pilota XIX. mendetik hona jokatu izan da Bolivian eta Potosíko zilar meategietan ziharduten etorkin euskaldunengan duela jatorria esan ohi da. 1810. urterako pilota gogorra ezaguna zela diote batzuek."
XIX. mendearen amaieran neurri ezberdineko harrizko frontoi ugariren berri ematen da Potosín, Oruroko meategietan eta Kotxabanbako eskualdean. Txapelketen jatorriaren gainean, berriz, badakigu lehenengo txapelketa nazionala 1928an antolatu zela eta Boliviako esku-pilota Federazioa 1937. urtean eratu zen.
Berdin-berdinak dira Boliviako frontoi guztiak: aurreko horma, horma bana alde bakoitzean eta erreboterik ez. Pilotalekuaren luzera 35 m-koa da eta zabalera, berriz, 11 m-koa. Aurreko hormaren altuera 11 m ingurukoa izan ohi da eta txapa lurretik 50 cm-ra dago jarrita, horrek jokoa erabat baldintzatzen duelarik.
Sakea boterik gabe egiten dute, hau da, airean dagoela astintzen zaio pilotari lurrera jausi baino lehen. Binaka edo banaka joka daiteke, eta azkeneko mota horri "soleadas" deitzen zaio. Jokatzeko era berezi horretan pilotalekua bitan banatzen da zabaleraz. Alde bana hartu behar dute jokalariek eta pilota berea ez den aldera botatzera behartuta daude. Tantoa egiten duen pilotariak eskuineko aldean ipini behar du eta sakea egiterakoan, aurkariaren aldera bota behar du pilota. Une horretatik aurrera, pilota etengabe joango da alde batetik bestera partidan zehar. Erabiltzen dituzten pilotak Euskal Herrikoak baino txikiagoak eta arinagoak dira, 80 gr. ingurukoak. Oso pilota gogorrak dira, barruko haria tinko eta bustita baitago. Ez dute oso bote bizirik eta bertikala izaten da botea gehienbat; pilotalekuak oso zakarrak izanda, berehala izorratzen da larrua.
Pilotari boliviarren teknikari buruz, berriz, euren kolperik gehienak altuera ertainean, eskuineko eskuaz eta pilotari botea ematen utzita egiten dira, batez ere aurreko hormako txaparen altuera txikia dela eta.
Nahiko ezohizkoa da tantoak zenbatzeko era: "cancha" izena duten partida bitan banatzen da norgehiagoka, berdinketa egonez gero , hirugarren "cancha" bat jokatu behar delarik. Antzina 24 tantora zen "cancha" bakoitza, gaur egun, ordea, 21 tanto dira (16 tanto hirugarren "cancha"ren kasuan).
Duela urte batzuk pilotan aritzen zen boliviar ugari zegoen, gaur egun aldiz, gero eta gutxiago dira. Jendeak nahiago du erraketa eta racketball pilotarekin jokatzea.

Argentinan, tenis pilota zurituarekin 21 tantora
Argentinan, tenis pilota zurituarekin 21 tantora
Paraná hiria, Entre Ríos probintziako hiriburu, Argentinako ipar-ekialdean dago. Paraná izeneko ibai ondoan kokaturik, aurrez aurre duen Santa Ferekin dago elkarturik ibai azpitik doan tunel bati esker. Paraná izenak "Ibaien aita" esan nahi du guaranieraz eta ibai-portu garrantzitsua du, hurbileko eskualdeetako egur, arrain, zitu eta abereak bertara bideratzen direlarik.
Industriarik garrantzitsuenak zementogintza, altzarigintza eta keramikagintzan dihardutenak dira. Paraná 1730. urtean sortu eta 1853-1862 urte artean Argentinako Konfederazioko hiriburu izan zen, Buenos Aires Argentinatik isolaturik mantendu zen bitartean.
Autobus bidaia luze baten ostean iritsi nintzela gogoratzen dut, giro sasi-europardun Buenos Aires atzean utzita. Egun batzuk eginda nituen La Platan dagoeneko, Agustin Asensio, bertako Euskal Etxeko pilotari, Miguel Auzmendi, Pecoche eta bere Chascomús taldearekin (noizbait bertaratzen bazarete, ez ahaztu bere lakuko abixoia dastatzeaz!), baita Laurak Batekoekin eta Lomas de Zamorako batzuekin ere.
Ibaiaren handitasun harroa da Paranán harritzen zaituen lehenengo gauza. Itxuraz bare eta lasai, Ibai Guren Euskal Etxeko Etchevers eta Jorge Izagirrerekin egindako piragualdiak erakutsi zidan bere uren indarra. Kirol eta ibai-klub ugari dago ibai ertzetan. Giro pilotazalean garrantzitsuena Rowling dugu, "La manito"ren jatorri lekua. Horrelaxe deitzen diote 4,70 m-ko errebote-pareta eta 2,90 m-ko errebotea duen 12 x 5 m-ko instalazio batean jokatzen den kirol-mota horri.
Frontoia itxia da kasu gehienetan, eskuinaldeko atzealdea izan ezik. 21 tantora jokatzen dute tenis pilota zuritu batekin eta frontisaren erpin bietan eta ezker paretaren eta errebotearen arteko angeluan daude kokaturik hiru fraideak.
Joko hori erabat zabalduta dago Paranako kirol-elkarteetan eta hiru maila ezberdinetan banandurik dauden 100 pilotari inguru lehiatu ohi dira. Pilotari talde horretatik irten dira Nazioarteko Eskuz Banakako Txapelketetan Argentinak izan dituen ordezkaririk gehienak. Ez nuen ia haien pilota kontrolatzerik izan, nik nahi nuen lekura apur bat zuzentzea ere ezinezkoa zelarik. Eminentzia tenoreaz efektudun kolpeak jotzea izan zen konponbidea, pilotarien artean "el jamón" izenez ezaguna.
Berehala ulertu nuen orduan zergatik ematen dioten pilotari mexikarrek ukabilez. Tenis pilotak erabiliz hasita, erraz egiten zaie gero horrelako akzio teknikoak egitea.
Telebistan bota behar zuten erronka ere egin zidaten, baina ez nuen barregarri geratu nahi (haien pilotarekin ez nuen ezer egiterik) eta baldintza hobeak lortzen saiatu nintzen "hitz goxoa lan neketsua baino hobe" ezagun hartan pentsatuz.
Argi zegoen ez zutela gure trinketeko edo ezker hormako pilotarekin jokatu nahi; horixe proposatu nien, badaezpada, oraindik hirugarren aukera bat gordetzen nuen-eta. 90 gramoko pilota "goxo" batekin jokatzea erabaki ostean, goi-goian utzi ahal izan nuen euskal pilotarien izen ona.
Euskal pilotan du jatorria "La manito"k, antza; bestalde, begibistakoak dira eskualdean euskal diasporaren aztarnak. Kontsultaturiko agiri batzuetan agertzen den bezala, pilotaleku bi zeuden 1850. urtean. La Vizcaina pilotalekua 1873. urtean zabaldu omen zen, Eibarko Txikito bertan zela. Dokumentuaren fidagarritasunaz ezer gutxi esaten dit datu horrek. 1876. urtean hasi zen, Laba apaizari irabazita, Txikitoren ibilbide arrakastatsua pilota munduan (16 urte zituela), eta 1882. urtean Buenos Airesen Euskara plaza inauguratu arte ez dut uste Atlantikoa zeharkatu zuenik.
Gure trinketearen miniaturizazioa da euren jokoa, gurearen ezaugarrietariko batzuk gorde dituelarik: errebote-paretako izkin-motza edo fraideak (lehengo trinketean bezala) eta errebote-pareta edo frontisaren behe-eskuinaldean dagoen xilo txikiak trinketearekiko antzekotasuna ekartzen digu gogora. Gure herrian gertatzen ari den bezala, haiek ere horma gardenak erabiltzen hasi dira pilotalekuetan.


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude