DEPARTAMENDUAREN AUKERA FRANTSES HAUTESONTZIETAN

  • Hil honen 24an eginen da Frantziako presidentearen agintaldia murriztea ahalbidetu dezakeen erreferemduma. Ipar Euskal Herriko ABk erreferendumari buruz bozkatu beharrean Euskal Departamenduaren eta euskararen ofizialtasunaren alde bozkatzera deitu du.

2021eko uztailaren 20an
Udazkena izan da iragan bi urteotan Euskal Departamenduaren alde aldarrikatzeko garaia Ipar Euskal Herrian. Ohiko aldarrikapen hau testuinguru berri batean kokatu beharra dago: Frantziako politikagintzan erreferenduma da udazken honetako gertakizun garrantzitsuenetako bat. Iparraldeko politikagintzan, berriz, bi dira testuinguru politiko berria ahalbide dezaketen gertaerak: Korsikako arazoa -Jean Pierre Chevenement barne ministroaren dimisioak krisian sartu duena- eta Ipar Euskal Herriko RPR alderdiak Euskal Departamenduaren auzian harturiko jarrera. Aldarrikapen hau ETArena bera delakoan, Euskal Departamenduaren ideiaren alde dauden alderdikideei ideia ahanztea exigitu diete RPRko buruek. Artean, Michel Beguerie, Simone Kurutxet eta Pierre Hirigoien, Sohütako, Ozeraineko eta Senpereko auzapezak hurrenez hurren eta RPRko kideak, zuzendaritzaren jarrera inposatzailetik libre, alderdia uzteko prest agertu dira.


ABERTZALEAK TINKO.

Abertzaleen Batasuna (AB) koalizioak Euskal Departamenduaren alde burutu den lana baloratzeko garaia iritsi dela irizten du, baita urratutako bidean ildo berriak irekitzeko garaia dela ere. Erreferenduma garai berri bati hasiera emateko baliatu nahi dute, beraz. Xabi Larralde ABko eledunak honela azaldu digu erreferendumaren karietara talde honek burutu nahi duen kanpaina: "Ipar Euskal Herrian, herri eta hizkuntz baten iraupena jokoan dago. Herri honen hizkuntzaren biziraupena ziurtatzeko Konstituzioa aldatzea eskatu dugunean, ez dela posible erran zaigu Paristik. Orain, aldiz, bat-batean, erreferendum bat muntatzen da Konstituzioa aldatzeko; politikaren interes eta jokoaren arabera betiere. Jukutriaz beteriko joko horren aitzinean ABk uste du erreferenduma baliatu behar dela, baina ez bost urteko edo zazpi urteko agintaldia erabakitzeko, baizik eta erakusteko hemen bizi nahi duen herri bat dagoela. Hots, Euskal Departamenduaren eta euskararen ofizialtasunaren aldeko jarrera azaltzeko".


KONSTITUZIOa ALDATZEA xede.

Europaren eraikuntzaren karietara anitz dira Frantziako Konstituzioak dituen arazoak. Konstituzioaren II. artikuluaren arabera, Errepublikaren hizkun-tza frantsesa da. Ez du hartara, Errepublikako gaineratiko hizkuntz gutxituen ofizialtasuna onesten.
Eskualdeen deszentralizazioaren arazoari nahiz hizkuntz arazoari irtenbide bat eman ahal izateko, erreferendum posible oro errefusatua izan da demokraziaren seaska deitua den Frantzian. Korsikako arazoak, ordea, eragina izan du deszentralizazioan: "Korsikako afera bideratzeko eztabaida bat izanen da urtarrilean Asanblea Nazionalean. Ontsalaz, Korsikarako plangintza berria onartuko da, eta, aldi berean, bi fase zabalduko dira. Lehenean, Asanblea Nazionaletik Korsikako Asanbleara korsikar eskuduntzak pasatzea ahalbidetu beharko litzateke. Bigarren fasean, berriz, legeak egiteko boterea gauza liteke. Noski, horrek Konstituzioaren aldaketa ekarri behar luke", adierazi digu Xabi Larraldek.
Frantses alderdi politiko nagusiek (PS, RPR eta UDF) ez dute barne kohesio bat gordetzen estatu-afera hau trenkatzeko orduan. Erreferendumari buruz iritzi ezberdinak daude alderdi bakoitzean. Alderdi frantziarren ezaugarri hau are gehiago nabaritzen da deszentralizazioari dagokionean. Jakobinismoa da alderdi guztien ezaugarri komuna. PSko Jean-Pierre Chevenementek eta RPRko Charles Pasquak, ezkertiar edo eskuintiar izan, argudio bera darabilte deszentralizazioari eta Europako eraikuntzari buruz. Frantziak deszentralizaziori ekiteko heldutasun-test bat du Korsikako aferan, eta Lionel Jospin test honen giltzarria da.


BEREZKO KANPAINA.

Frantses estatuak baliabide guztiak jarri ditu abian herritarrak bozkatzera joan daitezen. Abertzaleen Batasuna, berriz, bere ahal guztiak erabiltzen ari da Iparraldeko euskal herritarrek erreferenduman bozka dezaten. Alabaina, ABk hautesontzian bestelako boletina sartzea prosposatzen du: "300.000 trakta edo eskuko agiria banatu ditugu etxeetan, ostatuetan nahiz saltegietan. Berean, euskaraz eta frantsesez, gure jokamoldearen arrazoiak agertu ditugu. Berean doa ere bai bozka egunean erabili beharreko boletina edo boto-orria. Bestalde, 200.000 trakta eta afitxa ere zabaldu ditugu. Bi asteko kanpaina burutuko dugu herriz herri eta auzoz auzo. Erreferendumaren egunean, berriz, ABko begiraleak izanen dira hautes-mahai guztietan", diosku Larraldek.
Hautesontzian sartu beharreko boletinak honela dio: "2000ko irailaren 24ko erreferenduma. Bozkatzeko boletina. Euskal Departamenduari bai! Euskararen Ofizialtasunari Bai!". Ekimenak abertzaleen mugimendutik kanpoko sustenguarekin kontatzen duen arren, Euskal Departamenduaren aldeko Urriaren 9 izeneko plataformak -alderdi abertzaleez kanpoko taldeak biltzen dituena- ez du kanpainan esku hartuko. ABtik zaila ikusi dute plataforma hauetako hainbat partaideekin erreferendumaren aurkako ekimen bateratua eramatea. PSko, UDFko nahiz RPRko kargu esangura-tsuak daude Euskal Departamenduaren alde; PSko Frantxua Maitia eta RPRko Mixel Intxauspe, konparazione. Hauek presidentearen agintaldia bost urtera murriztearen alde daude, ordea

"Quinquennat" edo bost urteko agintaldia
"Quinquennat" edo bost urteko agintaldia
Frantziako estatuaren erregimen politikoa Errepublika da. Errepublika Konbentzio Nazionalak aldarrikatu zuen 1792an, Luis XVI.a erregea tronutik kendu ostean. Bost izan dira historian zehar ezarritako Errepublikak.
Egungo Errepublika 1958ko urriaz geroztik dago indarrean. Bigarren Mundu Gerraren ostean Charles de Gaulle jeneralak Konstituzioa aldatu eta V. Errepublika ezarri zuen. Frantziako errregimen politikoa presidentzialista da. De Gaulle izan zen lehen presidentea 58tik 69ra. Georges Ponpidou (69-74), Valerie Giscard d'Estaing (74-81), François Mitterrand (81-95) eta Jacques Chirac 1995tik, izan dira gaineratiko presidenteak.
Errepublikako botere legegilea Asanblea Nazionalaren eta Senatuaren esku dago. Lehena bost urtetan behin hautatzen da eta bigarrena bederatzi urtetan behin. Botere eragilea gobernuaren eta Errepublikako presidentearen artean banatua dago. Bi ganberako diputatuak eta senatoreak bezala, presidentea ere sufragio unibertsalez hautatzen da. Oraingo konstituzioaren arabera zazpi urtetan behin.
Erreferendum honen bidez konstituzioa aldatu eta presidentearen agintaldiaren iraupena bosturtera murriztu nahi da. Alderdi nagusiak (PS, RPR eta UDF) "quinquennat" edo bost urteko agintaldiaren alde daude; alderdi bakoitzeko hainbat kideen arteko diferentziak gorabehera.
Presindentearen boterea handia da eta lehen ministroarekin agintzen du kohabitazioan. Politiko batzuen ustez, zazpi urteko agintaldia luzeegi da egungo politikagintzan aritzeko eta bost urteko iraupena hobesten dute. Bestetzuen ustez, politikook bost urteko agintaldiaren kohabitazioa formula saihestu nahi dute. Chiracen (RPR) eta Jospinen (PS) artekoa, kasu.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude