"HURRENGO SAIOAREN OINARRIAN ERE LIZARRAK EGON BEHAR DU"

  • Bere gaztetasunean, 27 urte, Ezker Batuko (EB) lehendakaritzako koordinatzailea da iaz geroztik. Marcos komandanteordea, Bertoll Brechten olerkiak eta "Constitución 18 años de mentiras" kartelaren itzalpean egin dugu elkarrizketa, Bilboko EBko egoitzan.

2021eko uztailaren 14an
Bere garaian Lizarra-Garaziko foroa utzi zenuten, nahiz eta akordioaren edukiarekin ados zinetela aipatu. Gaur egun zein irtenbide ikusten diozue Lizarra-Garaziri?
Gaur egun ere Lizarra-Garaziko metodologia egokiena dela esaten dugu, eta guk ez dugu gure sinadura inoiz erretiratuko akordio horretatik. Ez genuen asmatu azaltzen hura ez zela soberaniaranzko bidaideen elkargunea, baizik eta bakea bilatzeko metodo bat. Hori akats handia izan zen. ETAk jarduera armatuari berrekiteak Lizarraren aurka egin du, eta Mayor Oreja eta enparauen erasoa ere bortitza izan zen. Hurrengo saiakerak oinarrian Lizarra-Garaziko akordioa izan beharko du, baina oraindik modu zabalagoan.

Hor bada beste mahai bat eratzeko Ibarretxe lehendakariaren beste saio bat, eta zuek adostasuna erakutsi diozue proposamenari. Nola egituratu beharko litzateke mahai hori zuen ustez eta zein edukirekin?
Unean uneko abagunea kontuan hartu barik eraman beharko litzateke aurrera elkarrizketa, hori ezinbestekoa da, bestela jai dago eta. Munduko gainerako gatazketan ere horrela izan da. Elkarrizketa eta negoziazioa dira irtenbidea, ez dago besterik, ezin gara zain egon biolentzia amaitu arte gauzak konpontzen hasteko.Garrantzitsuena ez da biolentzia gaitzestea; ezer ez gaitzetsi behar izatea biolentziarik ez dagoelako, hori da fun-tsezkoena. Nola egiten da hori? Bakoitzak mahaiaren gainean bere edukiak jarri eta hitz egiten hasiz. Baina oso argi dut ezin dugula egin trantsizioan egin zena, hau da, zazpi alderdi ados jarri eta kito. Orduan herria traizionatua sentitu zen. Azken hitza Euskal Herriak bere osotasunean izan behar du, hori bai, Euskal Herrian egun diren errealitate desberdinak kontuan hartuz.

Euskal erabaki esparruaz ari zara. Zehaztuz, nola eraman daiteke egungo errealitatera Euskal Herriaren erabaki gaitasun hori?
Bi aukera defendatzen ditugu. Batetik autodeterminazio eskubidea, herri bateko herritarrek gainerako herriekin izan nahi duten harremana finkatzeko; bigarren maila batean legoke Elkarrik bere garaian eskubide historikoen haritik egindako proposamena. Guretzat autodeterminazioarena egokiagoa da, baina eskubide historikoena gatazkatik ateratzeko tresna moduan balio badu, bada guk ez dugu oztopatuko.

Eta nola gauzatzen da autodeterminazio eskubidea hiru administraziotan zatitutako herrian?
Gauza bat da desioa eta bestea errealitatea. Desioa epe laburreko helburutzat hartzen badugu, nekez lortuko dugu zerbait. EAE, Nafarroa eta Iparraldeko egoera egungo egoera desberdinetatik abiatuz, etorkizunean gure desioak errealitate egingo dituzten markoak landu behar ditugu. Hori denbora luzea da. Nafarroan esate baterako, argi dago UPN euskal nazionalismoaren zabalkundeari aurre egiteko sortu zela, baina ikuspegi abertzaletik sentsibilitate eza handia izan zen Nafarroako errealitate eta arazoekiko. Nafarren eta Iparraldekoen borondatea errespetatu beharra dago. Era guztietako lokarriak ehundu behar ditugu, etorkizunean gure herri proiektuak gauzatu ahal ditzagun.

Beraz, gaur egun ezin dira?
Defendatu al dira baina ezin dira gauzatu. Eta hau frogatzeko ez dago beti hitz egiten proiektu independentistaz. Gure proiektu federalistarekin ere berdina gertatzen da, nahi beste defendatu dezakegu estatu federala baina ezin dugu praktikara eraman, Konstituzioak debekatu egiten digulako.
Beraz, hori debekatuko ez duen markoa lortu behar dugu, gero federalismoa lortzeko. Berdina litzateke independentziarekin edo nahi den helburuarekin.

Eta zu Euskal Herri batu horren alde agertzen zara?
Bai, jakina. Baina horrek ez du esan gura independentzia. Guk Euskal Herriaren herri izaera defendatzen dugu, bere kultur ezaugarri guztiekin, eta herri gisa erabakitzeko ahalmenarekin. Gero ikusiko dugu zer eratako harremana landuko den inguratzen gaituzten herriekin.

Horrela hitz eginda batek baino gehiagok pentsa dezake zu EHkoa izan zaitezkeela?
Niretzat garrantzitsuena ez da non zauden, norberaren alderdia. Nik ideiei ematen diet garrantzia, proiektuei, eta hauek aurrera eramateko zein tresna -alderdia- erabiltzen duzun hori bigarren mailakoa da. Seguru EHko jende askorekin bat natorrela gauza askotan, baina ez helburuak lotzeko bitartekoen erabileraz egiten den hausnarketaz. Eta hau esanda ez ditut identifikatzen borroka armatua eta EH, oso ondo baitakit ETA gauza bat dela eta EH beste bat. Ez naiz parekatze merke horietan eroriko. Horrez gain, iruditzen zait helburu abertzaleek helburu sozialak zokoratzen dituztela EHn. Ondo dago burujabetza kontuak lantzea baina beste herrietako langile eta behe mailako klaseekin harremanak sendotu eta bultzatu beharko lirateke, eta eremu hori nahiko utzita dutela irudi-tzen zait. Ez, gaurkoz, Ezker Batuaren pluralitateak aukera gehiago eskaintzen dit ezkerreko ideien alde borrokatzeko.

Nafarroako Ezker Batukoak ez daude ados nazio esparruarekiko zuk esan dituzun gehienekin.
Hala da bai. Baina nahigo dut beraiekin hitz egin behar dudan guztia hitz egitea, gure arteko desberdintasunak direla eta elkarlanean ez aritzea baino. Horrez gain, Nafarroako Ezker Batua nahiko plurala da eta badira nik esandakoetatik oso gertu daudenak. Harremanak behar ditugu Nafarroarekin, bide horretatik eroriko baitira tartean eraiki diren harresiak. Nire ustez oso garrantzitsua izan zen Nafarroako EB Lizarra-Garazin sartzea, nahiz eta gero berehala atera zen.

Urrian Estatu mailako Izquierda Unidaren (IU) VII. batzarra izango da. Hor ari dira Francisco Frutos eta Gaspar Llamazares borrokan. Ezker Batuak nola ikusten du lehia hori?
Ardura handiarekin ikusten dugu, guk orain estatuan dagoen lehia hori aurretik bizi izan dugulako. Nire ustez, Izquierda Unidak gizarteko sektore alternatiboenekin konektatu behar du, mugimendu sozialekin, Estatuaren arrazoiarekin zer ikusirik ez duen diskurtsoa egin behar du... Hori egiten ez badu, IU ezer gutxitan geratuko da. IUren mezua eta politika egiteko modua berriztatuko dituzten pertsonak behar dira.

Eta Llamazaresek egin al dezake hori?
Nik egingo nukeen bezala seguruenik ez, baina horretatik Frutos baino gertuago egongo da. Nik ez dakit zer dagoen Llxamazaresen atzean baina Frutosen atzean, azken finean, PCEren ideia zaharra dago. PCE IUren zati bat da baina ez da bera IUren osotasuna; hori aldatzen ez bada, PCEk erabaki ahalmena eta gehiengoa duen tresna elektorala izango da IU. PCEk IU kontrolatzen jarraitu nahi badu, berriro emango dira kanporaketak eta abar, eta hori ez da bidea. Hemengo EBtik oso kritikoak izan ginen Nueva Izquierdaren kanporatzearekin, nahiz eta beraiekin ez dugun zerikusirik. Edo Esquerda Galegaren kanporatzearekin PSGrekin ituna egin zuelako. Urtebete geroago estatu mailako IUk egin zuen berdina PSOErekin azken hauteskunde orokorretarako.

Estatu mailan IUren egoera ez da samurra baina EAEn Ezker Batuarena ere ez, kontuan hartuta azken hauteskundeetako emaitzak.
Bai, ez dugu horrelakorik ezkutatzen. Zer eratako Ezker Batua behar dugun hausnartu behar dugu, argi jakiteko euskal gizarteari eskaintzen diogun proiektua erabat argia dela, koherentea, eta IUk nahi duen hori herritarrek samur ulertuko dutena. Uda eta gero aipatutako ezaugarrien ildotik abiatutako diskurtsoa egituratzea lortzen ez badugu, oso zaila izango dugu. Gure bidea argi eta garbi jorratzen ez badugu, gure botoak beste batzuek egin dezaketen lan txarraren ondorioz etorritako jokaldiaren menpe geratuko gara.

Hipotesia. ETAren su-eten prozesuak denbora luzeago iraun izan balu, Ezker Batuak parte hartu ahal izango zukeen Batasuna moduko prozesu batean?
ETAk su-eten iraunkorra aldarrikatuko balu eta borroka armatuak zentzurik ez duela erabakiko balu, HBko zuzendaritzak gizarte hone tan dagoen mestizaia errespetatuko lukeen ezkerraren aldeko apustu plurala egingo balu eta, Euskadirekiko burujabetzarekiko errespetutik, beste batzuekiko bide bateratuak jorratuko balitu, ez dakit Ezker Batua horrelako prozesu batean legokeen ala ez, baina badakit Ezker Batuari botoa ematen dion jende askok horren alde egingo lukeela, eta Ezker Batuko jende askok ere bai. Baina gaur egun ez dirudi hau guztia posible litzatekeenik. Euskal erroldaren inguruko mezuekin-eta, ez dirudi ezker horrek BNG edo Txunta Aragonesistaren gisako diskurtsoa egingo lukeenik, bi adibide aipatzeagatik.

Lehenxeago hauteskundeei buruz mintzatu gara. Aurreratu egin beharko lirateke hauteskundeak EAEn?
Ez, ez luke ezer konponduko. Ez litzaidake gustatuko hemengo hauteskundeak amerikarren tankerakoak izatea, hau da, bi izar-hautagai eta horien artean erabaki beharra. Ibarretxe eta Mayor Orejaren arteko plebiszito bat saihestu nahi badugu, hauteskundeak saihestu behar ditugu. Horrez gain, bi pertsonaia horiek eskuinekoak dira eta, beraz, eskuina aterako litzateke irabazle, euskal eskuina eta espainiar eskuina, eta lehia horretan ezkerra baztertua geratuko litzateke. Proiektu politikoak ikusi behar ditugu eta ez pertsonak

EKAITZAKO ORDEZKARI
Azken urteetan Ezker Batuan (EB) gogor eragin duen Ekaitza korrontekoa da. Bilbotarra izan arren, gurasoak nafarrak dira eta lurralde harekiko arreta berezia erakusten du. 19 urterekin ekin zion EBn eta 27rekin EBko lehendakaritzako koordinatzailea da, iazko V. biltzarraren ondoren. Intsumitua izandakoa, gizarte mugimenduei lotua dago, ikasle giroan lehenbizi -enpresa zientzietan lizentziatua da- eta intsumisioan ondoren. Ametsa: euskal ezkerraren batasuna.


Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude