GIPUZKOA SAKRATUARI BEGIRA

  • Gipuzkoaren arimaren inguruan jarraitzen dugu; hasieran Arantzazuko Ama Birjina eta bertako monasterioa izan baziren, oraingo honetan Loiolako santua eta bere omenez eraikitako basilikari erreparatuko diegu, jaiotzen ikusi zuen Azpeitiko herria eta bertatik hurbil dagoen "Gipuzkoako Begiratokia" ahaztu gabe.

2017ko azaroaren 28an
Bidean berriz ere, jauretxez jositako Azkoitia sigi-sagean zeharkatu eta hiruzpalau kilometrora, beharbada Euskal Herriko monumenturik ikusgarriena den Loiolako Santutegi izugarrira iritsiko gara, San Inazioren jaiotetxearen inguruan eraikitako itzelezko tenplu barrokora.
Kilometro eta erdi gehiago eginez berriz, ezkerraldera hainbat jainkotegi eta eraikin erlijioso pasa ostean, Azkoitiaren bizilagun-lehiakide den Azpeitia monumentalean sartuko gara; lehenbizi ezkerrera, gero zuzen eta alde zaharrean barneratu baino lehen eskuinera, azkenik berriz ere zuzen egiteko.
Urrats horiek jarraitu baditugu (herri barrenean norabide zuzena hartzea korapilotsua da) Tolosarantzako bidean egongo gara. Pare bat kilometro beranduago dugun bidegurutzean berriz, ezkerrera joko dugu Tolosarantz Erreziletik (eta ez Urrakitik) hurbilduz. Hortik 9 kilometrotara Errezil zeharkatuko dugu, Basarri bertsolariaren jaioterria, alegia. Bertan XIII. mendeko San Martin eliza bisita dezakegu.
Bidean gora, 5 kilometrotara, Iturburuko Zubi garaia dugu errepidearen gainean, baina 200 metro lehenago (ez dago seinalizaturik) Gipuzkoako Begiratoki ikusgarria. Bertatik Errezilgo bailara osoa ikusiko dugu, Herniok menperatzen duen baserriz zipriztindutako bailara, hain zuzen.
Pixka bat beherago aparkatzeko lekutxo bat dago, eta begiratokia errepidearen ondo-ondoan dago, bien arteko tarterik gabe, beraz kontuz ibili.

AZPEITIA

Herrialdea:
Gipuzkoa

Donostiara:
37 km.

Altitudea:
80 m.

Biztanleak:
13.610

Euskaldunak:
%87

Azalera:
69 km2

Dentsitatea:
197 bizt./km2

Jaiak:
San Sebastian (urtarrilak 20)
San Inazio (uztailak 31)
Ostiral Santua

Urolaren ezkerraldean eta mendiz inguraturik dagoen udalerri honek gehien bat industria jorratzen du gaur egun, baina bere historiaren ondorioz jauretxe askotxo kontserbatzen du.
Izan ere, Azkoitiarekin batera Hiri Nagusi titulua zeukan, eta biek Errege-Gobernariaren eta Diputazioaren egoitzak hiru urtero txandakatzen zituzten. XVIII. mendea arte Batzar Nagusiak ere bertan biltzen ziren.
Lehen aipamena 1027. urtekoa da, Iruñeko Apezpikuaren aktetan, "Garmendia de Iraurgui" izena agertzen zela. Hau, geroago "Salvatierra de Iraurgui" bihurtuko zen, eta 1397tik aurrera gaur ezagutzen dugun izena jarri zioten. Dena den, hiri gisa, 1310ean Gaztelako Erregeak, Fernando IV.ak, fundatu zuen.
Azpeitiko historian bi gertaera garrantzitsu azpimarratu behar dira: San Inazio Loiolakoaren jaiotza eta 1766ko matxinada.
Loiolako San Inaziotaz eta bere omenezko basilikaz geroago luzatuko garenez, matxinadaz zera esango dugu, azkoitiarrekin batera burutu zutela eta bere arrazoia aduanak Ebrotik kostalderaino eramatearen erabakia izan zela.

Ikustekoak
Herriko Plazan Udaletxea dago, lehenago Agustindarren monasterioa izan zena, kanpandegiak argi uzten duen moduan. Angelu batean hiriaren armarria dauka.
Herriko Plazaren erdian musika-kioskoa dugu, eta bere inguruan mugitzen da populazioaren bizitza eta giroa. Eliz kaletik sartuz, berriz, San Sebastian Eliza aurkituko dugu. Hementxe bataiatu zuten San Inazio.
Antzina dirudienez gune tenplari bat zen, eta XVI.ean berriztatu eta handitu egin zen. Bi mende beranduago lehenagoko atari platereskoari beste neoklasiko bat atxiki zitzaion. Elizaren aztarnarik zaharrena berriz, Erdi Aroko kanpandegia da. Barrualdean, Aldare Nagusiko erretaula barrokoa nabarmenduko dugu, eta noski, koruaren azpian San Inazio bataiatu zuten pontea, langa barroko handi batez babestua.
Elizatik gertu mudejar estiloko adreilugintza-lanak dituen Antxieta Etxea dugu. 1507an eraiki zen, Juan Antxietakoaren aginduz. Azpeitiar hau Errege-erregina Katolikoen musikaria zen. Berriztatua dago.
Enparan kalean aurkituko dugun Basozabal Etxea hiriko eraikin zibilik zaharrena da, XV. mendekoa, hain zuzen. Hori dela-eta, "Etxe-Zar" izenarekin ezaguna da.
Beste eraikin interesgarri bat Altuna Etxea da, Udaletxetik hurbil dago eta mudejar estiloan eraikita.
Enparan Dorrea 1320. urtean eraiki zen, ibaiaren igarolekuak kontrolatzeko. Alboetako eraikinak 1760. urtekoak dira. Abitaingo Iturriak elizaren inguruan daude, antzinako harresien ondoan eta udal-garbilekuekin batera. 1842. urtean egin zituzten, estilo neoklasikoan, eta gaur egun berriztatuak daude.
Burdinbidearen Euskal Museoa hiri honetako bitxikeririk apartena izan liteke, tren zaharrak ikusteaz gain beraietan sartu eta lokomotora ketsuak bultzaturik Azpeitiatik Lasao auzoraino joan daitekeelako.
Museoan, lokomotora, tranbia, trolebus, automotore eta mota guztietako bagoiez gain trenbide munduko erloju-bilduma aberatsenetako bat dago eta baita makina-erremintako museoa ere.
Bisita gidatuak: asteartetik ostiralera 10:15-13:30 eta 15:30-19:00 ordutegiekin, larunbatetan berdin eta igande-jaiegunetan goizez. Telefonoa: 943- 15 06 77. Sarrera dohainik da eta Azpeitiko Tren Geltoki zaharrean dago.


Loiolako San Inazioren dorretxea eta inguruko eraikinak

San Inazio Loiolakoa 1491ko abenduaren 25ean jaio zen, bere omenezko basilikaren ezkerreko atetik sartzen den dorretxe mudejarrean, eta eraikin osoa bezala berriztatua dago, jaiotzearen bostgarren mendeurrena zela-eta.
Horrela, gelak San Inazioren sendiaren bizimodua eta Iruñeko gudaren osteko zauriak sendatzean erlijiora konbertsioa ezagutzeko moduan girotu dira, argi eta ahots automatikoez lagunduta.
Santutegiaren ondoan komentua eta bestelako eraikinak ditugu, ostatua esaterako, eta inguruetan (batez ere pasialekuaren ondoko paraje natural ederrean barreiaturik) bestelako eraikin erlijioso mordoa, zein baino zein ikusgarriagoak. Horrenbestez, bestelako kapera, monasterio eta abar aurkituko dugu.

Informazio Praktikoa

AZPEITIA
Udaletxea:
943- 15 72 00.

Udaltzaingoa:
943- 15 13 13. .

Ertzaintza:
943- 85 10 00. .

Larrialdiak:
943- 81 51 00. .

Kotxe-Tailerra:
Azpeiti Motor (Opel)- Arretxe 17 (Landeta auzoa). 943- 15 11 16.

Jatorduan:
Juantxo Jatetxea- Loiola-Bide 3.
Kiruri Jatetxea- Loiola auzoa 24.
Uranga Jatetxea- Loiola auzoa.
Ombarbide Jatetxea- Harzubia Hiribidea 47.
Patxo Jatetxea- Paulo VI auzunea 16.
Txokoa Erretegia- Arrabal 13.

Jan eta lo egiteko:
*Hotel-Jatetxe Izarra- Loiola auzoa z/g. 943- 81 07 50.

ERREZIL
Lo egiteko:
Izarre Nekazal Etxea- Eizarre Baserria. 943- 81 35 24. Logela 5.000-6.000.
LOIOLAKO SAN INAZIOREN BASILIKA
Azkoitirako norabidean, oinez egitea gomendatzen dugun bidea aurkituko dugu. Pasialeku ederra da eta paisaje politak ikusteko aukera dago. Pare bat kilometrora gure herrian aurki dezakegun jainkotegirik monumentalena dugu.
Santutegi barrokoa Jesusen Konpainiak eraikiarazi zuen 1681ean, ordenaren fundatzailearen omenez, jaio zen dorretxearen inguruan. Planoak Berniniren jarraitzaileetako batenak ziren, Carlo Fontanarenak, eta arkitektuak herriko bi, Ignacio eta Francisco de Ibero anaiak.
Kanpotik hurbiltzen ari garela, atariraino doan oinezko etorbidearen hasieran santuaren estatua handi batek ongi etorria luzatzen digu. Hala ere, askoz lehenagotik eta urrunetik ikusi ahal izan dugun lehen elementua, eta tenplu hau besteetatik desberdintzen duena bere itzelezko kupula da. Honek 56 metroko altuera du, eta kanpotik zein barrutik izugarria da.
Bestalde, elizak oinplano zirkularra eta Herreraren estilora egindako aurrealde dekoratua ditu. Elizarako sarreran eskailera barroko handi bat, baranda edo kalostraz hornitutako arkupea, zutabe korintoarren gaineko hiru arku handi eta jaspezko beste bi habe daude.
Aurrealdeko tinpanoan berriz, Austriako Etxearen armarri handia dago, Margarita Austriakoa izan baitzen loiolatarrei dorretxea jesuitarrei ematea eskatu ziena, basilika egin asmoz.
Barrualdeko nabea borobila da eta inguruan zazpi aldare ditu. Nabearen gaineko kupula galantak zortzi leiho handi ditu, eta zokaloa gerra-irudiez dekoratua dago.
Azkenik, San Inaziori eskainitako Erretaula Nagusiko ornamentazioa txurrigereskoa da, eta santuaren zilarrezko irudia Caracas-eko Errege Konpainia Gipuzkoarraren oparia izan zen.


Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude