argia.eus
INPRIMATU
LANDAREAK
GALEAREN JABETZA
  • Landare transgenikoak, klonak eta hibridoak ahoz aho dabiltza, baina espezie bakoitzeko barietateak galtzen ari dira. Bada berauei arreta pixka bat jartzeko garaia.
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
Neolitiko ez hain urrun hartan haragiaz gain landareak jateari ekin zioten gure aurrekoek. Harrezkero gose-gosearen antsiari eta gose gastronomiko finari aurre egitearren landareak etxekotzea etengabekoa izan da. Milaka urtetako langintza honetan inguruko landareetara jo izan da, kultura eta komunitate-identitateen adierazle bilakatzeraino. Espezie bakoitzeko barietate egokien aukeraketa eta hobekuntza garaiko gizarteen premien araberakoa izan da. Gizarte xahutzaile honen isla modura, aberastasun hori zeharo eskasten ari da. Nork ezagutzen ditu garai bateko elikaduran oinarrizko ziren gaztainondo barietateak? Sagardoak dirua egiten du eta hor nonbait jaso dira barietate batzuk, ehunka galtzeko arrisku gorrian dira, ordea. Orain Txalaka edo Urtebia ordez Starking eta McIntosh jaten ditugu. Urtetan eta urtetan burututako lana urte gutxi batzuetan errekara botatzen ari gara. Astakeria honetaz jabetu eta gure lurretan ditugun espezieen milaka eta milaka barietate jaso eta mantentzeko ekimen eraginkorrak antolatzeko garaia bada, badenez. Transgeniko, klon, hibrido eta abarrekin hedabideak eta ahoa betetzen zaizkigun aro honetan, orain ezezagunak diren etorkizuneko beharrei aurre egiteko izugarrizko aberastasuna galtzeko zorian garela jakin behar dugu. Guk galdu ahala multinazionalek beren biltegietan pilatzen dituztenean, are gehiago