argia.eus
INPRIMATU
ZOOLOGIKOAK
BISITA GIDATUA ANIMALIEN IGERI, HEGALDI ETA ORROETARA
  • Uda iritsita, naturarekin gozatzeko grina eta beta handiagoak dira. Euskal Herriko bertako arrainak, hegaztiak eta gainerako animalia exotikoak bisitatzea da aukera bat. Euskal Herriko zoologiko eta aquariumetara hurbildu gara animalioz gozatzeko asmoz.
2021eko uztailaren 26a
Euskal Herrian hainbat dira animaliekin lanean aritzen diren elkarte eta instalazioak. Gu bisitarientzat bereziki prestatuta dauden (eta horregatik sarrera bat ordaindu behar den) parke eta erakusketa-tokietan oinarritu gara. Ondorioz, bederatzi leku deskribatzen dizkizuegu, eta nahiz eta gehienak Ipar Euskal Herrian egon, agian osoenak Karrantza eta Donostiakoak dira.

Bizkaia parke ekologikoa

Kokapena:
El Carpin Etxaldea, Biañez Auzoa, Karrantza (Bizkaia). Telefonoa: 94 610 70 66.

Izaera:
Aske bizi ezin diren (istripua-edo izan ondoren eta Gorlizko Errekuperazio Zentrotik pasatu ostean) edo gizakiekin bizitzera ohiturik dauden animalien parkea. Ahalik eta ingurunerik naturalenean prestatutako instalazioak ditu.

Animalia motak:
Batez ere Europako fauna, hala nola, gaueko harrapariak (hontzak, mozoloak...), eguneko harrapariak (belatzak, arranoak...), ugaztunak (artzak, otsoak, oreinak, pottokak...), partikularrek emandako dortokak eta beste.

Zerbitzuak:
Sarreran parkearen helburuei buruz taldeentzako hitzaldia izaten da, mapa eta seinalizazio zehatza eremuan zehar, atsedenlekua, askaldegia, erakusketa gela, janari denda eta kafetegia. Ezinduentzako zerbitzuak ere badaude.

Ikerketa, kontserbazioa, hezkuntza:
Udan zehar mehatxatutako bertoko baso faunari buruzko erakusketa eta baita bertoko ganadu arrazen erakusketa bizia ere antolatu dituzte. Honez gain, eskola taldeentzat egun osoko bisitaldiak prestatzen dituzte.

Gainera:
Datorren urterako lehen zein bigarren zikloko ikastetxeentzako heziketa unitateak prestatzen ari dira; erabilera anitzeko gela, ikasgela, talde lan eta parkeko bisitaldiak. 2001 eta 2002 urteetarako, aldiz, zenbait egunetako egonaldiak egitea eta ingurugiro heziketa indartzea aurreikusten dute.

Bisitaldiaren iraupena:
gutxi gorabehera ordu eta erdi.

Ordutegiak:
Uztail, abuztu eta irail erdian egunero 11:00etatik 19:00etara. Urtean zehar asteburu eta jaiegunetan 11:00etatik 18:00etara. Bestelakoetan aldez aurretik deitu.

Sarrera:
Helduentzat 600 pezeta (24 libera), haurrentzat 400 pezeta. Taldeentzako salneurri bereziak.

Eldora parkea

Kokapena:
RN10 errepidea, Bidarte (Lapurdi). Telefonoa: (0)5 59 47 71 72.

Izaera:
Hego Amerikako hazienda baten itxurako parkea, bertako etxe, landare, animalia eta artisautzarekin.

Animalia motak:
Llamak, txintxilak, ahuntzak, indioilarrak...

Zerbitzuak:
Artisautza denda, haurrentzako jolastokia, jatetxea, kafetegia eta izozki postua.

Ordutegiak:
Apiril, maiatz, irail eta urrian 14:00-19:00. Ekain, uztail eta abuztuan 10:00-21:30.

Sarrera:
Helduentzat 35 libera, haurrentzat 25 libera.

Etxola animalien parkea

Kokapena:
Sarako Leze eta Lizarrieta mendatearen artean, Sara (Lapurdi). Telefonoa: (0)6 15 06 89 51.

Izaera:
300dik gora etxeko animalien (exotikoak ere bai) erakusketa. Baita animaliei egokitutako antzinako laborantza tresnak ere.

Animalia motak:
80 bat motakoak; usoak, kanarioak, oiloak, txerriak, ardiak, behiak, pottokak...

Zerbitzuak:
Bisitaldia.

Gainera:
2-10 urte bitarteko umeentzat pottokan ibiltzeko aukera.

Bisitaldiaren iraupena:
45 minutu.

Ordutegiak:
Apiriletik urrira arte egunero 10:00etatik 19:00etara.

Sarrera:
Helduentzat 25 libera, haurrentzat 15 libera.

Gazteluko falkoneria

Kokapena:
Bidaxuneko Agramondarren Gaztelua, Bidaxune (Lapurdi). Telefonoa: (0)5 59 56 08 79.

Izaera:
Egun eta gaueko harraparien erakusketa eta berauek hegan ikusteko aukera.

Animalia motak:
Arranoak, belatzak, putreak, miruak, hontzak, mozoloak...

Zerbitzuak:
Bisitaldia eta ikuskizuna.

Bisitaldiaren iraupena:
Ordu eta erdi.

Ordutegiak:
Erakusketa apiril erdialdetik irail bukaera arte, 14:30-18:30. Ikuskizuna egunero 15:30etan (igandetan eta ekainaren 15etik irailaren 15a arte 17:00etan ere bai).

Sarrera:
Helduentzat 38 libera, haurrentzako 22 libera.

Los Molinos ornitologia parkea

Kokapena:
Biasteri (Araba). Telefonoa: 659 972 539.

Izaera:
Ugaztunak ere ikusgai dituen 13.000 m kuadroko parke ornitologikoa.

Animalia motak:
Bertako 140 espezieen artean, tukanak, zikoinak, guacamayoak, pelikanoak, kanguruak, koatiak...

Zerbitzuak:
Bisita gidatua taldeentzat.

Ikerketa, kontserbazioa, hezkuntza:
Besteak beste, turako batzuk haztea lortu dute.

Sarrera:
Helduentzat 700 pezeta, haurrentzat 350 pezeta.

Oreinen basoa

Kokapena:
2 Departamenduko errepide ondoan, Mithikile (Zuberoa). Telefonoa: (0)5 59 28 24 30.

Izaera:
Oreinen ingurune naturalean, zelai eta basoan zehar zabaldutako 15 hektareako parkea.

Animalia motak:
Batez ere oreinak, ehun inguru, baina badituzte ardiak, pottokak eta baserriko bestelako animaliak ere.

Zerbitzuak:
Bisitaldi gidatua, atsedenlekua, jolas parkea, argazkien erakusketa, freskagarri denda.

Gainera:
Animaliengana hurbildu, ukitu eta eskura jaten emateko aukera.

Ordutegiak:
Ekainaren 1etik abuztuaren 31 arte egunero 10:00etatik 19:00etara. Urtean zehar, taldeentzat aldez aurretik deitu.

Sarrera:
Helduentzat 25 libera, haurrentzat 15 libera.

Pottoken erreserba naturala

Kokapena:
Pottokaren Etxea, Bidarrai (Nafarroa Beherea). Telefonoa: (0)5 59 52 21 14.

Izaera:
Jatorrizko Pottokaren Frantziako Erakundeak 1993an martxan jarritako kontserbazio ekimena.

Animalia motak:
Pottokak beren ingurune naturalean. Gainera, ahuntzak, behiak eta harrapariak.

Zerbitzuak:
Bisita gidatuak, janari denda, erakusketa, film emanaldia.

Ikerketa, kontserbazioa, hezkuntza:
Zazpi urtetan desagertzear izan den jatorrizko pottokaren populazioa 10 zaldi eta 50 behorretara igotzea lortu dute. Besteak beste, Bizkaiko Pottoka elkartearekin dute harremana eta Pariseko Zaldi eta Nekazaritza Azokan hartzen dute parte.

Ordutegiak:
Ekainetik irailera 11:00etatik 18:00etara. Urtean zehar aldez aurretik deitu.

Sarrera:
Helduentzat 40 libera, 6-13 urte bitarteko haurrentzat 30 libera.

Donostiako aquariuma

Kokapena:
Donostiako kaiaren amaiera, Donostia (Gipuzkoa). Telefonoa: 943 44 00 99.

Izaera:
Gipuzkoako Elkarte Ozeanografikoaren eskutik sortutako itsas jauregia. Helburua itsasoko bizitzaren aberastasuna erakutsi eta zaintzea da. 4.000 metro koadrokoa da eta 3 milioi litro ur biltzeko gaitasuna du. Dauden aquariumez gain, museo ozeanografikoan itsas inguru, arrantza eta ontzigintzaren historiarekin lotutakoen erakusketa dugu.

Animalia motak:
Ukitzeko aquariumean jendeak eta bereziki umeek kaltegabeko itsas espezieak uki ditzakete (itsas izarrak, bertoko marrazotxoak, katu-arrainak...). Mikromundu aquariumean, berriz, bi bideokamerek eta monitoreak lagunduta, gure begiz ikusteko txikiegiak diren espezieak beha ditzakegu. Gaikako aquariumean, itsasuge tropikalak, arrain arriskutsu eta pozoitsuak, arrezifeetako arrainak, bertokoak eta beste hainbat espezieez goza dezakegu. Azkenik, eta itsas jauregiaren "izarra", ozeanotegia dugu. Berau (Europan bakarra da) 360°ko tunel ikusgarriak zeharkatzen du. Ekosistema ozeaniko osoa irudikatzen duen arrain ontzi erraldoia da.

Zerbitzuak:
200 pertsonentzako auditorium zinema edota ekintza gela, seihileko aldizkaria, hitzaldiak, denda eta kafetegi panoramikoa. Ezinduentzako instalazioak.

Ikerketa, kontserbazioa, hezkuntza:
Gaur egun antxoaren bizitza, lehenengo Donostiako badiaren ikerketa integrala eta itsasoko zaldiei buruzko ikerkuntzak egiten ari dira. Hau guztiaz gain, teknologia sailak hainbat zientzia elkarterekin (AZTI-ZIO) eta unibertsitaterekin hitzarmenak sinatu ditu, eta eskola maila ezberdinei egokitutako heziketa egitarau ugari prestatuak dituzte.

Bisitaldiaren iraupena:
Bi ordu.

Ordutegiak:
Neguan egunero 10:00etatik 20:00etara (Gabonetako zenbait egun ezik). Udan egunero 10:00etatik 22:00etara.

Sarrera:
Helduentzat 1.100 pezeta, haurrentzat (5-10 urte) 550 pezeta eta taldeentzat (aldez aurretik deituz) 700 pezeta.

Miarritzeko itsas museoa

Kokapena:
Ama Birjinaren Haitzaren gaineko zabalgunean, Miarritze (Lapurdi). Telefonoa: (0)5 59 22 75 40.

Izaera:
Bizkaiko Golkoko 150etik gora itsas espezie ikusgai dituen aquariuma.

Animalia motak:
Itsastxakurrak (janari ematea egunero 10:30etan eta 17:00etan), marrazoak, izurdeak, arrain exotikoak, itsas zaldiak...

Zerbitzuak:
Taberna panoramikoa, janari azkarreko jatetxea, denda.

Gainera:
Arrantza, ozeanografia, metereologia, etnografia eta itsas animaliei buruzko erakusketak.

Bisitaldiaren iraupena:
Ordu eta erdi.

Ordutegiak:
Egunero zabalik 9:30-12:30 eta 14:00-18:00 bitartean. Eskola oporretan eta maiatz, ekain eta iraileko asteburuetan 9:30-19:00. Uztail eta abuztuan 9:30etatik gauerdira arte.

Sarrera:
Helduentzat 45 libera, haurrentzat 30 libera