PASAIAKO PORTUKO HIZKUNTZ NAHASKETAREN HISTORIA

  • "Pasaiako euskararen historia soziala" izeneko azterketa argitaratu berri du bertako udalak. Gipuzkoako portu garrantzitsu honetan erromatarren garaitik XX. mendera bitarte euskarak izan dituen gorabeherak azaldu dituzte bertan.
Pasaiako portua Kantauriko porturik garrantzitsuenetakoa izan da Behe Erdi Arotik aurrera. Merkatariak, industrialak, arrantzaleak, militarrak... atzerritarrak, finean, erakarri ditu portuaren aktibitate biziak. Atzerriarekin izandako harreman horrek berezi egiten du Pasaiaren bilakaera, bertako euskararen bilakaera, neurri batean, berezia den bezala.
Nagore Atela, Aurkene Isasi eta Jon Vicentek Pasaian euskarak mendeetan zehar izan dituen gorabeherak aztertu dituzte, Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzaturik. Azken honen babesean liburua argitaratu dute berriki azterketaren emaitzekin. Pasaiako errealitate konplexua kontuan izan dute azterketa egiteko orduan. Izan ere, Pasaia, gaur ezagutzen dugun moduan, XIX. eta XX. mendeko kontua da. Portuak bateratzen dituen gune ezberdinak, portuak berak banandu eta banantzen baititu. San Juan Hondarribiaren menpe egon da urte luzeetan eta San Pedro, aldiz, Donostiaren barruan. Trintxerpe, esaterako, 1931ean sortu zen galiziar arrantzale etorkinak hartzeko. Errealitate desberdinek egiten dute bat, beraz, Pasaian.
Informazio iturri anitz erabili dute hiru egileek euren lanean. Donostiako eta Hondarribiako agiritegiez gain Baionako eta Iruñeko Elizbarrutietara ere jo dute eta, noski, Pasaiako Udal Agiritegia ere arakatu dute. Baina euskarari buruzko datuak urriak dira eta historia zehar bertaratutako bidaiarien testigantzak ere baliagarriak izan zaizkie. Hemerotekara jo dute XIX. mende amaiera eta XX: mende hasierako informazioa biltzearren; "Diario de San Sebastian", "El Fuerista", "La Voz de Guipúzcoa", "El Eco de San Sebastian" eta "El Urumea" egunkariak erabili dituzte. Ezin ahaztu, besteak beste, Bonaparte eta Humboldt hizkuntzalariak Pasaian izan zirela eta haien ekarpenak erabili ahal izan dituztela lan honen egileek. Azkenik, XX. mendea aztertzeko zuzenean jo dute bertakoei elkarrizketak egitera.


PORTUA, PASAIAREN ARIMA

Sarrera egin eta testuingurua azaldu ondoren, azterketari Pasaiako aktibitate ekonomikoaren inguruko atalak ematen dio hasiera. Euskararen historia markatu duen elementua izan baita portua eta honek erakarri dituen atzerritarak
Ondoren gaskoiek Pasaian izandako eragina aztertzen da atal berri batean. XII. mendean iritsi ziren bertara eta XX. mendearen hasieran Pasai Donibanen bazen oraindik gaskoia hitz egiten zuenik. Urte luzeetan gaskoiera euskara rekin batera hitz egin zen. 1808an militar batek zera idatzi zuen: "La jerga que habla el pueblo de Passagge es una mezcla de vasco y gascón". Gaskoiera galdu zen, ordea, eta euskarak jarraitu egin du.
Baina gaskoiez gain, beste hainbat atzerritar hurbildu izan da Pasaiako portu naturalera. XIX. mendeko bidaia kronika aten honela dio: "El lenguaje dominante es un lenguaje adulterado; pero hasta las clases más bajas hablan el francés, el inglés y el castellano". Liburuaren egileen esanetan, ziuraski hizkuntza hauen ezagutza nahiko oinarrizkoa izango zen. Hizkuntza ugari menperatzen zutenak portuko alde batetik bestera ibiltzen ziren batelariak ziren eta horiei atal berezi bat eskaini zaie azterketan.
Aurerago eliza dute mintzagai. Elizaren inguruko XVI,. XVII. eta XVIII. mendeko dokumentuetan tarteka aipatzen da mezak euskaraz emateko beharra herritarrez ulerdezaten. Hortaz, mende horietan Pasaian euskaraz egiten zela ondoriozta daiteke.
Administrazioari dagokionean, Errepublika garaian erakutsi omen zuen soilik Udalak euskararen aldeko jarrera. Horren lekuko, hainbat euskarazko dokumentu gorde da.
Lanari amaiera emateko herritarrengandik asotako testigantzak bildu dituzte, azken mendean euskarak izan dituen gorabeheren erakusgarri


Azkenak
Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Astelehenean deklaratuko du Amaia Zabartek, eta buruan ostikoa eman zion ertzainak dio “estropezu” egin zuela

2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ingresatu zuten. Lurrean zela ostikoa jo zion ertzainak adierazi du "estropezu" egin zuela harekin.


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Eguneraketa berriak daude