argia.eus
INPRIMATU
OSASUNA
GURE UMEEK GAIZKI JATEN DUTE
  • Espainiako botikariek egindako ikerketaren arabera, hamabi urtetik beherako haurrak ez dira ondo elikatzen: fruta, berdura eta esne gutxi eta bazkari bizkor koipetsua hartzen dute.
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21
Hamabi urtetik beherako umeek esne, fruta eta berdura gutxi jaten dute, eta aurrez prestatutako janariak, koipetsuak eta oso kondimentatuak, gehiegi kontsumitzen dituzte. Ehunetik hogeita zortzik esne baso bat besterik ez du hartzen egun osoan -gosarian hartzen dutena, hain zuzen ere- eta oraindik ere kezkagarriagoa dena, ehunetik lau urdaila hutsik dula joaten da ikastolara, ezer hartu gabe.
Ikerketa, Espainiako botikarien elkargoetako berrogeita zortzik egina, beldurgarria da ateratzen dituen ondorioengatik: %31k pastel eta gozo industrialak kontsumitzen ditu -enbasatuak-, gantz eta kolesterol asko duten janari-mota horien kontra egindako abisu guztien gainetik. Haragia ere gehiegi kontsumitzen da -%49k egunero-, arraina kontsumitzeko ohitura dutenak %12 besterik ez diren bitartean.
Aurreko guztia gutxi balitz, Soziologiako Katedradun Amando de Miguelek are kezka gehiago dakar gai honetara, berak egindako beste ikerketa batekin: bertan agertzen denez, hamarretik batek bazkari bizkorrak -hanburgesak, pizzak eta horrelakoak- kontsumitzen omen ditu egunero. Janari horien problema ez da berez txarrak izatea, hobeak edo konpletoagoak diren beste batzuk desplazatzen dituztela baizik. Horrela, eskola-umeek "oztopoak" dauzkaten janariak baino (arraina edo fruta baino), jaki "erosoagoak" nahiago dituzte, ia murtxikatu ere egin behar ez direnak