BALEA ZURIA, PASTORALA ETA MISTERIOA HERRIKO PLAZAN

  • Sasoian dabil herri antzerkia. Udan egitekoak diren lau lan nabarmendu ditugu: "Moby Dick" Lekeition, "El misterio de Obanos" Nafarroako Obanosen, "Maddalen Jauregiberri" pastorala Eskiulan eta Alproja taldearen "Labaderoko koadrila" Zarautzen.

2021eko uztailaren 15ean
Moby Dick" ikuskari ibiltaria antzeztuko dute Sevillako La Nave taldeak eta 200 lekeitiarrek hilaren 16an. Hain zuzen, obraren eszenaratze eta musikaren ardura hartu dute herriko kultur eta kirol elkarte ezberdinetako kideek. Aste santutik uztaila bitartean hor aritu dira herriko hankapaluak, elementu hegalariak, kaxarranka, estudiantina, txaranga, abesbatza, txalaparta, bertsolariak eta emakume taldea, nork bere eginkizuna duela. Horiez gain, 25 lagun inguruk antzezle gisa jardungo dute.
"Gastibeltzaren karabinak" lana izan zen herriak antzeztutako azkena duela 9 urte. Ekimena berreskuratu nahian, "eta Lekeitioko kultur eremua berpizteko gogoa zegoela ikusita, udalean haize berria dagoela aprobetxatu eta buru belarri ekin diogu obra antolatzeari. Lekeitiarren inplikazioa erabatekoa izan da", diosku Imanol Agirre ideiaren zuzpertzaileak. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren XI. ekinaldia hautatu dute, gainera. "Hamaika zenbaki magikoa da euskaraz, etorkizunaren adierazle. Orduan, La Nave taldekoengana jo genuen, eskarmentua baitute halako ikuskizun handiak antolatzen". La Navek taxutu duena hala ere, ez da antzezlan hertsia, herriko aktore, musikari eta artisten ekarpenaren emaitza baizik. Izan ere, talde artistiko irekia dugu La Nave, bere lanetan dramaturgia, performancea, margoa, eskultura eta musika nahasten dituena. Ikuskizun handiak taularatu arren, gizarte gaiak lantzen dituzte, herri antzerkiaren gazi-gozoen iturritik edanez, ihauterietatik, batik bat. Zuzendaria Elena Bezanilla dugu, Sevillan aspaldi bizi den bilbotarra, triki-punk doinuaren aitzindaria, gaztetxez gaztetxe ibili zena.


BALEA ZURIA BEGI-BISTAN.

Aproposa iritzi zioten itsasoa eta arrantzari lotutako istorioa aukeratzeari; nahiz eta gaur egun ez den herriaren oinarrizko irabazpidea, lekeitiar gehienek marinel bat dute erraietan. Istorio mordoska bilatu ondoren, "Moby Dick" irakurri eta zapla, hura aukeratu zuten. Herman Melvilleren eleberria egokitzean, ikuspuntu eta esanahi ugari biltzeaz gain, bide batez, antzina balea-arrantzalea izan zen Lekeitiori omenaldia egin ziezaioketen-eta.
Eszenaratzeari kalejira batekin emango zaio hasiera, non arraina, belatzak, marinelak eta itsasoko bestelako biztanleek ikuskizuna iragarriko duten. Pequod arrantzuntzia eta Achab kapitainaren abenturak etorriko dira gero. Ur handitan daudela, bolanta sareak, etorkinez betetako paterak eta lamiekin topo egingo dute, baita tifoirik lazgarrienei aurre egin ere. Bidaian, Achab kapitainaren benetako asmoa jakingo da: Moby Dick balea harrapatu eta Leviatanekin borrokatu, bera baita bere gaitz guztien erantzule. Baina balea zuriak indar izugarria du eta Pequodek arrantzuntzia baino hileta-karroza dirudi. Orduan... ezustekoa dator.
Ikuskizunaren kokaguneak Independentzia plaza eta Isuntza hondartzatxoa izango dira. Hilaren 16an, 19:00etan.


NON DAGO PRINTZESA?

Nafarroako Obanos herriak "Misterio de Obanos" ikuskizuna taularatuko du herriko plazan, uztailaren 22tik 29ra bitarte, ilunabarreko 22:00etan hasita.
Halaxe, Alfonso Seguraren agindupean parte hartuko duten 400 herritarrek hilabete daramate egunero biltzen entseguak egiteko. Bi izanen dira aktore nagusiak: Javier Baigorri Gilenen rolean eta Noemi Alcala obanostar gaztea Feliziarena eginez; gero, bigarren mailako 10 aktore daude, beste 37 banaketan, 400 figurante, 23 dantzari eta 16 zaldi, hala nola, zalgurdiak, orgak eta suak.
Misterio de Obanos Fundazioa 1993an sortu zuten, 1977an etendako ohitura berreskuratzeko xedez. Halaxe, 12 urteren buruan iaz berriz antzeztu zen ikuskizuna, 6.000 ikusle bilduz. Aurten, 26 milioi pezetako (1.040.000 libera) aurrekontua dutela, iazko emanaldien eskarmentuarekin, hobekuntza franko egonen da: 1.200 eserleku harmail modura jarrita eta 160.000 voltio 1.000 metro koadro argiztatzeko. "Antzezpenean dauden su artifizialak ere modu bilduagoan jaurtikiko dira", diosku Ramon Armendariz Obanoseko erretoreak. Bi ordu inguru iraunen du misterioak, ordu laurdeneko atsedenaldi batekin.
XIV. mendeko kondaira du oinarri obrak. Santiagoko bidea egin ondotik, Felizia Akitaniako Dukeen alabak bokazioa sentitu eta gorteko bizitza erosoa alde batera utziz, Amokain Jaurgoan (Eguesibar) hartu zuen babesa. Baina Gilen bere anaia gartsuak aurkitu eta Feliziak bere leinuari zegozkion betekizunei muzin egin ondoren, arreba bihozgabeki hil egin zuen. Bere hilobia Labianon jarri zen bitartean, Gilenek ere, Santiagoko bidea egin ostean, santutasuna erdietsi zuen; bere krimenaz zeharo damututa, Arnotegiko baselizan erromesen bihotza arintzen jardun baitzuen harik eta hil zen arte. Drama Santos Begiristain apaizak idatzi zuen 1962an, "Del Martirio de Santa Felizia y la penitencia de San Guillen" izenburupean. Lehen bertsioan, Erdi Aroko kondaira jasotzen zen, baina Donejakue bideko pasadizoak erantsiz. Gero, gidoia osatzeko, Manuel Iribarrenen laguntza izan zuen Santos Begiristainek; baita Gareseko Luis Morondoa konposagilearena ere, zeinak obrari musika jarri zion.
"Jendeak auto-sakramental batekin nahastu izan du obra, baina ez da horrela. Donejakue bidearen inguruko antzezpena baino ez da", argitu digu Armendarizek. Egia da halaber, Gilen eta Feliziak Santiago bidea egin zutela. "Kondairek oinarri historikoa izan ohi dute, nahiz eta gero apaindurak eta asmazioak jartzen dizkieten. Horren harira, Orreagatik Donejakuera bidean Obanosen ostatu hartzen zuten pertsonaien bizipenak ere biltzen dira".
Herri inguruan astindu ohi duen haizeak entzumen arazorik sor ez dezan, aurretik grabatua dagoen testua entzungo du jendeak. "Agian, bat-batekotasuna kenduko die antzezpenei baina, tira, ikusgarritasuna soberan du ikuskizunak, hasierako txalapartatik abiatuta Gilen zaldi gainean trostan sartzen deneraino. Gorabehera anitz dago". Sarrerak Nafarroako Aurrezki Kutxak Iruñean duen egoitza nagusian daude salgai. 901 500 500 telefonora deituz ere lor daitezke.


MADDALEN, ZUBEROAKO ANDEREA.

Euskal kale antzerkiaren sustraietara joanez, "Maddalen Jauregiberri" pastorala antzeztuko du Eskiula herriak. Berez, Biarnon dagoen arren, euskal nortasuna handizki atxiki dute Eskiulan. Mustrakak iragan ilbeltzean hasi zirelarik, 150 arizaleek ontsa ikasiak dituzte urrats guztiak, errejenta Jean Bordet dutela.
Ikusmina piztu du Zuberoan Pier Paul Berzaitz muskildiarrak idatzi pastoralak, emakume bati eskainitako lehena baita duela 20 urte Etxahun-Iruriren "Iparragirre" pastorala Urdiñarben egin zenez geroztik. "Hura ere ez zen sobera ongi hartua izan, baina Etxahun-Iruri egilea aitzineko urtean hil zelako-edo, pastoralean emakumeak kargua hartzea errespetatu zen", kontatu digu Berzaitzek. Pastoralgile berritzailea dugu Pier Paul. Tradizio zaleak inarrosi egiten dira bere lanak ikustean, nahiz eta betiko pastoralen arima eta mamia mantentzen duten. "Atzokoak atzokoak dira; nire iduriko, gauza berri anitz sartzen ahal dira pastoral batean, ikuskizunaren mesederako badira, prefosta. Horrek naski, ez du erran nahi generoa baztertu behar denik, ibiltzeko manera, satanak eta betiko moldeak atxiki behar baitira". Zernahi gisaz, herrikoek ongi hartu dute Berzaitzen ikusmoldea, menturaz jokalarien artean gazte jendea nagusi delako.
Pastoralak kasik 100 urte bizitu zituen Maddalen Jauregiberriren bizia du kontagai, Frantziako bi gerrak eta Espainiako gerra zibila ardatz direla. Taula gainean, Maddalenen sendikoak ez ezik, alemaniarrak eta Francoren zaleak ere agertuko dira. Hizkuntza izaeraren zimendu handiena zela oharturik, euskararen defendatzaile sutsua bilakatu zen aloztarra. Anai-arreben artean bera eta Donibane-Lohizunen mediku izandako Jean anaia izan ziren euskal sena ukan zuten bakarrak. Eta duela 60 urte atxikimendu hori erakustea ez zen arrunt normala. Diru eskasiak baino bizi grinak eraginda, sorlekua utzi eta Argentinara emigratu zuen. Baita han 10 urte igaro ere. Espainiako gerra zibilean zehar, Iparraldeko burgesiaren jokamoldea biziki kaltegarria izan zen Errepublikarentzat. Horren aitzinean, Maddalen oldartu eta Francoren makurkeria salatzeko "Begirale" euskal emakume abertzaleen taldea sortu zuen. Bere bizi hondarrean, irakaskuntza alorrean aritu zen, euskara irakasten eta berak idatzi antzezlanak haurrekin lantzen. Euskal aditzaren inguruko gramatika ere argitaratu zuen. Azkenean, euskaltzain ohorezko izendatu zuten.
Pastoralaren lehen emanaldia hilaren 23an izanen da bazkal buruko 15:30etatik goiti; eta bigarrena, agorrilaren 5ean arrastiriko 21:00etan.


IDEIAK GARBITUZ.

Urtero bezalaxe, Zarauzko Alproja taldeak bere ikuskizuna egingo du Euskal Jaiaren egunean, irailaren 9ko eguerdian. Desfile moduko ezkontza zahar batekin ekin zion bideari Alprojak duela 23 urte. Ordutik hona, poliki-poliki sendotzen joan da herrian urtero lan bat taularatzeko kemena. Aurten, "Labaderoko koadrila"n 100 zarauztar arituko dira: 60 bat aktore, 20 musikari inguru eta beste 20 laguntzen, Patxi Santamaria, Mitxel Gorrotxategi eta Leire Ondarrak zuzenduta.
Garai bateko bizimoduaren galera salatu nahi du antzezlanak. Aurrerapenaren izenean zementua nonahi jarriz zenbait leku eder eta ohitura desagertzen ari dira-eta. Gai hori mamitzeko, emakume baten inguruko istorioa asmatu du Mikel Elortzak. Garbitokia izanik sasoi ezberdinei lotura ematen diena, hiru agerralditan banatuko da obra, emakumearen gaztarotik gaur egun arte, alegia, garbitokia biribilune bat egiteko suntsitzen duten arte. Halaber, 30eko hamarkadan, faxistak harrotuta zeudeneko sasoia berpiztuko da. Horren baitan, emakumearen desamodio istorioa kontatuko da. "Martin bere kuttuna ezin da hitzordura azaldu faxistak jakinaren gainean daudelako. Maitasun hura inoiz gauzatu ez bazen ere, zenbait urteren buruan, azken agerraldian dagoen afari meriendan elkartuko dira biak" dio Mitxel Gorrotxategik.
Musikaz Bixente Martinez arduratuko da; Garbiñe Azpitarte eta Inaxio Martiarenak aldiz, maindire dantza asmatu dute. Emakumeek markesen arropa garbitzean eta beharginak lantegira bizikletan joatean agertuko dira dantzok


Azkenak
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Eguneraketa berriak daude