"MANTXUT": GURE HIZKERA JORITZEKO TRESNA UMORETSUA

  • Heldu den astetik aurrera atal berri bat aurkituko duzu, irakurle, ARGIAko azken orrialdeetan: "Mantxut". Jon Alonso eta Asisko Urmenetak pentsatu eta taxututako lan honek euskaldunon hizkera kolokiala aberasteko tresna izan nahi du.

2021eko uztailaren 15ean
Mokoroa bildu eta txahala bota huela? Non ibili hintzen bada? Ez al hidan esan katxaka hartu eta etxera hindoala?
-Bai, motel, baina begiz jota nian neska hura ahoko zuloan neukaala ikusi eta saiatzea pentsatu nian. Azkenerako, badakik, ez gainkatu eta ez deus, kristoren atxurrarekin etxera.
-Mantxut?".
Hala galdetu ohi dio ongi aditu ez duenak solaskideari: mantxut? Espainolaren "mande?" eta frantsesaren eta ingelesaren "pardon?"en parekoa da Nafarroa Beherean eta Zuberoan erabiltzen den esamoldea. Eta heldu den astetik ARGIAko atal berriaren izena ere bada.
Euskaraz hainbeste esalmolde eduki arren, zenbait gauza adierazteko erdaretara jotzeko dugun joera begibistakoa da eta gazteen erregistro kolokialak sarri hemendik, espainol edo frantsesetik, edaten duela ere bai. Aspaldidanik hedatua dagoen kezka da hori eta horri, modu xumean bada ere, aurre egiteko sortu du Zazpiak Batman kolektiboak atal berri hau.
Zazpiak Batman izenpean, Jon Alonso idazlea eta Asisko Urmeneta komikigile eta ARGIAko kolaboratzailea ditugu proiektuaren gidari. Hauen laguntzaile izan dira "Iparreko bikingoak" (Ainize, Eñaut, Jon eta Beñat) frantseserako itzulpenetan eta "Asteasuko komandoa" (Jose Luis Agote) maketazioan. Zazpi kide orotara; horregatik Zazpiak Batman kolektiboa. Zazpioi "Akrobat" bikotea gehitu zaie azken fasean, lokuzioak ingelerara emateko.
Duela zenbait hilabete heldu zioten proiektuari Alonsok eta Urmenetak, betiere arestian aipatu kezka horri irtenbide bat emate aldera. Urtetan bildutako esamoldeak, batzutan klasikoengandik, bestetan hainbat eskualdetan erabiltzen direnetatik, pilatu eta horiei forma berezia ematera deliberatu ziren. Herri hizkeratik bildutako "erranairu horiek baliatzen ahal ditugu, gauza aunitz eta aunitz ez baitago sobera hedatua; batetik, errekopilazio lana, arkeologi lana edo dialektologi lana egin dugu; eta bestetik asmaketa lana. Gure beharrei, gure umoreari eta gure inguruari erantzungo dioten lokuzioak asmatu ditugu, inori baimenik eskatu behar izan gabe", dio Asisko Urmenetak.


INDAR METAFORIKOA.

Euskararen indar metaforikoa azpimarratu nahi dute biek ala biek lan honekin, ez dugula zertan erdaretara jo, "batzutan zendako ez, baina jakinda euskarak badituela bereak, balia ditzagun. Betiere jakinik hizkuntza batua nahi dugula, Iparralde nahiz Hegoaldeko esamoldeak har ditzakegu. Jon Alonsok erraten zuen bezala, hizkuntza batek bere indar metaforikoa galtzen badu, bereak egin du. Batua arras ongi dago, bitarteko nazionala da, baina gaur eguneko batu horri, euskaltegietatik, ikastoletatik, lizeoetatik ateratzen diren euskaldun berri gordin horiei, lanabes bat ematea da helburua. Ez guk ematen ditugunak buruz ikas ditzaten, inondik ere, baizik eta eredutzat hartzeko eta gero norberak bere inguru, gustu edo umorearen arabera moldatu eta berriak asmatzeko".
Asmaketa lan horretan jardun izan da halaber Koldo Izagirre idazlea; zenbait lokuzio berri sortu zuen "Agirre zaharraren kartzelaldi berriak" liburuan. Erromintxelatik, buhameen hizkuntzatik hartu zituen pasaitarrak hitz asko, baina baita berriak sortu ere, "arrunt politak, modernoak eta hizkuntzaren senean oinarrituak", Asisko Urmenetaren hitzetan. Beraz, ageriko da badela hizkera kolokiala landu, bersortu eta berrasmatzeko sentsibilitate bat.
Asteroko "Mantxut"ek lokuzioa bera, marrazkia, glosa bat (noiz eta nola erabili behar den adieraziz), adibide bat eta espainol, frantsez eta ingelesezko itzulpena izango ditu. Gehienak esamoldeak izango dira, baina baita hitzak eta adjektiboren bat ere. Espresibitate eta indar metaforikoaren aldetik, eta baita estetikoki ere, gustatu zaizkien 64 bildu dituzte lehen sail honetan, heldu den astean abiatuko den honetan. Akademizismo hertsitik aldendu nahi izan dute, "honek inposatzen dizkigun habeetatik", eta umoretsu eta erabilgarri egin. Orain, irakurlearen harrera zein den jakitea falta da. Beste hiru halako, behintzat, prestatuak dauzkate


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude