ZUBEROA: ESPERANTZA GEROAN

  • Zuberoa, Euskal Herriko lurralde ttipiena, doi-doi iritsia da 2000. urtearen atarira. Mendiko laborantza eta Maule hiriburuko industria izan dira Zuberoako euskarri ekonomiko nagusiak mende honetan. Gaur egun, berriz, Zuberoak iraunen badu, bere ekonomia azkartu beharraz ohartu dira bertako herritarrak. Kari horretara, azken hiru urteotan ekimen berriak sortu izan dituzte zuberotarrek: Herrien Erkidegoa (Communauté de Communes) da eraturiko egitura berria. Antzinako Batzorde Sindikala eta ODACE elkartea dira Zuberoako ekonomiaren beste eragile nagusiak. Zuberoa husten ari da, alta. 13.471 dira biztanleak; azken hamar urteotan 1.000ko bat galdu ondoren. Alabaina, Euskal Herriko beste nehongo eskualdetan bezainbatean, urterik urtera, kultur bizi baten agerle biziak dira zuberotarrak: neguko maskaraden ondotik pastoral berri bat landu digute engoitik zuberotarrek. Zuberoako mugaz landako Eskiulako herritarrek jokatua izanen delarik.

2021eko uztailaren 27an
Zuberoak 765 km koadro ditu eta 1990an egin azken errolda fidagarriaren arabera Euskal Herri osoko biztanle-dentsitate (20,53bizt./km2) txikiena du. Aurtengo erroldaren arabera 13.471 dira biztanleak. Hiru kantonamenduetan bananduta dago: Mauleko kantonamenduan 19 herri biltzen dira: Maule-Lextarre (hiriburua), Muskildi, Urdiñarbe, Altzürükü, Idauze-Mendi, Gotañe-Iribarne, Mendikota, Arrokiaga, Barkoxe, Sohüta, Aiñharbe, Bildoz-Onizpe, Berogañe-Lahüntze, Mithikile-Larrori-Mendibile, Ospitale-pia, Ürruxtoi-Larrabile, Ezpezie-œndüreiñe eta Sarrikota-pia. Atharratzeko Kantonamenduan 16 herri daude: Atharratze-Sorholüze, Altzai-Altzabehiti-Zunharreta, Aloze-Ziboze-Omizegaiña, Gamere-Zihiga, Etxebarre, Hauze, Lakarri-Arhane-Sarrikota-gañia, Liginaga-Astue, Larrañe, Lexantzü-Zünharre, Ligi-Atheri, Muntori, Ozaze-Zühara, Santa-Grazi, Zalgize-Doneztebe eta Iruri. Nafarroa Behereko Donapaleuko kantonamenduari 7 herri zuberotar atxikiak dira: Ozaraine-Eribareita, Lohitzüne-Oihergi, Jeztaze, Etxarri, Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi eta Pagola. Orotara 42 herri dira. Biarnoko Olorue kantonamenduan Eskiula dago; zuberotar herria ere bai. Zuberotarrak Basabürütarrak (Zubero Garaia) eta Pettarrak (Zubero Beherea) bezala ezagutzen dira. Erdialdeko Zuberoari "Arbaillak" deitu izan zaio, bestalde.


BIRMOLDAKETA GARAIA.

Zuberoako herriak ttipiak dira oso. Maule hiruburua da hiriaren eite izan duen bakarra. Laborantza izan da bertako bizibide naturala, eta iragan mendean industriak ere arrakasta izan du hiruburuan. Azken mende honetan, ordea, 10.000 bizilagun galdu ditu Zuberoak. 1968tik, bi kantonamenduetako kudeaketa ekonomikoa SIVOMen (Ardura Anitzetako Sindikatua) esku izan da. Beti bereiziak alta. Orain hiru urte, berriz, birmoldaketa prozesu bati ekin zioten. Maule eta Atharratzeko kantonamenduek Herrien Erkidegoa (Communauté des Communes) egitura antolatu dute elkarrekin. BAM (Baiona-Angelu-Miarritze) edota Amikuze eskualdeek garatu duten egitura molde beraren ariora, alegia.
Altzürükü herriko Battitte Queheille auzapezak eta era berean Herrien Erkidegoko lehendakariak agertu digu egitasmo berria: "Zuberoako bi kantonamenduak elkarrekin aritu izan dira betidanik garapen ekonomiko eta sozialaren alde. Orain sei urte kantonamenduen arteko sindikatua sortu genuen eta orain hiru urte, berriz, Herrien Erkidegoa. Azken sei urte hauetan ekonomia bizi ahal izan dadin lanean aritu gara, baina bitarteko gutxiska ukan dugu sos aldetik". Aitzitik, egitura berriak berezitasun bat dauka. Hots, Frantziako Estatuaren birmoldaketa prozesuari atxikirik, zuberotarrek eraturiko Herrien Erkidego honek zerga biltzeko gaitasuna dauka. Hiritarrek ordaintzen duten laugarren zerga mota da bera: "Herrien Erkidego hau bi milioi libera (50 milioi pezeta) biltzen hasia da urteko eta Estatuak besteak beste emanen digu gure egituraren funtzionamendurako", erran digu Battitte Queheillek. Lau milioi liberako (100 milioi pezeta) aurrekontua erabiltzen hasia da erkidego hau urteko.


10 URTEKO PLANA.

2000. urtetik hasita, hamar urteko plan ekonomiko bat diseinatu dute ODACE-GEEEB deitu erakundearekin (Organisation pour le Développement, par l'Action et la Coopération Economique-Garapenerako Erakundea Ekimena eta Elkarlanaren Bidez). Laborantzan ari diren gazteak bertan atxikitzea eta industria nahiz zerbitzu alorrean lanpostu berriak sortzea dute xede nagusia. Herrien Erkidegoak legez bideratzen dituen proiektuen alde teknikoa kudeatzen du ODACEk: "Gure egitura herrietako bizizaleen arabera da ordeztua proportzionalki. 51 hautetsi gara guztira. 10 lagun ari dira egituraren bulego lanetan" adierazi digu lehendakariak.


10 URTETAN 600 LANPOSTU.

Jean Jacques Manterola da ODACEko arduradun nagusia. Erakunde honek Herri Erkidegoarekin batera dihardu. Demografiako kalkuluen arabera, 2010. urterako bi mila biztanle gutxiago biziko dira Zuberoan. Hori gerta ez dadin, Middi Pyrénéés Erregioko Ariège Departamenduan (Toulousse) ari den enpresa espezialista batekin dihardu elkarlanean. Zuberoak bizi duen desertifikazio arazo berari ekin diote Ariègen eta hangoak aitzindariak bezala joan dira: "1.200 lanpostu galdu dira azken hamar urteotan eta gutxienez 600 lanpostu sortu nahi ditugu datozen hamar urtetan. Gizonezkoak aiseago plantazen dira lanean emakumezkoak baino. Horregatik, gure mintegietan idazkaritza, grafismoa edota informatika ari gara lantzen. Industriako enpresek kanpoko langile kualifikatuak ekarri ohi dituzte lan hauek egiteko. Hemendik goiti hemen bertan garatu nahi ditugu lanpostu hauek", adierazi digu Jacques Manterolak.


MENDIKO SINDIKATUA.

Michel Castan Zuberoa Herriko Batzorde Sindikalaren (Commission Syndicale du Pays de Soule) zuzendaria da. Sindikatu hau Zuberoako egitura zaharrena da eta biziki garrantzitsua Zuberoako bizitzan; 1838. urtean sortu zen. Frantziako Iraultzaren (1779. urtean hasia) aurretiko eskubideei eutsi izan zion, eta gaur egun, berezko pribilegioak gordetzen ditu. Sindikatu honek 15.000 hektarea lur kudeatzen ditu, erdia basoa eta erdia lur malkartsuak. Zuraren, ehizaren eta turismoaren kudeaketak ditu zeregin nagusitzat, artzaintzarentzako ingurumenaren zaindaritza lanekin batera. Mendiko kudeaketaz arduratzen den batzorde sindikal honek 20 milioi libera (100 milioi pezeta) inguruko aurrekontua darabil. 34 langile enplegatzen ditu. Zuberoako 43 herrietako (Eskiula barne) ordezkariak biltzen dira berean, ordezkari bat herri bakoitzeko.


BASOA, EHIZA ETA TURISMOA.

Bortua (mendizerra) Zuberoako ondare nagusienetako bat da. Bertako basoa oso da aberatsa, eta beretik daramaten egurren salmenta diru iturri handia: "8.000 eta 10.000 metro kubiko zura ateratzen dira Zuberoko basoetatik urtean. Basoak urtean 14.000 metro kubiko eman dezake hala ere", Michel Castanek dioskunez. Ehiza da, bestalde, diru iturri joria. Akitaniako ehiztari saldoa heldu da usoen ehizatzera. Beren tiro-postuak erosi edo alokatzen dituzte dirutza handia utziz: "Azken 50 urteotan mendiko bideen zabaltzea eta berritzea ehiztariek utzitako diru parrastarekin egin dugu. Estatuak horretarako dirurik eman ez badigu ere, borturako azpiegiturak modernizatu ahal izan ditugu" diosku Michel Castanek. Iratiko 50 txaletak dira turisten egonleku eta beste diru askoren iturria. Europako, Estatuko nahiz Departamenduetako instituzioen aldetik diru laguntza jasotzen dute zeregin horretarako; aurrekontuen % 70.


400 ARTZAIN-ETXOLA.

Artzainak dira Zuberoako mendietako bizitza. 60 etxola dira bortuan. Haietaraino iristeko bideak berrituak izan dira. 42.000 ardi bazkatzen dira Zuberoako bortuan. 4.000 dira behiak eta 500 zaldiak edo zamariak. Ardiak Zuberoako beheko lautadetatik iristen dira; gaur egun kamioiez, ordea. Udaldian borturatu ohi diren ardien % 20ak oinez egiten du bidea. Artzainek 10 libera (250 pezeta) ordaintzen dute sei hilabeteko egonaldiaren trukez. Behi bakoitzeko 70 libera pagatzen dute unaiek, eta zaldi bakoitzeko, berriz, 140 libera.
Michel Castanek honela laburbiltzen digu sindikatu honen betebeharra: "Frantziako Iraultzaren antzinako eskubideak atxikitzen ditugu oraino ere. Irati eta bortua, oro har, funtsezkoak dira zuberotarren bizitzan. Ingurumenaz arduratzen gara, baina artzainen, ehiztarien eta turisten atxikimenduari esker diraute bizirik gure mendiek".


AXURIA KOOPERATIBA.

Mendiko laborantza bezala ezagutua da baserria Zuberoan. Mendiko patarretan eraikitako baserriek ez dituzte lautadetako (Amikuze eskualdeari loturiko laborantza) etxealdeek dituzten lur hektarea zabalak. Zuberoako laborantza gehiena tresneria ttipiez garatu izan da historikoki. Alta, bada, zuberotarrek beren bitarteko propioak eratu dituzte ere bai. Axuria kooperatiba da laborantzaren garapenerako euskarri garrantzitsua. Michel Arhancet kontseilari nagusia da kooperatibako lehendakaria eta Battitte Queheille zuzendaria. 1983. urtean sortu zelarik 30 laborari biltzen ziren kooperatiba honetan. Egun, berriz, Zuberoa osoko 250 laborarik parte hartzen dute berean. Axurien mozkinez bizi dira komunzki kooperatibako baserritarrak, urtean 50.000 axuri merkaturatzen dituztelarik: "Laborari parte batek industrian saltzen dute ardi-esnea, eta gero eta gehiago norberak gasnatzen du esnea. Gure axuriak (arkumeak) Frantzia, Italia, Alemania eta Espainiako merkatuetara joaten dira", argitu digu Queheillek.
Axuria kooperatiba beste kabale edo ganadu klaseentzako, proiektuak aztertzen ari da; behia kasu


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude