argia.eus
INPRIMATU
LANDAREAK
AZALAREN EMANA
  • Udaberri bukaerako hezetasuna ondo ustiatu dute zuhaitzek. Sustraiek bildutako hostoen ondorioz, ikusgarria izaten da azalaren emana, platanoarena kasu.
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
Etorri da solstizioa eta azken muturrean bada ere ekarri du beroa. Bizitzan ezinbestekoa dirudien beldurra gorrinetara ziatuz udaberri amaierako hezetasuna kexu iturri izan dugu. Gaitz guztiak ez dira, ordea, ur aparretan ibiliak izango. Hezetasuna aditu ere egin nahi izaten ez duten armiarma gorriek, adibidez, elorri izango zuten.
Ur desdetxa hau gozo ustiatu dutenak zuhaitzak dira. Aspaldiko urtetako pujaldi luze eta dotoreenak ikusi dira aurten. Sustraiek bildutako bazka hostoek hausnartu ondoren azalpean, hortxe hazten da egurra; eta egurra haziz gero azalak eman egin behar. Jeneralean azala goitik behera zartatuz zabaltzen da; gutxi batzuetan, gereziondoa kasu, azala bueltan zartatzen da. Hala ere, azalak eman gabe puskak bota eta azpian berria ematen dutenak dira urrienak. Koadrila horretako zuhaitz ezagunena platanoa da (Platanus orientalis, P. occidentalis, P. x hispanica...). Gure moduan uzta ospatuz-edo eskuera ur ugari duten urteetako solstizio garai honetan ikusgarriagoa izaten da azalaren emana. Noizbait eraisten dituztenean ondo nabarmena izango da aurtengo zuraren hazkundearen eraztuna