LEHEN MOZKORRA IRLANDAN

  • 17 urte nituen Dublingo pub batean lehenengoz sartu nintzenean. Ingelesa ikastera joan eta, bueltan, euskaraz lehen baino hobeto mintzatzen nintzela ikusi nuen, hara joaten diren beste gaztetxo guztiak bezala. Ez dakit zein izan ote zen lehenengo pub hura, baina gogoan ditut Dublingo O'Donogues's edota Dun Laoghaireko The Purty Kitchen. Barra eusten zuten gizonkote haien artean sartu eta Guinness pinta bana eskatzen genuen, Euskal Herrian zurito batekin balantzaka hasiko ginela jakin arren. Eta nork bere errekorra ezartzen zuen; hiru pinta, esate baterako, idazten duen honek. Nahikoa eta sobera ingurukoekin mintzapraktika egin eta kantuan hasteko.

2021eko uztailaren 19an
Bi uztail pasatu nituen Irlandan, eta Dublin eta Belfast baino ez nituen ezagutu. Geroago, 95eko irailean, diru apur bat bildu eta aspalditik gainezka nuen gogoari kasu eginda, erabaki nuen benetako Irlanda ezagutu behar nuela. Benetako pub-ak eta musikariak, eta postaletan baino ikusi ez nuen Irlanda idealizatu hura: amildegiak, euria larreetan, denborak gelditutako herrixkak. Prest nengoen Irlandaz mozkortzeko eta, zinez diotsuet, hiru Guinness pintak eragindakoa baino "aitzur" ederragoa harrapatu nuen 1995 hartan.
Mozkorrak bost urteko ajea utzi dit. Eta aurtengo irailean (astelehena kentzeko modurik onena gehiago mozkortzea dela diotenen iritziari kasu eginda) berriz abiatuko naiz munduko txoko eder horretara. Bien bitartean, nirekin batera amets egitera gonbidatzen zaituztet.
Dublindik abiatu baino lehen, egun bat edo bi hartuko ditugu hiri hau bisitatzeko. Irlandako historian gakotzat har ditzakegun hamaika txoko aurkituko ditugu: General Post Office, Trinity College unibertsitatea, Kilmainham kartzela... Literaturarekin erlazio zuzena izan duten zenbait pub deskubritzea ere ez da aukera txarra izango, edota Joyce-ren "Ulysses" liburuak deskribatzen dituen auzoetan murgiltzea ("Bloomsland" izeneko ibilbide bat aurkituko dugu Informazio Bulegoan, gai honi buruz).
Ipar Irlandara joko dugu ondoren, Belfastera. Han, West Belfast deitutako inguruan, auzo bi aurkituko ditugu: Falls, katolikoen auzoa; eta Shankill, protestanteena. Hemengo gatazka politikoa ulertzeko derrigorrezkoa da auzo hauetara hurbiltzea: muralak, Milltown kanposantua, auzo biak banatzen dituen "peace line" beldurgarria...
Iparrerago oraindik, ia irla honetako puntan, Giant's Causeway delakoa dago, naturak modu harrigarrian sortutako eskultura bat: hexagono itxurako 40.000 basaltozko zutabe.
Ondoren Derryra abiatuko gara, Irlandako historia garaikidean ezinbesteko erreferentzia den Bogside auzoa bisitatzera. Egungo gatazkaren hasieratzat jotzen dira 1968an auzo honetan bi egunez sortutako istiluak, eskubide zibilen aldeko manifestazio baten ondoren. "You are now entering Free Derry" esaldiak egingo digu ongietorria, eta segituan 1972ko Igande Odoltsua oroitaraziko digun mural bat aurkituko dugu, soldadu britainiarrek hildako 14 lagunen irudiekin.
Ipar Irlanda atzean utzita (baina Ulster barruan jarraitzen dugularik, izan ere Ipar Irlandako sei konderriek eta Errepublikako beste hiruk osatzen baitute Ulster eskualdea), Donegalen sartzen gara. Konderri honetan hasiko gara Ozeano Atlantikoaren haserrearekin disfrutatzen, Inishowen penintsulatik hasita. Irlandako punturik iparraldekoena da, eta akaso ederrenetakoa ere bai, geroago deskubrituko dugun beste zenbait txokoren baimenarekin. Hondartzak, amildegiak, arrantzaleen herrixkak eta paisaia ikusgarriak.
Kostaldea hegoalderantz jarraituz, Fanad, Rosguill eta The Rosses bezalako tokiak topatuko ditugu, eta beharbada norbaiti bururatuko zaio Atlantiko ertzean etxetxo bat erosi eta betiko bertan geratzea. Ez da plan txarra, ez jauna! Bestalde, gaelikoa entzuteko aukera bikaina izango dugu hemen, eta baita konderri honetako beste zenbait bazterretan ere, Donegal delako gaelikozko hiztun komunitaterik handiena duen konderria. Bide batez (eta gomendio honek Irlandako edozein tokitarako balio du), sartu zaitezte herri txikietako pubetan, jendearekin berba egin eta parrandarako prest egon. Merezi du, benetan.
Donegaletik behera, Sligo pasatu (Yeats idazlearen jarraitzaileentzat interes berezia izan dezake inguru honek) eta, denboraz ondo gabiltzala ikusten badugu, Achill uhartera hurbil gaitezke. Bertako mendi eta zohikaztegiak entrenamendu ona izan daitezke gure begientzat, apur bat beherago zain dugun lurralde miresgarriaz erabat gozatzeko. Zertaz ari naizen? Connemaraz, jakina.
Kostalde honetan zehar, Atlantikoaren orroak eta haizeak bidelagun ditugula, toki ahaztezinak aurkituko ditugu. Gainera, zorte pixka batekin turistarik gabeko paradisu txikiekin egin dezakegu topo, batez ere gure ibilbideak aukeratzerakoan zertxobait arriskatzen badugu. Hori bai, autostopez bagoaz pazientziarekin jokatu beharko dugu, kostaldeko bide hauek oso bakartiak baitira, eta inor autoz pasatzekotan bi gidari mota izango dira: baserritarrak (ez gaituzte hartuko, autoa bertatik bertara ibiltzeko erabiltzen dutelako) edo turistak (ez gaituzte hartuko, horrelakoak direlako).
Westport-etik behera, Leenane herrixkatik pasatuko gara. Irlandako fiord bakarra herri honetantxe dago, zenbait mendiren artean sarturik. Toki apartak dira hauek guztiak, eta ez da harritzekoa hainbat eta hainbat film Connemara parte honetan eginak izatea, John Ford handiaren "The quiet man" klasikotik hasi eta "The field" edo "Far and away" bezalako film berriagoetaraino. Leenanetik hurbil, Clifden-erako bidean bertan, "Connemara National Park" delakoa aurkituko dugu. Connemarako mendirik garrantzitsuenak (ez larritu, altuenak 730 metro baino ez ditu), Twelve Bens deiturikoak, parke honen barruan daude, eta baita ehunka laku eta monumentu megalitiko ere.
Lurralde gogorra eta basatia da honako hau, nekazaritzarako baliorik gabea, eta horrek azaltzen du hain leku bakartia izatea. XVII. mendean, Cromwell diktadore britainiarrak irlandar asko euren jatorrizko lurretatik bota zuen (eta noski, lur horiek soldadu britainiarrei eta bere lagun protestanteei eman zizkien), irlandar hauek erbeste gogor batera bidaliz: nora eta "Connacht-eko infernura". Connemarara, alegia. Beste garai batean, XIX. mendearen erdialdean, Irlandak Gosete Handia deritzona jasan behar izan zuen: patata-uztak hondatu egin ziren eta ondorioz jendetza izugarriak hil ziren, edo uhartetik alde egin behar izan zuten, gehienak Estatu Batuetara. Irlandako zortzi milioi biztanleetatik erdia baino ez zen geratu. Connemaran, nola ez, gaitz hori are gogorragoa izan zen, eta lurraldea zeharo hutsik geratu zen.
Edonola ere, Connemarak bere izaera basatia mantendu du, eta gaur egun horrelako paradisu bat aurkitzea bidaiariak izan dezakeen plazerrik handienetakoa bihurtzen da dudarik gabe.
Clifden hiriburutik makina bat txango antola ditzakegu, adibidez Sky Road zoragarrian zehar ibiltzea, edo ardiz betetako mendixkaren bat igotzea, edota gida turistikoetan azaltzen ez diren errepide txikietatik galtzea. Gozatu ederra hartuko dugu, euririk egiten ez badu behintzat.
Lurralde hau atzean utzi ondoren Galway hiri gazte, alai eta koloretsua bisitatuko dugu. Zertxobait hegoalderago, berriz, gure bidaiaren azken estazioak daude. The Burren izeneko eskualdea aurkituko dugu lehendabizi, formazio geologiko bitxi bati esker ezagun bihurtu dena. Kare-harrizko lurzorua erosionatuz joan da euriaren eraginez, eta ondorioz haitzuloz osatutako sare zabal bat sortu da lurpean, bisitariaren gozamenerako.
Azkenik mundu guztian famatuak diren amildegi batzuekin gozatzeko aukera izango dugu, The Burren-etik kilometro gutxira. Cliffs of Moher deitutako amildegiez ari naiz. Segundo batez arnasa geratu eta bihotza kolpeka hasiko zaigu hainbeste edertasun nondik agertu ote den sinetsi ezinik. 200 metro baino gehiagoko jauzia, eta behean Atlantikoa, olatuak haserre apurtuz. Ikusgarria. Aurrean, berriz, Aran uharteak ikusiko ditugu. Denbora eta dirua geratzen bazaigu, oso interesgarria izan daiteke hiru irla horietara hurbiltzea.
Eta Dublinera bueltan goazela, ikusitako guztia oraindik ere buruan dugula, konturatuko gara zer den Irlandaz mozkortuta egotea. Kontuz ibili, herri honek dependentzia sortzen du eta


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude