TIKARIAK


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskaraz "Kiroldegia" da hitz zuzena nonbait, eta ez gaztelaniaren eraginez askok errepikatzen duten "Polikiroldegia". Ia egunero hedabideetan azaltzen diren politikaren aurrendariak izendatzeko ere hitzaren zuzenketa berbera beharko genukeelakoan nago. "Poli" kendu (nondik begiratzen den oso harrigarri gerta badaiteke ere) eta "Tikariak" utzi. Alegia, "tik" berberaren errepikatzaile nekaezinak.
Oso izaera bihurrikoak garenok, gure bizitzako bolada batzuetan, adoleszentzian bereziki, "tik"-etarako joera izan dugu: begietan, hatzetan... Ederki egiten ziguten errieta honelakoetan harrapatzen gintuztenean. Hauei ez, ordea, hauen "tik"-en errepikapen guztiak biltzeko, txalotzeko eta goraipatzeko ere, kazetarien arteko subespezie bat sortu da: "Tikkorua" (sopranoak, kontraltoak eta tankera guztietako ahotsak dituztelarik). Eta hauen kontzertuetarako programa eta itxurazko azterketa kritiko burutsuak idazteko "tikintelektualak" noski. A ze koadrila!
NIK ez dut inoiz politika deitzen duguna gustukoa izan. Onartzen dut beharrezkoa dela, interesgarria izan daitekeela, gaur egun horretan sartzen diren askok borondate onez egiten dutela... Baina niri gaur egun politikagintza, oro har, boterearen ehiza iruditzen zait eta duen alderdi interesgarriena pertsonen eta taldeen mixerien ikuskizuna eskaintzea. Esango nuke jatorrizko "politika" hitzari esanahi murrizketa garratza egin diogula. "Gizartegintza" den aldetik hain onuragarri eta aberatsa den ekimena, oso motz eta eskas uzten dugula ematen diogun adiera estuan.
Bereziki mingarriak gertatzen zaizkit "tikari" hainbatek axiomatzat ematen dituzten uste batzuk:
1. Errealitatean dauden konturik garrantzitsuenak beren esparru horretakoak diren uste sendoa.
2. "Tikariek" boteretik gertu daudelako edozein konturi buruz sortzen dituzten iritziak entzungarriak direla.
3. "Polisgintzan", "gizartegintzan" partaide eta kolaboratzaile zintzo izateko beraien eremuan lan egin behar dela.
4. "Tik"-en borroketan sartu nahi ez dutenak eskirolak, beldurtiak edo kontzientzia gabekoak direla.
"Tikkoruak" nahi bezain ozen kantatuta ere, "tikintelektualek" nahi bezainbeste liburu eta artikulu idatzita ere, ez dut uste nire iritzi soil eta "primario" zenbait aldaraziko dituztenik. Esaterako, kriterio moralak politikakeriaren interesen aurretik jartzea beharrezkoa dela. Adibidez, agintean daudenek, gizarteak emandako talaia berezian jarrita daudelako, jendeari zer pentsa eman behar diotela eta ez beraiei komeni zaiena sinestarazi. Exemplum, "tikariei" ohoreak eta diruak ez dizkiegula ematen gure gainetik jar daitezen, baizik-eta gure zerbitzuan, alegia, "polisgintzaren", "gizartegintzaren" eginkizun administratiboak bidera ditzaten. Beste bat: "tikarien" salabardoak gutako inoren bila dabiltzanean, ez dutela jenderik bildu behar, pertsonak baizik.
MATEMATIKAN lege zorrotza dago: bi punturen arteko biderik laburrena lerro zuzena da. Errealitatean eta gizartegintzan hori ez da betetzen. Guztiz kontrakoa bai. Zergatik? Errealitatean punturik ez dagoelako noski. Puntuak izaki abstraktuak dira, masarik eta ingururik gabekoak, izenik eta jatorririk gabekoak, lagunik eta etsairik gabekoak... Polisean, gizartean, pertsonak eta taldeak ditugu. Hauen arteko biderik laburrena bihurria izaten da beti. Kontuak inoiz ez dira argiegi egoten eta ulertzeko ahalegin handiak egin behar izaten dira. "Tik"-en teknikak, aldiz, ulerpen hori moteldu, bihurriagotu eta txartu besterik ez du egiten.
Hala ere, basakeriaren aurrean, izuaren aurrean, sarri "tikariak" ez diren pertsonei "tik"-en bitartez erantzutea baino beste biderik ez zaie geratzen. Besterik ezinean


Azkenak
Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


2025-03-11 | Sustatu
Etorkisuneku 01 jardunaldia 14an, “etorkizunak pentsatzeko euskaratik”

Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude