LAUDIO IKASTOLAK HARTU DU LEKUKOA AURTENGOAN

  • Laudio Ikastola dugu Araba Euskaraz 2000ren antolatzailea. Galmakako ikastolaren gerizpean sortua, 800 ikasle izatera iritsi da. Duela bi urte egoitza nagusia handitu zuten, baina Haur Hezkuntzako ikasleak beste eraikin batean daude oraindik. Hasieratik euskarazko kalitatezteko hezkuntza eskaintzearren lan egin dute, eskola ordutik kanpoko jarduerei garrantzi handia emanez. Ildo horretatik, "Euskaraz Bizi" ekimena jarri zuten abian, euskara klasetik at ere hitz egin dadin.

2007ko otsailaren 21ean
Bi eta hemezortzi urte bitarteko 800 ikasle ditu Laudioko ikastolak, 1992an baino 140 gehiago. Haur hezkuntzatik hasi eta batxilerra arteko ikasketak eskaintzen dira, beraz, aurtengo Araba Euskaraz antolatu duen zentro horretan. Hasierako helburuei eusten die orain ere ikastolak, hezkuntza proiektua sendotzea behinena izanik. Ildo horretatik, 1990an HSAOL eta LOGSE etortzear zeudela, Etxaurren Ikastola abiatu zuen bailarako ikastolekin batera, batxilergoa bertan ezarri zutelarik.
Hezkuntza proiektua sendotzeko nahiari jarraiki, "Euskaraz Bizi" ekimena dute martxan. Egitasmo horren baitan antzerkigintza, kantagintza, bertsogintza tailerrak dituzte, euskarazko ikastaroak eskaintzen dizkiete gurasoei, eta barnetegiak antolatzen dituzte, ikasleek etxetik eta herritik kanpoko inguru euskaldunak ezagutu ditzaten. Baina eskolaz kanpoko bestelako jarduerak ere egiten dituzte, futbito, atletismo zein karate taldeak, edo informatika, dantza eta trikitixa ikastaroak dira horren adibide.


IKASTOLAREN HASTAPENAK

1971/72 ikasturtean ekin zion bideari Laudio Ikastolak hogei haur eta maistra batekin. Lehen urteak korapilatsuak izan ziren: ikastola ez zen legala, irakaskuntza lerroa sendotu behar zuten, ez zuten irakasteko leku propiorik... Hastapenak gogorrak izan baziren ere, ilusioz egin zioten aurre erronkari eta horren lekuko da egungo Laudio Ikastola.
Egoitzari dagokionez, hainbat leku aldaketa ezagutu du ikastolak bere historian. Hasiera batean Errazti familiak 1960an sortutako Galmaka auzoko ikastola aitzidarian izan zituen ikasgelak.1978an, Gurasoen Kooperatibak Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz egungo egoitza nagusia eraiki zuen. Aurretik, ordea, Villosa enpresaren txalet batean, eraikin prefabrikatuetan, Galiziar Elkartearen egoitzan eta egungo kultur etxean eman behar izan zituzten klaseak. Leku falta zela eta, 1984an Motxotekaleko ikastetxe publikoan gela batzuk utzi zizkieten eta han kokatu zuten haur hezkuntza. Gerora ere leku arazoak izan dituzte, eta lau eraikin desberdinetan izan dituzte ikasgelak. Duela bi urte eraikin nagusia handitu zuten, hamar gela berri eta areto berriak ezarri zituztelarik. Oraindik Haur Hezkuntza bateratzea falta zaie; ea igandeko jaiak zeregin horretan laguntzen dien.


GALMAKAKO IKASTOLA AITZINDARI

Errazti familiak ikastola bat sortu zuen Laudioko Galmaka auzoan 1960an. Ikastola ez ezik, eliza, lantegi bat eta etxebizitzak ere eraiki zituen.Garai hartan euskara galerazia zegoen, hori dela eta, ikastolaelizaren ondoan zegoenez, bertan katekesia irakasten zela esaten zuten. Hiruzpalau urte pasatutakoan, "Escuela Particular de Galmaka" izenarekin legeztatu zen, ez zuten esan euskaraz klaseak ematen zituztela, "hizkuntza ofizialean" baizik eta astean euskara ordu bat. Hamabost bat ikaslez osatutako ikasgela bakarra zegoen, eta ez zegoen ordaindu beharrik han ikasteagatik. 1977an, Laudio Ikastola legeztatu zenean, Galmakakoa itxi egin zuen Errazti familiak


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude