LARRASKANDA, GARAI BATEKO ERROMERIAK GOGORATUZ

  • Lasturko haran berde eta ederrak eta Kilimon errekak zabaldutako Aranerreka bailaren artean mazela malkartsuko mendi multzoa altxatzen da, Deba eta Mendaro udalerrien arteko mugarekin bat etorriz. Mendi gain hauetan zeuden baserri asko utziak izan dira azken urteetan bertako isolamendua eta bailaretarainoko malda gogorrak direla-eta. Altuera apaleko mendi hauen arteko lepo zabal batean bada antzina oso garrantzitsu izan zen benta bat: Larraskanda, gaur oraindik bertan bizi den familiari esker bizirik, taberna izateari duela hogeita hamar bat urte utzi zion arren.

2017ko azaroaren 28an
Lanbro-laino trinkoz estalia esnatu da zerua gaurkoan eta ez dirudi altxatuko duenik. Ez, egun osoa ikusmira zabalez gozatu gabe pasa dugu eta konturatu ere egin gabe goitik behera blai uzten zaituen langar etengabe hori buruen gainean. Mendarora iritsi gara lehenik, egun gris eta goibel samar honetan. Herrian sartu eta Aranerreka edo Kilimon bailaran barneratzen den bidea utzita, Garagartza auzoan ezkerrerantz hartu eta maldan gora eta gora, mahaiez hornitutako atsedenleku bat errepide kaskar eta estuaren ezkerrean utziz, bihurgune batzuen ondoren Santakrutz izeneko lepora heldu gara. Bide nagusiari jarraituz beti, bidegurutzerik hartu gabe, Alkorta baserriarekin egin dugu topo azkenean, pinudi txiki bat pasa eta berehalaxe. Hemen bukatzen da kotxez egin daitekeen errepide zatia. Beraz, autoa bertan utzi eta prestatu beharrekoak prestatzeari ekin diogu. Baserriko zakurra, umeak atzetik korrika eta zalaparta bizian dituela, etorri zaigu segidan, gure hamaiketakoaren usainean nonbait... (465 metro).
Abiatu gara, gure pausoak zuzen-zuzenean baserriaren atarirantz zuzenduz, eta tunel moduko pasadizo bitxi baten azpitik baserriaren atzeko aldera agertu gara. Harri eta lurrezko pistatik oraingoan, eskuinera doana utzi eta malda leunean gora egin dugu. Alboko larrean euriari jaramonik egin gabe bazkan ari ziren behi eta idiskoak guri begira zeudela utzi ditugu atzean eta berehala heldu gara hormigoizko pista batek zeharkatzen duen lepo zabal batera. Ate batez itxita, bere izenak gogoraraziko digun bezala, lizarrez inguratutako etxea aurkitu dugu bertan, eta gure eskuinean Gaintxipia edo Gaintxipixaren gailurra. Belarrezko maldan gora ekin diogu eta ote eta garo artetik tontorraren punta harkaiztsua berehala hartu dugu honela. Bertan, gurutzedun buzoi bat eta idatzita, "Gaintxipiza, 603 m."
Bide jakinik gabe, baina leku garbian, beherantz abiatu gara laino artean ezkutatzen den Larraskandako lepoko bentaren bila. Bi lepo igaro beharko ditugu: Leizeta lehenik (461 metro) eta Txorikista ondoren (601 metro). Hemendik Otarre mendira iristea lortuko dugu azkenik. Otarre edo Otagarreren gailurra (662 metro) errepikagailu zatar batek itsusitzen du eta, noski, errepikagailurik ez da errepiderik gabe; beraz, mendi itxuragabetu honetatik behera asfalto gainetik egin dugu Larraskanda leporaino geratzen zitzaigun tartea (546 metro).
Larraskanda Gipuzkoako mendietako lepo estrategikoetako bat izanik, ez da gauza arraroa bertan benta bat kokatu izana. Bertatik pasa izan da, urte luzeetan zehar, Azpeitia eta Azkoitirako bidean eta bai Zestoa eta Zarautzera joateko ere, baserritar, saltzaile, zorroztaile, tratante, ijito eta bestelako jende mordoa. Belardi zabalez eta zuhaitz bakanez inguratua, baditu, gainera, beste baserri batzuk aldamenean, Larraskanda Goikoa eta Pagaolatza izenekoak, eta, behiak eta oiloak belarretan libre dabiltzan artean, gaur ere jendeak bisitatzen du leku baketsu hau, orain kotxez iristen gara baina.
Dena den, egun ez du orain dela hamarkada batzuk izango zuen bizitasunik. Garai batean erromeria egiten baitzen urtero, Bazko egunean, eta bentan bazkariak ere ematen zituzten. Izan ere, baserriaren atarian izan dugun solasaldian bertako etxekoandreak kontatu digunez, taberna duela hogeita hamar edo berrogei bat urte itxi zuten. Hala ere, familia baserrian, eta baserritik, bizi da egun. Larraskanda Goikoa, aldiz, bertako etxekoandre alarguna kalera bizitzera joan zenez geroztik, hutsik dago.
Larraskanda Deba, Mendaro eta Azkoitiren arteko mugan kokatuta egonda, badirudi lehenik salerosketa leku izan zela. Beti ere mugak interesgarriak baitziren produktuak prezio merkeagoetan erosi ahal izateko. Eta udal- eta probintzi-arantzelak desagertu zirenean bide eta bidegurutze nagusietan geldiune garrantzitsu izaten jarraitu zuten, ostatu edo taberna bihurturik.
Orain bertara iristen den errepidea 1985 inguruan egin zuten. Otarre mendiko errepikagailua zela eta, Telefonicak egin zuen errepidea. Bistan da, Larraskandako eta inguruan dituen baserrietako guztiak astoarekin gora eta behera ibiltzen zirela, Mendaro eta Azkoitira erosketak egitera joateko (bi orduko bidea izaten omen zen, gutxi gorabehera), edo Azpeitira azokara saltzera joateko. Batzuetan, Itziarko kamioilari bat ibiltzen omen zen inguruotako baserritarrak kamioian jaso eta azokara eramateko.
Baserriaren inguruan, Deba, Mendaro eta Azkoitia udalerrien arteko banaketa adierazten duen mugarria dago abereentzako putzu baten aldamenean, eta hantxe bertan, harlauza handiz egindako hesi berezi eta bitxia. Lau aurpegi ditu aipatu mugarriak: hegoaldera begira, "A" dauka idatzita, iparraldera "D", mendebalera "ME" eta laugarren aldea hutsik.
Honela, gure ibilerari amaiera inguru honetan emanik, etorri bidetik autora bueltatzea besterik ez zaigu geratzen orain, ea buelta egiterakoan behelaino gris eta busti honek mendi eder hauetako ikuspegia begiesten uzten digun...
Mendaroko ermitak
Mendaroko ermitak
Mendaroko Garagartza auzotik gertu, bada ermita bat, Trinitatearen ermita, hain zuzen ere. Diotenez, tenplu hau izan zen inguruotako lehena eta zaharren hitzetan, Bizkaiko Markinatik ere etortzen omen zen jendea meza hemen entzutera, beste elizarik ez zegoela-eta. Gainera, inguruan oso ezaguna omen zen erromeria egiten zen bertan. Garagartzak badu, bestalde, San Antoniori eskainitako ermita eta, antza denez, santuaren irudia uholde batek eraman, eta beranduago soro batean agertu zenean, gertaera miraritzat hartu eta ekaitzak hondatu zuen ermita berriro jaso zuten. Hain maite zuten baserritarrek San Antonio, txekor bat erosten zutenean "San Antoniok gorde dezala" esaten zutela.
Santa Isabel ermita ere badauka Mendarok; hitz egiten ikasteko zailtasunak zituzten haurrak eramaten zituzten bertara. Garagartza auzoko Santa Ana ermitatik, berriz, haurrak etortzen direla esaten omen diete Mendaroko gurasoek beren seme-alabei: "Aita, umeak nondik ekartzen dira?", "Santa Anatik!".
"Ay, sacristán de Mendaros!" esaten omen zuen Isabel II.ak 1845.ean, Euskal Herrira egin zuen bidaian, Mendarotik pasa zenean, diskurtso luze bat jasan behar zuenean. Hemengo biztanleek beren bizkotxo ezagunetako batzuk oparitu zizkiotenean, sakristauak izan zuen erreginari eskaintza hori egiteko ardura eta honako hitzekin egin omen zuen: "Erreiña nuestra. Mendaro mejor que esto no tiene. Come estos bizcochos con la madre y piénsate que con el corazón damos"... Adierazpena Luis Pedro Peña Santiagoren "Fiestas tradicionales y Romerías de Guipúzcoa" liburutik jasoa da


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude