EUROPAKO GARAILEAK TOLOSAN LEHIAN

  • Europako abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetako irabazleak biltzen dituen Sari Nagusia burutuko da datorren ekainaren 18an Tolosan. EEBB, Norvegia, Eslovenia, Suitza eta Errusiako taldeak izango dira partehartzaile "lehiaketen lehiaketa" honetan.

2021eko uztailaren 23an
Badira urte batzuk Tours (Frantzia), Arezzo eta Gorizia (Italia), Varna (Bulgaria), Debrecen (Hungaria) eta Tolosako abesbatza lehiaketetako ordezkariek Europako Sari Nagusia burutzea erabaki zutela aipatutako lehiaketetako irabazleak elkartuz, "lehiaketen lehiaketa" burutzea, alegia. Geroztik txandaka egin dira hiri horietan eta aurten 12. edizioa Tolosan izango da; ekainaren 18ko eguerdian Leidor zineman da hitzordua. 1994an bezala, CITek antolatu du. Mundu mailan ere lehiaketa garrantzitsuenak hauek direnez, munduko abesbatza onenak topatuko direla esan daiteke beldurrik gabe. Garaileak Nestor Basterretxeak diseinatutako garaikurra eramango du etxera.
Oraingoan sei lehiakide izan beharrean, bost bakarrik izango dira, Debrecengo lehiaketa bi urtez behin burutzen delako eta iaz ez zelako burutu. Bost abesbatzek 25-30 minutuko tartea izango dute beren emanaldirako. Obrak aukeratzeko garaian abesbatzek askatasun osoa dute oraingoan, baina Eskil Hemberg suediarra lehendakari duen epaimahaiak garai eta konposizio aniztasuna baloratuko du. Beste epaimahaikideak Javier Busto, Nicole Corti frantziarra, Marin Chonev bulgariarra, Johan Duijck belgiarra, Gaetano Gianni-Luporini italiarra eta István Parkai hungariarra izango dira.


BI EKITALDI OSAGARRI.

Lehiaketaren osagarri gisa, bi ekitaldi gehiago izango dira. Bezperan Enrike Azurzak zuzendutako Kea ahots taldeak ongietorri-kontzertua eskainiko du Santa Klara elizan arratsaldeko 20:00etan, sarrera doan izanik. Eta lehiaketako egun berean, epaimahaiak bere erabakia hartzen duen bitartean, Juan Mari Beltranek eta bere laguntzaileek euskal soinu tresnez osatutako kontzertu-erakustaldia eskainiko dute Leidorren bertan.
Bukatzeko, Tolosako Abesbatza Lehiaketa, beti bezala, urriaren bukaeran burutuko dela gogorarazi behar da, 27tik azaroaren 1era. Hasieran antolatzaileek Europako Sari Nagusia lehiaketa honekin batera egitea pentsatu zuten -duela sei urte egin zen bezala- baina azkenean bi lehiaketak bereiztea erabaki dute, aparteko garrantzia emanez Europakoari eta San Juan jaietako egitarauan txertatuz

VESNA HAUR ABESBATZA - ERRUSIA (TOLOSAKO ORDEZKARI)
Moskuko abesbatza hau 1965ean sortu zuen Alexander Ponomoriov-ek, gaur egungo zuzendariak. 80 neskek osatzen dute eta denek abesbatza, solfeoa, musikaren historia eta pianoa ikasten dute. Bost taldetan banatzen dira adinaren arabera eta Europako Abesbatzen Sari Nagusian 10 eta 15 urte artekoak bakarrik izango dira. Egungo musika interpretatzen dute nagusiki. Orkestra ezagunekin abestu dute, birak egin dituzte Errusian eta atzerrian, eta diskoak eta irratsaioak grabatu dituzte. Nazioarteko sari asko irabazi dituzte: Debrecen (1992), Arezzo (1992), Nantes (1995) eta iaz Tolosakoa; horregatik izango dira hilaren 18an berriro hemen.

APZ TONE TOMSIC - ESLOVENIA (TOURSEKO ORDEZKARI)
Ljubljana-koa (Eslovenia) da abesbatza talde hau. 1926an sortu zuen France Maroltek. II. Mundu Gerrako etenaldiaren ondoren, 1946an berriro hasi zen kantatzen. Sorreratik eragin handia izan du Esloveniako abesbatza musikan. Egun bere zuzendaria Stojan Kuret da. Iaz Tours-en (Frantzia) irabazi zuelako etorriko da Tolosara, baina beste nazioarteko sari garrantzitsu asko ditu bere gain: Cantonigros (1993), Maasmechelen (1996), Maribor (1994-97-98-99) eta Gorizia (1998). 1996an Esloveniako aipamen garrantzitsuena eskuratu zuen bere lorpen eta meritu ugariengatik eta azken hiru urteotako Esloveniako talde artistiko onenaren saria lortu du aurtengo urtarrilean.

GREX VOCALIS - NORVEGIA (AREZZOKO ORDEZKARI)
Norvegiatik datorren koro hau ezaguna da jada Tolosan, 1992an bertan irabazi zuelako. Bere zuzendaria Carl Hogset ere ezaguna da, epaimahaikide izan delako askotan. 1971n sortu zuen Hogsetek berehala Norvegiako abesbatza onenetako bihurtu zen hau. Batez ere Europan abestu du, baina 1994an Japonian zehar bira bat egin zuen. Iaz Arezzo-ko (Italia) irabazle izan zelako izango da berriro Tolosan. Grabaketa asko ditu; tartean Norvegiako bi Grammy sari, eta lehiaketa ugari irabazi ditu: NRK (1975), Gorizia (1982), Marktoberdof (1993). Berpizkunde garaiko musikatik gaur egunekoraino errepertorio zabala du.

CHOEURS DES XVI - SUITZA (GORIZIAKO ORDEZKARI)
Friburgoko (Suitza) abesbatza hau 1970ean sortu zuen André Ducret-ek, gaur egungo zuzendariak. Berpizkunde musika lantzen hasi zen (hortik eta hasieran hamasei zirelako datorkio izena; gaur egun 30-35 dira) eta geroztik Erromantizismokoa eta egungoa ere interpretatzen dute, herri musika ahaztu gabe. Goriziako (Italia) saria irabazteagatik izango da Tolosan, baina beste asko ere baditu irabaziak.

USC THORNTON CHAMBER CHOIR - EEBB (VARNAKO ORDEZKARI)
Hego Kaliforniako unibertsitatetik (EEBB) dator duela ia mende erdia Charles Hirtek sortu zuen kamara talde hau, eredugarria unibertsitateko abesbatzen artean. William Dehning da bere zuzendaria. 1987an bira bat egin zuen Polonian zehar Varsoviako Chopin Akademiaren laguntzaz. 1994an Seulgo lehiaketan parte hartzeko aukeratu zuten. 1996an zuzendarien Amerikako Simposium nazionalean parte hartu zuen. Varnako (Bulgaria) lehiaketa irabaziz lortu zuen Europako Sari Nagusirako txartela.


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude