IRUDIAK BEGIRA ITZAZU, BAINA EZ UKITU

  • Oraindik beldurtzeko moduko salneurriak dituzte. Kaxkarrenak 50.000 pezeta balio ditu eta bost milioikoak eros daitezke. Poliki-poliki prezioek beherantz egingo dute eta erabiltzaile motek analogikoen edo digitalen artean aukeratu beharko dute.

2017ko azaroaren 28an
Argazkilaritzan azken urteotan iraultza batean barneratzen ari garela esan daiteke. Internet eta azken teknologien bultzadak lagundurik kamera digitalek gero eta presentzia nabarmenagoa dute merkatuan eta badira ohiko kamera analogikoen ordezkapena iragarri dutenak. Irudigintzan etorkizuna karreterik -eta, horrenbestez, errebelatzerik- eza deitzen omen da, ordenagailuaren pantaila eta ez papera, posta elektronikoa eta ez posta arrunta, azken finean, "begiratu baina ez ukitu" moduko irudiak.
Beste batzuk eszeptikoagoak dira, batez ere -agian horrexegatik- orain arte argazkigintzan profesional izan direnak. Hauen iritziz "iraultza" ez da hainbesterako, eta kalitate zein erabileraren aldetik orain arte erabilitako makinek beti erakutsiko dute hauek berriok baino kalitate eta fidagarritasun handiagoa. Guk alde bateko zein besteko informazioa bildu eta hona hemen atera ahal izan ditugun ondorio batzuk.


ZER DIRA KAMERA DIGITALAK.

Argazkilaritza digitala konbinaketa batetik sortu da, filmean oinarritutako ohiko argazkilaritza eta ordenagailu bidezko irudi-erabilera tekniken konbinaketagatik, alegia. Horrela, argazkilari, artista grafiko edota etxeko erabiltzaileak argazkia atera ostean egin behar duen bakarra zera da, ordenagailuan grabatu eta bertan nahi bezala erabili edota itxuraldatu, ohiko errebelatze-prozesuaren diru eta denbora saihestuz.


NOLA FUNTZIONATZEN DUTE.

Hauen funtzionamenduak, ohiko kamerekin baino, zerikusi handiagoa dute eskaner, fotokopiagailu ala faxen teknologiarekin.
Kameren muina CCD (Charged-Coupled Device edota Zama-Elkartze Eragingailua) izeneko zelula fotosentikorra da, hau da, datorkion argiari erreakzionatzen dion eta erreakzio hori formatu digitalera (0-1, hutsak-batak) itzultzeko gai den transistore-multzoa. Noski, gero eta transistore gehiago bildu zelulan kalitate hobea eskainiko du. Beste alde batetik, kontuan hartu behar da hiru mota daudela, argi gorri, urdin eta berdeari sentikorrak zaizkionak, hots, oinarrizko koloreei. Hiru koloreok CCD berean edo hiru CCD independentetan nahasten dira, kameraren arabera, azken kasuan kalitatea askoz hobea dela.
Azkenik, irudia sortu ostean, kameraren beste txip batek imajinaren datuak gordetzen ditu, gero programa informatikoak zabal dezakeen JPEG motako formatu ezagunean, esaterako.


ABANTAILAK.

Hasteko, ez dute karreterik erabiltzen, beraz, errebelatzea iraganeko kontua bihurtzen da. Bestalde, irudiak zuzenean ordenagailuan sar daitezke eta horretarako ez da beharrezkoa orain arte beti erabili behar zen eskanerra, hemen ere denbora eta kalitate-galera saihestuz. Baita ere, telefono, ordenagailu eta modem batez lagunduta, oraintxe bertan ateratzen duzun argazkia minutu batzuetan Japonian edota beste edonon eduki dezakete. Gainera, modelo ia guztietan argazkia ateratzen duzun une berean pantailan ikus dezakezu eta horrela, gustatzen ez bazaizu ezabatu egin dezakezu, benetan interesatzen zaizkizun irudiak bakarrik utziz.


BADU DESABANTAILARIK?

Oraindik ere prezio-kalitate harremana asko hobetu beharra dute ekoizleek. Kalitateari dagokionez, orain arte behintzat gama bereko ohiko kamera baten eta digital baten arteko diferentzia itzelezkoa izan da, ohikoen mesedetan. Beste modu batera esatearren, gama erdiko kamera reflex batekin (100.000-200.000 pezeta edo 8.000 libera balio ditzakeen Nikon batekin, adibidez) atera ditzakegun argazkiak ateratzeko, milioi batetik hiru milioira iritsi daitekeen gama profesionaleko kamera digitala beharko genuke. Hau guztia irudia paperean ikusi nahi badugu, noski, gure asmoa ordenagailuaren pantailan soilik lan egitea bada digitalen kalitate-maila nahikoa delako.


NORENTZAKO ETA ZERTARAKO DIRA.

Nahiz eta printzipioz jende-mota guztientzako kamera digitalak izan, hauen erabilera praktiko idealak sektore profesionaletan aurki ditzakegu: argazkia egin eta berehala erredakziora bidal dezaketen prentsa-argazkilariak, gauza edota leku asko eta azkar iruditan behar dituzten aseguru-konpainien peritu, epaitegi edota segurtasun-indarrak, web orrialdeak dituzten edo egiten dituzten partikular eta enpresak... Eta noski, munduko beste puntara oporretara joan eta familiari edo lagunei e-postaz egun berean eginiko argazkia bidali nahi dien edozein pertsona.


OHIKO KAMERAK ORDEZKATUKO DITUZTE?

Epe motzean behintzat ez. Lehenbizi beren prezioak asko jaitsi eta beren kalitatea zeharo hobetu behar dute kamera reflex arruntekin konparatu ahal izateko, nahiz eta horretan ari diren eta kamera normalekin konpara daitezkeen lehen produktuak dagoeneko agertu diren.
Beste alde batetik, kontuan hartu behar da "betiko" kameraren azken produktua paperean ala diapositiban ikusteko pentsatua dagoela, eta bestea, berriz, ordenagailu baten pantailan, beraz argazkiak egiteko moduaz gain, hauek erakusteko ohitura ere aldatu beharko litzateke eta ez dago oso argi gure oporretako irudiak lagunei, kalean baino, gure etxeko ordenagailuan erakutsi nahiago izango ote dizkiegun. Dena den, orain dela bospasei urte inork ere ez zuen iragarriko Internetek ere gure bizitzan izango zuen eta duen eragina, eta etorkizuna Internetaren bidetik badator, argazkilaritzaren etorkizuna ere Interneti zuzendurikoa izan daiteke, hots, digitala.


BOST MILIOIKO GUTIZIA.

Kamera digitalak 50.000 pezeta balio ditzakeen oinarrizko "jostailu" batetik 5 milioitara iritsi daitekeen makina profesional bateraino hedatzen den gama zabalaren artean dabiltza. Noski, lehenarekin ezer gutxi -gauza handiegirik ez behintzat- egin daiteke eta bigarren modukoak patrika gutxiren esku daude. Bitartean, maila dezentea erakusten duten azken-azkeneko modeloak 150.000-200.000 pezeta artean aurki ditzakegu. Maila dezentea zerari deitzen diogu, antzeko erabilera eta emaitzak eskaintzen dituzten karretedun kamera konpaktu edo trinkoen (reflex ez direnak) emaitza. Digital hauekin jadanik 10 x 15 zentimetroko paperezko kopiak eskura daitezke, aipatutako analogikoek ateratzen dituztenak bezain onak.


GASTU GEHIAGO.

Noski, salneurriak kamera beraienak dira soilik, baina makinak berak behar ditzakeen osagarriez gain ekipo informatikoaren kostua ere kontuan hartu behar da. Hau izan ezean hartutako irudiak ezer gutxirako balioko digu. Horrenbestez eta kontuan izanik, disko gogorrean irudiek leku handia behar dutela eta grabatzeko zein moldatzeko memoria asko ere beharrezko dutela, ordenagailu azkarra eta bilketa-botere handikoa behar dugu. Irudiok pantailan erresoluzio dezentean ikustea ahalbidetuko diguten monitore eta txartel grafiko egokiak ere behar dira. Oinarrizko osagarri hauez gain, imajinak e-postaz bidaltzeko edota jasotzeko asmoa badugu, modem bat, telefono-lineari konektatua, eta Interneterako lotura ere ordaindu beharko ditugu. Paperezko kopia nahi izanez gero, inprimagailua beharrezkoa da. Ahalik eta hoberena izan dadila aparatua, bestela azken emaitza nahiko pobrea izan daiteke

KAMERA EROSTERA DENDARA HURBILDU GARENEAN
Artikuluan aipatu ditugun salneurri eta kalitate-mailaren inguruan mugitzen diren lau kamera aipatuko ditugu, duela gutxi merkaturatu direnak. Kalitateari dagokionez eta ohiko kamerekin konparatzeko lagundu asmoz, kontuan izan hauxe: 10 x 15 zentimetroko paperezko kopia batek, kamera trinko (ez reflex) eta 35 mm.-ko film arrunt batez egina, 2-3 milioi puntu edo pixeleko bereizketa edo erresoluzioa erakusten du (gero eta puntu gehiago gero eta kalitate hobeagoa).
- Kodak DC-290-ak 2,3 milioi pixeleko CCDa dakar eta erabilera-aukera handiak, eskuzkoa, programatua eta automatikoa. Gainera filtroak jar dakizkioke eta berezko flash-az gain beste bat jartzeko aukera du. Bere salneurria 165.000 pezetakoa da.
- Nikon Coolpix 950-a ere aurrekoaren eta ondorengoen modukoa da, eta nahiz eta bere CCDa pixka bat xumeagoa izan, 2,1 milioi pixel, berehala agertuko den Coolpix 990-ak gainditu egingo du. Salneurria 198.000 pezeta.
- Sony Cyber Shot DSC-S70-ari dagokionez, bere kalitate-prezio harremana hobea da, CCDak 3,3 milioi pixeletara iristeaz gain, salneurria ere ez delako larregikoa, 192.000 pezeta, alegia.
- Azkenik, lau modeloen artean indartsuena Fujifilm FinePix 4700-Zoom da, bere CCDa 4,3 milioi pixeleko argazkiak egiteko gai baita eta gainera, bere prezioa ere gama honetan ezin hobeto kokatzen delako: 175.000 pezeta


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


Eguneraketa berriak daude