BALMASEDAKO TXOKO IKUSGARRIAK


2021eko uztailaren 15ean
Balmaseda, Enkarterriko hiriburua, Bizkaiko hiribildu zaharrena da. Izan ere, 1199ko urtarrilaren hogeita lauan Bortedoko jaun, Lope Sanchez de Menak, Logroñoko forua eta hainbat eskubide eman zizkion. Balmaseda Erdi Aroko hiri eredua da, hiria inguratzen zuen harresia eta hiriaren goialdean zegoen gazteluaren aztarnak ia desagertuak badaude ere. Dena dela, ugariak dira oraindik ere "Altzariaren Hiria" bezala ezaguna den hiribilduan ikus ditzakegun jauregi, armarri, zubi eta elizak.


ZUBI ZAHARRA.

Muza ere deitzen zaio. XIII. mendeko lehen herenean eraikia, hirirako sarrera zen. Zalantzarik gabe, herriko monumentu ezagunena da Gaztelako bidearen barne zegoen zubi hau. Hiru puntu erdiko arku ditu, erdikoa handiagoa delarik eta erdialdean beranduago egindako dorretxoa dauka. Dorretxoa hiribildua inguratzen zuen harresiko atea zen.


UDALETXEA.

"Mezkita" izenaz ezaguna da 1743ko eraikin hau, arkupeek duten itxura arabiarra dela-eta. Joan den mendean pisu bat gehitu eta aurrealdea apaindu zioten. Arkupea mende honetakoa da eta aipatu arkuek garai bateko jauregi barrokotik aldentzen dute.


SAN SEBERINO ELIZA.

XV. mende hasierako eraikuntza gotikoa da. Hormetan bost hilobi ditu, zaldun batena eta zibilez jantzitako emakume batena, besteak beste. Berrikuntzak izan ditu historian eta horren isla dira hiru kaperak. Kristo kapera eta Urrutiarena dira aipagarrienak. Aurrealdea eta dorrea XVIII. mendean aldatu zituzten eta barroko estiloa dute.


SANTA KLARA MONUMENTU MULTZOA.

Juan de la Piedra Berastegi indianoaren fundazioa da 1675eko monastegi hau. Bertan klausurako moja klaratarrak bizi izan ziren 1985a arte. Komentua, eliza eta agintaritza etxeek osatutako monastegia duela gutxi berritua izan da. Komentua hotel bihurtu dute eta eliza, aldiz, erakusketa areto. Barroko estilokoa, nabe bakarreko eliza da eta azpimarratzekoak dira erretaula barrokoa eta rokoko estiloko organoa, Bizkaiko zaharrenetarikoa.


BUNIEL JAUREGIA.

XVIII. mendeko jauregi hau antzinako Muga Etxe Erreala izan zen. Hiru pisuko eraikinak patio irekia du barruan eta aurrealde neoklasikoan burdinazko balkoiak eta armarriak nabarmentzen dira.


URRUTIA JAUREGIA.

Urrutia familiak jauregi klasizista hau eraiki zuen XVII. mendean. Portada eta armarri angeluarrak ditu ezaugarritzat egun etxebizitza dagoen eraikinak


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude