KUXKUXERO HANDIA ANAIA BAINO

  • Gizakiaren intimitaterako eskubidea urratu baino, antzinako Erromara itzuli garela dirudi, gladiadore eta lehoien sasoira. Oraingoan, erpurua gora eta behera erabili ordez, ikusleek telefonoz epaitzen dute. Jendea aspertua bizi da eta besteen sasi bizitzei erreparatu behar.

2021eko uztailaren 19an
Arrandegian, merkatuan, lantokian, toki guztietan dute "Gran hermano" hizpide. Umeek ere ikusi behar dute, hurrengo egunean ikastetxeko beste kideen aurrean baztertuak geratuko ez badira. Unibertsitateko ikasleak ere tesiak egiten hasiak dira "Gran Hermano"ren gertakari soziologikoa dela eta.
Batez beste zortzi milioi ikusle ditu egunero, 24 eta 44 urte bitartekoak, horietatik %59 emakumeak eta %41 gizonekoak direlarik. Tele 5eko laburpenak deskafeinatuegiak direla uste dutenek Via Digitalera baino ez dute jo behar, non partaideak sexu harremanak maindire azpian edo dutxan nola dituzten zentsurarik gabe 24 orduz ikus daitekeen; edota komuneko ontzian eseri eta gero eskuilarekin garbitzen. Bestela, Interneten dute ikusgai. "El Correo" eta "Diario Vasco"k ematen dioten garrantzia neurriz kanpokoa da, kontrazalak eta oro. Disimulatu ere ez dute egiten Correo Taldea Tele 5eko akziodun nagusi dela. ETB-1eko "Sorginen laratza"n ere gizon bat giltzapetu dute.


ADIMEN HANDIKO JENDEA?

Itxura batean, NASAko astronautak hautatzen dituen psikologo bat erabili zuten "Gran Hermano"ko 10 partaideak aukera zitzan. Izaera ezberdinekoak, baina elkarren osagarri izan zitezela. Beren guraso, lagun eta lankideekin mintzatu ziren, gainera. Lehiakideak sormena eta oreka emozionala duen jendea dela diote hautatzaileek, negoziatzeko ahalmena dutenak eta, harrigarriena, adimen koziente handikoak. Haatik, saioa 10 segunduz ikustea baizik ez dago hori gezur borobila dela jakiteko. Okerrena ez da saioa ikustea, astakeriak entzutea baizik. Genitalekin zerikusia dutenak bereziki, barrukoen arabera emakumeek ere potroak dituzte-eta. Barnetegi hortera horretan zein baino zein arruntagoa da. Lehena kanporatu ondoren gainera, amaitu dira laztanak, masajeak eta itxurakeriak. Dagoeneko hasi dira ika-mikak. Ikusleek begitan hartzen duten kidea izango da kanporatua, beste irizpiderik gabe. Zinez barregarria da garai batean seriotasunaren eredua zen Mercedes Milak halako idor aurpegia jarriz azalpenak ematea, hil ala biziko kontua bailitzan. Zergatik ez da Mercedes Mila etxean sartzen, barrutik aurkeztuz esperimentuarekin gehiago goza dezan? Oilo ipurdia jartzen zaigu Milaren ordez Jesus Hermida jarri izan balute pentsatze hutsarekin. A ze matraka botako zukeen harek!
Ez gara saioa abiaraztearen kontra hasiko. Badakigu morboaren aitzakian denak balio duela. Bestelakoa da gure kezka, ikerketa soziologikoa egiteko balio lezake, baina ez giltzapetuta dauden partaideez, ikusleez baizik. Antza, jendeak halako zaborra ikusi nahi du, etxera leher eginda heltzen dela esanez. Saio honek agerian uzten duena baina, jendea asper-asper eginda bizi dela da, ez duela berezko bizitzarik.


ORAIN, "BIG BROTHER VIPS".

George Orwellen "1984" eleberrian oinarritua, Endemol ekoiztetxeak "Big brother" ("Anaia zaharra") sortu zuen. Herbehereetan "Big Brother"eko irabazlea, Bart, pertsonaiarik ospetsuena bilakatu da, futbolarien gainetik eta errege-erreginaren pare. Halaber, CBS estatubatuar kateari saldu dio.
Alemanian martxoaren 1ean hasi zen "Big Brother" RTLn, telezaborraren katea, alegia. Hala, bere titi oparoak erakusten dituen Sabrinari sartu aurretik egin zuen lapurreta leporatzen diote. Bada, RTL kateak Sabrinaren zorrak kitatu ditu, barruan segitu dezan.
Zalapartarik handiena ordea, Zlatko Trpkovski mekanikari langabetuak etxean utzi behar izan zuenean gertatu zen. Orain, disko bat kaleratu eta bere saioa du telebistan ("Zlatko's Welt). "Big Brother" pornoa egitea ere proposatu diote. Arrakasta ikusita, hilaren 22an, Herbehereetan "Big Brother Vips" hasiko da, zeinean partaide arrunten ordez pertsonaia ezagunak sartuko dituzten. Ba al da jende ospetsuaren benetako izaera ikustea baino morbo handiagorik? Umeentzako "Anaia txikia" asmatzea ere ondo legoke. Edo bertsio bat presidiario arriskutsuez osatua; ikuskizun aparta, elkar erasotuz sarraskia ziurtatuko ligukete-eta


Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude