EZIN ESANA


2021eko uztailaren 15ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Saltsa askotan sartzeko suertea dugunok gauza asko ikusteko zoria izaten dugu. Bertsozale Elkartean zoro kuadrila bat bilerak egiten hasi ginen bertsogintzatik abiatu eta neska-mutikoen ahozko, eta bidenabar idatzizko, gaitasunak nondik nora hobetu genitzazkeen ikertzeko. Bide luze baten buruan zertxobait egitera ere iritsi gara. Finkatu genuen abiapuntua. Helburua ere kokatu genuen. Zirriborratu genuen egitasmo bat. Ari gara aho-fitxa deitu ditugunak osatzen. Usteak praktikan jartzen hasteko puntuan gaude.
Gaitzaren diagnosian gehienok gatoz gainera bat: hiztunek oro har, eta denetariko ikasleek zehazkiago, ahoz, adierazi nahi duten huraxe modu eraginkorrean esateko zailtasun handiak dituzte. AEK-ko ikasleen, IRALEkoen, irakaskuntza arautukoen... arazoa berbera da azken batean.
GUK, helduen hizkuntz gaitasun prozesuan oraingoz ez dugu atzaparrik sartu. Baina gaztetxoen irakaskuntza arautuaren barne gure esperientzia txikiak egiten hasi gara. Eta eskola eta ikastola batzuetan metodo esperimental bat ere jarri dugu abian. Horretarako abiapuntu, 14-15 urtetako ikasleei, propio prestaturiko azterketa moduko batzuk ipini genizkien, eta horietatik atera ahal izan ditugu ondorio kezkagarri zenbait.
Ahoz zein idatziz, gure neska-mutilek apenas dakiten adin horretan diskurtsoa egituratzen. Inork ez du, komunikaziorako estrategia nimiñoenik ere, esaterako, testua partikularretik orokorrera atontzerakoan, edo alderantziz egitea erabakitzerakoan. Erregistro bat eta bakarra dute, eta bakar horretan nahiko lan. Lexikoz txiro dabiltza gehienak. Konparaketa esanguratsu bakar bat ez dugu topatu. Eta baldintzak eta potentzialak, ezkutatzera doazen formak dira. Gaitzerdi ordezko zuzenik ezean, behinik behin eraginkor eta egokiak liratekeenak asmatuko balituzte! Hain txiki ez diren txikikeriei dagokienez, ehuneko hogeita hamarretik gora dira, batean ez bada bestean "ni naiz" tarteko "h" eta guzti idazten dutenak.
Ahozkoetan berriz, diskurtso bat asmatu eta esan behar dutelarik, labur geratzen dira argudioetan. Mendez mende eta kultura guztietan hain eraginkor izan den hitzontzi tranposoaren estrategia ere, esan ahala pentsatu edo pentsatu gabe esan, ez dute menperatzen. Ahots tonua beti bera eta beti apala hautatzen dute. Kontaketan ez dute estilo zuzen eta zeharkakorik nahasten... Ez daude, ez luze eta ez labur, inor bere nahietara hurbil dadin hitz egitera ohituak.
HAMALAU-HAMABOST urtetako neska-mutil hauek, ziur nago, oso ongi dakite zein den Silvia, zein Ismael eta zein Mari Jose. Eta bakoitzaren balentriak banan bana aletuko dituzte. Badakite Rivaldo, Del Piero edo Zidaneren azken jokaldia zer-nola burutu zen. Baina zailtasun handiak dituzte gose direla adierazteko, "gosea daukat" eta "kristoren gosea daukat" baitira dauzkaten arma bakarrak.
Askotan esan dugu. Gizarte mota jakin batek ekarri gaitu honaino. Maisu-maistrei, lehen eginez gain, lan handia geratzen zaie. Eta gurasooi ere bai. Integralak edo ingelesa edozein gurasok ez baitezake irakats. Baina ahozkotasuna landu dezaten baldintza hobeak jarri bai, guraso euskaldunok bederen. Eta dena izan ez dadin ilun, zertzelada bat esanguratsua: hegoaldeko neska-mutikoez ari nintzaizuen orain arte. Iparraldean hizkuntzak zenbaterainoko galera duen badakigu. Baina gorde den tokietan beste era batera gorde da. Iazko udan, Donibane-Garazi inguruko herriska bateko udalekuan, haurrak ipuin kontari jartzen zituzten gauero. Hegoaldekoak hor nonbait moldatzen ziren. Iparraldekoak hor nonbaitetik gora. Bazen, hamabi-hamairu urteko Bidarraiko mutiko bat, izu-istorioak edozein helduk baino grazia eta egokitasun handiagoz kontatzen zituena. Hark, oraindik behintzat, ez ditu Bulbasur, Pikatxu eta gainerako Pokemonak ezagutuko. Bedi halaxe luzaroan


Azkenak
2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Sustatu
Etorkisuneku 01 jardunaldia 14an, “etorkizunak pentsatzeko euskaratik”

Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Eguneraketa berriak daude