argia.eus
INPRIMATU
DOMOTIKA
ETXETRESNA BITXIAK
  • Aurrerapen informatikoek ez dakarte PCa azkarrago ibiltzea soilik. Informatika garbigailu, telebista eta ile-lehorgailuetan barneratu da, gure bizitza erraztea helburu izanik.
Katixa Garate 2007ko otsailaren 21a
Ordenagailua ez da jada gure komunikazio zentroa. Ordenagailuaren zerbitzuak etxe osoan sakabanatu dira, etxeko aparailu guztiek teknologia digital bera baitute. Aparailu hauek PCarekiko duten desberdintasuna da funtzio bakarra burutzeko diseinaturik daudela. Dena Sarera konektaturik dago: musika ekipoa, telebista, telefonoa, mikrouhin labea... Horrenbestez, etxea aparailu txiki interaktibo eta adimendunez beteko da, etxe ingurunea erabilgarriagoa eta atseginagoa bihurtuko digutelarik.
Telefono honek agenda bat du eta datu ugari eta irudi digitalak eskaintzen ditu.
Sormen arbela. Idatzi, marraztu eta joko eta irudi mota guztietan sartzeko aukera ematen du.
Emozio edukiontziari esker gure lagun maiteen ahotsak eta usainak gorde ahal izango ditugu.
Elikagaientzako monitoreak, boligrafo baten tamaina du eta janaria aztertzen du. Dietak kontrolatzeko oso erabilgarria da.
Esekitokiak. Era berean, kablerik behar ez duten sukaldeko etxeko tresna txikiak kargatzeko balio dute.
Sistema birtuala: pantaila handi baten baitan dagoen sistema hau beste etxeetako antzeko sistemekin Internetez konektatuta, tenis partidu birtual bat jokatzea edo jokoak partekatzea...
Bonbila ebakigarriak: kartoizko ehundura duten laminak guraizez mozten dira. Oinarri elektriko baten gainean jartzean argitu egiten dute.
Argazki marko digitala: beira likidoko pantailak argazki sekuentzia bat edo familia bideo bat agertzen du.
Maskota zibernetikoa: txakur robot honek automata baten gisa funtzionatzen du, mugitu, jolastu eta jabeekin komunikatzeko gai da.