60 URTEREN BURUAN ITZULI DA MARTIN UGALDE LABORDENERA

  • "Euskaldunon Egunkaria", Graficas Lizarra eta Zabaltzen-Euskal Kulturgintzak sustaturik, Martin Ugalde Kultur Parkeak abiatu ditu zaharberritze eta eraikitze lanak. 20.000 metro koadroko orubean euskal kulturarekin zerikusia duten enpresak bildu asmo dituzte.

2017ko azaroaren 28an
Hainbat esparrutan eta urte luzez lan eskerga egindako Martin Ugaldek bere izena daraman Kultur Parkearen lehen harria jarri zuen joan den apirilaren 7an Andoaingo Labordeneko fabrika zaharrean. Era honetan eman zitzaien hasiera ofiziala Martin Ugalde Kultur Parkea taxutzeko obrei. Euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten enpresa, erakunde eta elkarteak biltzea du xede Kultur Parkeak eta "Euskaldunon Egunkaria", Graficas Lizarra eta Zabaltzen-Euskal Kulturgintza dira sustatzaileak. Hiruok enpresa promotore bat sortu dute eta berau arduratuko da parkea kudeatzeaz.
Goiko argazkian azaltzen den moduan, bederatzi gune bereizi izango ditu Kultur Parkeak. Urtebeteko epean lehendik ere bazeuden eraikinak zaharberrituko dituzte, hots, 6 eta 7 guneak ez beste guztiak. Eta eraikin berri hauek 2002rako egingo direla aurreikusten da. Gainera, 136 aparkaleku izango ditu eta parkea zelaiez inguratua egongo da.
Hiru enpresa sustatzaileek orain dela bi urte eta erdi izan zuten 20.000 metro koadroko orube hau erosteko aukera. "Euskaldunon Egunkaria"k Andoaingo egoitzara joan zenean errentan hartu zuen egun duen eraikina, baina beti ere erosteko aukerarekin. Urte batzuren ondoren, Labordeneko fabrikako langile kooperatiben artean gorabehera handiak izan ziren, zorrak areagotzen joan zitzaizkien eta horiek ordaindu ahal izateko orube osoa erosteko aukera luzatu zieten egungo sustatzaileei. Hauek proiektuari aurre egitea erabaki zuten eta hala abiatu dute Kultur Parkea.


PARKEA GUNEZ GUNE.

"Euskaldunon Egunkaria"ren erredakzioa, administrazioa eta biltegia bi eraikinetan (4-5) banatuko da. Egun 900 metro koadroko egoitza badu, berritze lanak amaitzean 1.500 metro koadrokoa izango du. Abarka liburu banatzailea (Euskal Kulturgintzaren enpresa) "Egunkaria"ren erredakzioaren azpian (3) egongo da. Graficas Lizarrak Leitzaran Grafikoak inprimategia (9) paratuko du parke honetan. Bertan inprimatu ahal izango du "Egunkaria"k bere eguneroko alea. Honen ondoan izango da beste kultur enpresa eta erakundeen egoitzak biltzeko eraikina (1). Eta honen azpian, zerbitzu gunea (2), bilera gelak eta zerbitzu anitzeko gelak edukiko dituena.
Barrualdean, Gipuzkoan geratzen den estilo arrazionalistako etxe bakanetakoan (8), parkearen kudeaketarako bulegoak eta bestelako administrazio zerbitzuak jarriko dira. Eta, oraindik eraikitzeko dauden bi eraikinetan (6-7), Interpretazio Zentroa, kultur enpresa eta erakundeentzako egoitzak eta Parkearen inguruko ekimen berrietarako egoitzak bilduko dituzte.
Martin Ugalde Kultur Parkeko kudeatzaileek jada hitz egin dute zenbait enpresarekin, eta beren egoitza bertan jartzeko asmoa azaldu duenik ere bada, Mikel Arrizabalaga parkeko kudeatzailearen esanetan: "Dozena erdi batek dagoeneko asmoa adierazi digu". Hala ere lanak bukatu arte eta eskaintzaren, alokairuen eta zerbitzuen berri zehatza eman arte ez dute jakingo parkera bilduko direnen kopurua.
Alabaina, ez da soilik enpresen bilgune izango Kultur Parke hau. Honez gain, Interpretazio Zentroa deitu dioten horretan, euskalgintzaren eta euskal kulturgintzaren erakusgune bat atonduko dute; bisitatzeko lekua izango da, euskal kulturaren lehena eta oraina ezagutzera emango dituena. "Kataluniako hainbat kiderekin harremanak izan ditugu, proiektuak aztertu dira... baina gertatzen dena da hizkuntza mailan ez dagoela horrelakorik munduan, eta neurri batean dira bakarrik baliagarri beste esperientziak. Zer nahi dugun gutxi gorabehera badakigu, baina hori nola diseinatu, nola bideratu aztertzen ari gara" dio Mikel Arrizabalagak.


ETEKINAK BERRINBERTITU.

Kultur Parkeak etorkizunean sor ditzakeen etekinak parkean berrinbertitzeko asmo sendoa azaldu dute kudeatzaileek. Hala ere, orube osoa erosteko behar izan dituzten kredituei aurre egiteko urte batzuk pasako direla ere uste du Arrizabalagak: "Etekinak baldin badaude, urte dezente pasako dira hemen egin dugun inbertsioa estaltzeko. Hala ere, epe hori pasata, etekinak egongo balira, ez dira enpresa horien boltsikoetara joango, baizik eta parkeko beste zerbitzuetan, dauden enpresak indartzen... berrinbertituko dira".
Labordeneko fabrika honetan bertan hasi zen lanean Martin Ugalde bera gerra zibila amaitu berritan. 60 urte joan dira harrezkero eta patuak edo kasualitateak nahi izan du lantegi zahar hark orain bere izena izatea. Mikel Arrizabalagaren ustez, "Martinekin zor handia dago eta hau zor hori kitatzeko zati txiki bat baino ez da, guk eskaini dezakeguna. Gizarte honetan, eta batez ere euskalgintzan, badira Martinekin zorretan daudenak eta oraindik zor hori kitatu ez dutenak, arrazoi desberdinengatik"


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude