argia.eus
INPRIMATU
"LAN BOROBIL ETA ELEGANTEA ATERA DUGU"
2007ko otsailaren 21a
Zea Mays taldearen bigarren diskoa da hau. Zer alde nabaritu duzue lehenengo lanetik bigarren honetara?
Eboluzio bat egon da. Gainera lan handia egin dugu disko honetarako. Urtebete eman dugu kontzertuak eman eta diskoa prestatzen. Lehenik kaset batean grabatu genuen, gero lau pistadun mahai batean. Ondoren PI.L.Tko bateria den Xanperekin hamasei pistadun batean aritu ginen eta azkenik estudioan sartu ginen. Konponketetan denbora asko eman dugu.

Eta nola ikusten duzue lan horren emaitza?
Asko landu dugu eta lan borobila eta elegantea atera dugu.n Eta eklektikoa ere bai.Guk denetarik entzuten dugu. Bai 60ko hamarkadako musika, bai gaur egungoa, musika elektronikoa, kanpokoa, hemengoa... eta hori gero igarri egiten da. Eragin desberdinak geureganatu eta gure lanean islatzen ditugu. Diskoko abesti guztietan ikusten da hori.

Xanperen kolaborazioa aipatu duzu eta beste hainbat lagun ere aritu da zuekin, Jose Lastra, kasu. Nola baloratzen duzue hori?
Lastrarekin aritzea oso ona izan da guretzat. Lan piloa egin dugu berarekin. Zuk nahi duzuna berehala ulertzen du. Xanperen lana ere oso positiboa izan da. Rosa Maria Benitok celloa jo du... kolaborazio horiei guztiei esker egin dugu diskoa hain borobila. Aitor Abiok, azkenean, koroak egin zituen. Hasieran teklak sartu behar zituen, baina erabakia momentuko gauza izan zen. Grabaketa giroan sartuta gustura zaude eta aurretik pentsatu gabe horrelako gauzak irteten dira.

Eta orain zer?
Promozio lanetan gabiltza eta kontzertu ugari dugu hemendik aurrera