argia.eus
INPRIMATU
Euskalduntze alfabetatzea, mahaingurua
  • Milurteko berrian, berrikuntza ugarik astintzen du helduen euskalduntze-alfabetatzearen mundua. Ez da berria edozein hizkuntzaren berreskurapen prozesuan helduen partehartzeak duen garrantzia, eta Euskal Herrian aspalditik ari da horretan euskaltegi sare zabala. Azken hamar urteetan euskalduntze alfabetatzearen munduak izan dituen aldaketak jorratu ditugu mahaikideekin eta aurrera begira dauden erronketako batzuk ere mahaigaineratu dira: oraindik ere normalizazioa eta ezagutza dira Iparraldeko eta Nafarroako erronka nagusietakoak; EAEn apurka egiten ari da normalizazio hori. Eskaera berriei nola erantzun aztertu beharko dute guztiek ere, eta sektore berezien euskalduntzea –Ian mundua, irakaskuntza...– eta teknologia berrien itsasoan murgiltzea izango dira desafio garrantzitsuenetakoak.

Xabier Letona Biteri @xletona 2011ko uztailaren 04a