MUNDUA EKONOMIA "ZIBERLIBERAL" BERRIRANTZ

  • Internet gauza ugari ari da iraultzen, haien artean ekonomia bera, informazio gizarteak ekonomian duen eraginaren gainean sorturiko mundu mailako eztabaidak aditzera eman duenez. Zibermundura sartzeak ekonomiak bere dituen hainbat arau zalantzan jartzen du, nazioarteko lehiakortasunaren hiru ezaugarri azaleraziz: lastertasuna, adimena eta moldakortasuna.

2021eko uztailaren 23an
Mende honen amaierako fenomenorik esanguratsuena multimedia sareen booma izan da. Espazio-denbora berria da, denbora eta distantzia mugatuta dituen zibermundua, horrek politika, ekonomia eta industrian dakartzan aldaketekin. Informazio gizarteak ekonomian eragina duela aski onartutako gauza da. Ez du industri gizartea ordezkatuko, baina bere forma edo eredu propioa egituratu du. Bera da aldi berean hazkortasuna eta enplegua sortzerik ez duten industri gizarteentzako motor-lubrifikatzailea. Informazio gizarteak ekonomia lastertzen duen eta gizaki zein ideien mugikortasuna ahalbidetzen duen motore papera jokatzen du. Elkarrekiko sinergian dauden merkatu txoko berrien sorrera errazten du, horri esker mozkin hazkorrezko mekanismoak eratuz..."
Hala dio Parisko Zientzia eta Industria Unibertsitateko estrategia zuzendari Joël de Rosnayk, "Zibermundurako estrategiak" izenburua duen lan zabalean. Lan hori Le Monde Diplomatique taldeko "Manière de vivre" aldizkariak bere 46. alean argitaratutako "Iraultza Komunikazioan" monografiko zabal bezain interesgarriaren atal bat da. Internet ez dela teknologia berria gaineratzen du, baliabide banaketa sistema integratua baizik, elkarrekiko menpekotasuna duten hainbat elementuk (ordenagailuak, modemak, sareak, logistikak eta sarbide nahiz eduki hornitzaileek) osatutako informazio ekosistema. Internet mundu osoan dauden 700 milioi telefono lineak erabiliz ordenagailuei baliabideak partekatzeko aukera ematen dien informatika protokoloa da.


EKONOMI ARAUAK ZALANTZAN.

Irakasle frantziar honen iritziz, zibermundura sartzeak ekonomi arauak zalantzan jartzen ditu, nazioarteko lehiakortasunaren hiru ezaugarri azaleratuz: lastertasuna, adimena eta moldakortasuna. Zibermunduko sektore jakin batzuk bereganatzen dituzten herrialde eta enpresek lehenak izateagatiko saria lortuko dute. Zibermunduko txoko berriak lortzen dituzten lehen enpresa edo herrialdeek sektorea beren esku izango dute. Txoko horietara iristen den lehenak beranduago iristen direnak zigortzen ditu. Ez da teknologia eskaintza norbanakoaren pentsamendua eta gizarte egituraketa aldatzen dituena, espazio-denbora berria baizik. Bere garapenak gizarteen eboluzio baldintzak aldatzen ditu.
Aldi berean, bere bat-bateko hedapenak errotiko arazoa dakarkigu: ekonomia ereduen bateragarritasuna gizakiaren oinarrizko xedeekiko eta aukera berdintasunarekiko. Muga berriak dira: balio erantsi materialgabezko kateak eta lanerako espazioa.
Industria eta ekonomia balio erantsi materialezko katea ustiaketan oinarritu izan dira denbora luzez. Zerbitzu materialgabeen booma kontu berria da, Interneti esker merkataritza elektronikoak mundu mailan izandako eragina bezain berria. Horrek guztiak langileria motan ere aldaketak dakartza. Tradizionalki balio erantsi materialezko kateak hiru ardatz klasikoren arabera lotzen ditu norbanakoa eta enpresa: lekua (eginkizunen gaineko kontrola ziurtatzeko), denbora (soldata-oinarria kalkulatzeko) eta funtzioa (enpresa barruko norbanako eskumena). Lanaren sinkronizaziorik, kokapen zehatzik eta materialtzerik ezak behargin mota berria dakarte.
Ekonomiaren lastertasuna finantza produktuetara eta, beranduago, manufakturatutako produktuetara hedatu da. Telekomunikazioei esker, finantza plaza finantza espazio bihurtu da. Delako ziberespazioaren agerpena lan merkatua eraldatzen ari da azken urteetan, eta elkartrukatzeen desmaterialtzeak aberastasunaren sorreraren gainean eragina du. Gauzak horrela, enpresak mundu mailako merkatuak bereganatzeko prestatzen ari dira.
Joko arauen halako aldaketa batek eragin sakona izan lezake industri gizartearen funtzionamendu ereduei atxikitako herrialdeen ekonomian. Lehiakortasunaren dimentsio berria lastertasunean oinarritzen den munduan edozein atzerapenek krisia esan nahi du. Lan hauen egileak, berdintasuna eta gizatasunagatik arduratuta, honako galdera egiten du: "Nola lotu ekonomia berriak agintzen dituena eta sustrai geografiko, kultural eta nortasunezkoak? Aukera berdintasuna balore humanistenganako eta lan duintasunarenganako errespetua, gizarte babesa, enplegua, herriarekiko atxikipena... bizitzari zentzua ematen dioten derrigorrezko beharrizanak dira. Ekonomia 'ziberliberalean', ordea, nola gorde pertsonekiko errespetua duen gizartean elkartasunaren eta birbanaketaren oinarri diren halako xedeak?".
Rosnay irakasleak espazio-denbora berrira sartzeko arriskuari aurre hartu behar zaiola esanez erantzuten dio bere buruari, izan ere biziraupenerako baldintzak tartean direla, bi eredu ekonomikoek -europarrak eta amerikarrak- dituzten ezaugarri onuragarriak elkarlotzen saiatu behar baitugu. Utopikotzat jotzen ez duen hirugarren bide bat ere aurreratzen du: ekonomiari, hazkundeari eta teknologia berrikuntzan oinarritutako industri dinamismoari mesede egin eta aldi berean gizarte babesa, lan duintasuna eta aukera berdintasuna bermatuko lituzkeen bidea, alegia. Horretarako eskoletatik hastea proposatzen du, eskolak Internetera konektatuz; terminal arrunt eta merkeen erabilera sustatzea; multimedia enpresen sorrera bultzatzea; norbere kultura eta hizkuntzaz zibermunduaren aurrean jarrera irekia izatea eta abar. "Garrantzitsuena -dio amaitzeko- bertaratzea da. Bertan izateak existitzea esan nahi du, besteen arma berez borrokatzea. Zibermunduan izan ezean, nola pentsa liteke etorkizunik eraikitzea?"

ENPRESEN ETORKIZUNA, INTERNETEN
Ez dugu Internetek salmenta bide berri bezala euskal enpresetan duen presentziari buruzko datu ofizialik, ezta merkataritza elektronikoak lehiakor tasunaren eta saldu osteko zerbitzuaren gainean egindako ekarpenarenik ere. Estatistikara gatozenean, beti ere muga bera agertzen zaigu, hau da, neurketak Espainia edo Frantziaren gainean egiten dira, Euskal Herriko errealitatea lausotuz. Espainiako enpresei buruzko ikerketa egina dutenez, ikerketa hartaz jardungo gara. Espainiako enpresen %22ak Internet salmenta berri modura erabiltzen hastea du epe ertaineko helburu. Enpresa gehienek badute bere webgunea. Horrez gain, gero eta enpresa gehiagok ulertzen du merkataritza elektronikoaren ekarpena lehiakortasunerako eta saldu-osteko zerbitzurako ezinbesteko faktore gisa.
Horiexek dira Cap Gemini España, Netscape eta Sun MicroSystems enpresek Espainiako 100 enpresaren laginen gainean egindako inkesta bateratuaren ondorio nagusiak. Enpresa horiek autogintza, turismo, ostalaritza, aseguru, higiezin, informatika elektronika, argitalgintza eta banaketa sektoreetakoak dira.
Enpresak webgune propioa egitera bultzatzen dituzten faktoreen artean bezeroari eskainitako informazioa hobetzea, merkatu presioa eta negozioa handiagotuz bezero gehiago lortu ahal izatea aurki genitzake. Enpresen %22,89k eskariak on line egiteko sistema du edo berau epe motzean prestatzekotan da; %16,84k ordainketak on line egiteko aukera eskaintzen du, eta %15,66koa da sarean katalogoak dituzten enpresen portzentaia.
Inkestan sartutako enpresen gehiengoa (%33) pozik ageri da webguneak betetako helburuekin, nahiz eta etengabe egindako berriztapenen ondorioz enpresek hobetzeko eta webguneak eskaintzen dituen aukerak zabaltzeko asmoa azaltzen duten. Merkataritza elektronikoaren abantailen artean lehiakortasunaren igoera dago (baiezko erantzunak %83), saldu-osteko zerbitzua hobetzea (%73), marketing estrategia planifikatzeko informazioa lortzea (%71) eta euskarri berri hau ikertzeko aukera (%69).
Laginak, gainera, bezeroekiko komunikazioak oro har kezkak sortarazten dituela erakusten du, eta enpresak erabilgarri dituen informazio euskarri guztien bitartez areagotzen ari dela. Enpresek bere produktu eta zerbitzuen informazioa emateko erabiltzen dute gehienbat Internet (%62). Hein txikiagoan bada ere, eskariak jasotzeko (%28) eta saldu-osteko zerbitzurako ere erabiltzen da (%25). Inkestatutako enpresetatik bakar batek baino ez zuen Interneten erabilera murrizteko asmoa ageri

2002. URTERAKO 320 MILIOI INTERNAUTA IZANGO DA
Internautek merkatu handia osatzen dute jada enpresentzat. Bi urte barru, ordea, are handiagoa izango da. Hortik hainbat enpresa motak Sarean izateko agertutako interesa. Horrela, Internet bidezko publizitateak %112 egin zuen gora 1998an aurreko urtearekin alderatuta. Interneten publizitate orriak kontratatzeagatiko guztizko gastuak 1.920 milioi pezetakoak (76 milioi libera) izan ziren.Sarean aurki daitezkeen marketing edo promozio sistema ohikoenen artean "banner"-ak ditugu bereziki aipagarri, publizitate mota honen %56a baitira; publizitate babesak berriz %30, eta posta elektroniko bidez %1 baino ez da sortzen. Internautak gero eta maizago sartzen dira enpresen webguneetara eskaintzen dituzten produktuen berri izateko.
Zentzu honetan, egindako azken merkatu ikerketetako batek 1998an munduan 100 milioi Internet erabiltzaile zeudela dio. 2002rako, kopuru hori 320 milioira iristea espero da. %26ak Internet bidez erosketak egiten zituen 1997an, hiru urte barru portzentaia %40tik gorakoa izan litekeelarik. Web bidezko erosleak 18 milioi ziren 1997an, eta bi urte barru, 2002rako, 128 milioitik gora izatea espero da.
Europako Batasunari dagokionez, 2002rako europar biztanleriaren erdiak, 136 milioi pertsonak, Internet erabiltzea aurreikusten da, iaz Interneten nabigatzen zutenak 63 milioi zirela kontuan hartuta. Merkataritza elektronikoa ere nabarmen haziko da; epe berean, erabiltzaile kopurua bikoiztu egingo da, 16tik 34 milioira areagotuz. Hauek dira Informazio Teknologien Europar Behatokiaren aurreikuspenak, zeinak joan den otsailean aurkeztu zuen bere txostena.
Nolanahi ere, gaur egun Internet bidezko erosketek mugak dituzte, internautek modu horretan erosteko izaten dituzten eragozpenak medio: segurtasuna ez erabat bermatua; kasu gehienetan ordenagailu bidezko sarbidea baino ez; on line dendak ez ugaltzea; geldotasuna; muga teknikoak; batzuetan hornitzaile ezezagunegiak (bermerik eza), eta baita logistika bera ere.
Salmenta terminalaren bidezko ordainketa da internautak kezkati dituen alderdietako bat. ALEF enpresak inkestatutakoen %55ak on line denda bateko kontua kreditu txartelaz ordainduko lukeela dio; %40ak eskudirutan egingo luke, eta gainontzeko %5ak beste bide batzuk erabiliko lituzke. Datu hauei gehitu beharrekoa da erosleen %76ak ez liokeela on line erosteari utziko eskudirutan ordaintzeko aukera desagertuko balitz, %24ak modu horretan ordaintzerik izan ezean erosketa bertan behera utziko lukeelarik


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude