EZTEN ZORROTZEKOA ETA BAITA ESKER ONEKOA ERE

  • Ez du inork erlearen ziztada probatu nahi, baina hegalari txikitxoa eskerronekoa ez denik ezin esan; eztia, argizaria eta pozoia bera ere beren eskutik datoz. Animalia honen berri duzu orriotan eta baita hilaren 29an Usurbilgo II Erle Egunean ere.
Erlea, Apis generoko intsektu himenopteroa dugu. Gorputz kolore aposematikoak bere eztenaz ohartarazten gaitu, hau da, kolore beltz eta horiak arriskutsua dela adierazten die ingurukoei. Soilik emeak du eztena, abdomenean gordeta. Sei hanka eta lau hegorekin airean zein lurrean mugitzen da. Ahoko tronpa luzeaz baliaturik, lorez-lore nektarra jasotzen ibiltzen dira. Mingaina garatuagoa dago erle langileetan erregina edo arretan baino. Erleak taldeka bizi dira, koloniatan antolatuta, familia honela osatzen delarik: erregina, erlamandoak edo arrak eta erle langileak edo eme antzuak. Hiruretan handiena erregina dugu eta erlauntzako eme emankor bakarra da. Bere lana beraz, etengabe arrautzak jartzean datza eta erlauntzaren itxura bere osasunaren adierazgarri da. Erlamando edo arraren zeregin nagusia erregina estaltzea da. Jan eta lo besteen kontura egiten du. Eztenik ere ez du defentsarako, baina kumaldian beharrezkoa da, aitatxo arduratsu modura umesabia zaindu eta berotzen baitu. Eme antzu edo langileek gau eta egun dihardute lanean familia mantentzeko. Landare landare lehengaiak bildu etxea atondu eta kumeak elikatzen ditu. Beharrezkoak ez diren arrak kanporatzeaz ere hauek arduratzen dira. Familia hau bitxia da gero, oso bizi-iraupen desberdinetako partaideak ditu, erregina 4-5 urtez bizi badaiteke ere, arrek ez dute urte erdia irauten, langileak aldiz 40 egunetatik 6 hilabetera bizi daitezke.


ENBORREZKO ERLAUNTZAK.

Duela 150 milioi urte agertu zen erlea lehen aldiz munduan. Garai hartan lurrera eroritako enborretan egiten zituen bere erlauntzak. Gerora, sortu zen gizakia, ehiztari-biltzaile moduan bizi zen eta erle basatien eztia jasotzen zuen. Aztarna hauek duela 12.000 urtekoak dira, Paleolitiko amaierakoak. Zailagoa da erlezaintzaren hasiera datatzea. Egiptoarrek duela 2.400 urte erabiltzen zuten. Erlearen etxekotzea aspaldiko gauza dela ikus genezake. Antzinako erlauntzak enborrekin eraikiak zeuden. Noski, lehengo erlauntza hauek manipulatzeko erabiltzen ziren teknikak ere oso sinpleak ziren. Erlauntza modernoak XIX.mendeko amaieran sortu ziren, honekin batera manipulazio teknikak ere berrituz. Teknika berri hauekin, erlezaintzaren intentsifikazioa areagotu zen eta dibertsifikazio genetikoari min handia egin zion. Batez ere, erleen inportazioak egin zion kalte bertako erle beltzari, kolonia hibrido ugari agertuz. Erlezaintzan gertatu den azken krisialdia, barroak eragindakoa izan da. Gaitz hau akaro batek erleei hegoak jatean sortzen da. Alde batetik erle basatiak akabatu ditu eta bestalde, erlezainek erleak arreta handiagoz zaintzera bultzatu ditu.
Erlezaintza, beste abeltzaintza motekin alderatuz ez da hain bortitza. Erlezainak lana ondo eginez gero, bien onura lortuko da. Erleari neguan ez zaio jakirik faltako eta ezta gozokirik ere erlezainari. Beraz, erlezaintza erleak haztean eta zaintzean datzan jakintza dugu. Jakintza honetaz baliatuz, erlezainak eztia, argizaria, polena, propolia eta pozoia eskura ditzake. Ez dugu ahaztu behar garai batean erle basatiek burutzen zuten polinizazioa gaur egun erlezaintzaren bidez lortzen dela.
Erleek nektarra jaso eta hezetasuna kentzen diote eztia sortuz. Negurako elikagaia gordetzeko modu paregabea da. Eztia, azukrea, bitamina, gatz mineral eta entzimez osatutako elikagai konplexua dugu, betidanik jakiak gozatzeko erabili dena. Eztia osasungarri ezik sendagarri ere bada. Azaleko gaixotasunak sendatzeaz gain, zirkulazioa hobetu eta eztarria gozatzeko erabiltzen da. Ezti mota ugari dugu eta hauek erleak nektarra bildu duen lore nagusiaren arabera sailkatzen dira. Adibidez, katarroa edo eztarriko mina duzunean, ez dago eukalitu edo izpilikuaren eztia bezalakorik. Txilar eztia aldiz, anemia dutenei gomendatzen zaie. Gibelerako eta urdailerako, berriz, erromero eztia ona da. Erlauntzaren egiturak eraikitzeko argizaria, guruin batzuen bidez sortzen dute. Abaraskak eginda daudela, erreginak arrautzak bertan jarriko ditu edo langileek eztia gordeko dute ondoren operkulatuaz (argizariarekin abaraska ixtea). Gizakiok hainbat produktutan erabiltzen dugu argizaria, esaterako altzarigintzako argizarian, oinetakoentzako kreman, kandeletan eta ukenduetan. Polena, lorautsa ere deitua, lorearen zati arra da. Erleek biltzen dutenez, beronen produktutzat hartzen da. Zertarako ez da erabiltzen polena? Desnutrizio kasuetan, hazkuntzan, ikusmenerako, ilea ez galtzeko, prostata arazoetarako, haurdunaldirako, edertzeko, azala findu eta leuntzeko polenak badu zeresanik. Erregina-jelea erleek ekoizten dute erregina berria elikatzeko. Polenaren antzeko ezaugarriak ditu. Propolia, zuhaitz eta zuhaixken erretxinez osatutako substantzia dugu. Erleek erlauntza erabat ixteko erabiltzen dute, haize korronteak saihesteko eta gaixotasunei aurre egiteko. Betidanik erabilia izan da zauriak sendatzeko.
Pozoiak edo apitoxinak nerbio sisteman eragiten du. Erreuma eta artrosiaren kasuan erabiltzen dira. Erleak behin eta berriro ziztatzen duenak nolabaiteko inmunitatea lortzen omen du pozoiaren eta hainbat gaixotasunen aurrean. Baina guztientzat ez da onuragarri erlearen eztena, bestela galdetu alergikoari

5 MILIOI LORETARA BISITA EGUNERO ETA 30 KILOMETRO ORDUKO ABIADURAN
Beti esan izan da erlearen mundua oso konplexua dela. Bizitzeko, ernaltzeko, lan egiteko, beraien arteko harremanak zehazteko modu bitxiak dituzte. Segidako lerroetan animalitxoaren konplexutasunaz jabetzeko hainbat datu bildu dugu, hala nola, loreetara egiten dituen bidaiak, hegaldietako abiadura, erlauntzetako biztanleria, erreginaren lanak eta gu argizariaz eta eztiaz balia gaitezen erleek zenbat lan egin behar duten.
- Egunean zehar, erle batek 5 milioi lore bisita ditzake.
- Hegaldiko abiadura 30 kilometro ordukoa da.
- Udan erlauntzak 80.000 erletik gora izan ditzake, hala ere, negu aldean kopurua 20.000ra gutxitzen da.
- Erle batek kilo bat ezti ekoizteko, 40.000 kilometro egin behar ditu. Munduari bira osoa ematea, alegia.
- Erregina bere bizitzan behin bakarrik estaliko dute. 5-8 arrek estali ondoren, arrak hil egingo dira.
- Erreginak eguneko 2.000-3.000 arrautza jar ditzake, osasuntsu dagoenean. Bizitzan zehar 1.500.000 arrautza jarri ahal izango ditu, gutxi gorabehera.
- Kilo bat argizari ekoizteko, erleak 10 kilogramo ezti jan behar du.
- Erlezain batek urtean 20 kilo ezti saldu nahi badu, erleek 660 kilo nektar bildu beharko dute.
- Nektarra ezti bilakatzeko prozesuan pisuaren %60 galtzen da.
- Erlauntzan sartu eta propoliaz estalirik gelditzen diren animaliak, sagu eta tximeletak adibidez, baltsamatuta gelditzen dira. Propoliak erlauntzako azken zirrikitua ere ixten du eta bere eragin antimikrobianoa dela-eta deskonposaketa eragozten du.
- Urrutira, bi begi bakarrik ikusten bazaizkio ere, gehiago hurbildu eta mikroskopioz begiratuz gero, begi bakoitza 10.000 ozeloz osatua dagoela ikusiko dugu.
- Erlauntza bereko erle guztiek usain bera dute, beste erlauntzetatik bereiztuz

II. ERLE EGUNA
Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak II. Erle Eguna burutuko du Usurbilen apirilaren 29an. Elkartearen asmoa gizarteak erlearekin eta erlezaintzarekin daukan zorra ezagutaraztea da. Usurbilen, hainbat ekitaldi egingo da beti ere erle eta erlezaintzaren inguruan. Erleak sortzen dituen produktuak azoka baten bidez agertuko dira. Ezti sariketa bat ere izango da bertan Gipuzkoako ezti preziatuenak bertaratuz. Erleak hain mundu aberatsa edukirik badago zer ikusi eta ikasia. Ez da harritzekoa edonorengan jakinmina sortaraztea. Ikasteko aukera Usurbilen izango da


Azkenak
2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Jaurlaritzarekin izandako ika-mikaren biharamunean, hezkuntza publikoko irakasleak greban dira berriz

Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]


Karlos Zurutuza
“Idaztean, lehentasuna da elkarrizketatua bizirik ateratzea”

Karlos Zurutuza (Donostia, 1971), kazetari ezaguna da ARGIAko irakurlearentzat, elkarrizketa eta erreportaje ugari egin baititu aldizkari honetan. Atzerriko gatazka guneetako bizipenak ekarri ohi ditu berarekin: Kurdistan, Balutxistan, Iran... hamaika leku landu ditu, batez ere... [+]


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


2025-02-26
Apartheid ‘made in Euskal Herria’

2024ko uztailaren 19an, Nazioarteko Justizia Gorteak ebatzi zuen estatu eta enpresa orok ez dituztela lagundu behar Israelen okupazioa eta kolonizazioa, aurretik Genevako Konbentzioak eta Nazio Batuen zenbait ebazpenek esandakoaren ildotik. Horregatik ere da lotsagarria CAFen... [+]


Teknologia
Suaren inguruan

Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.

Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]


2025-02-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Kongo askatu!

Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]


Nestlé eta Sources Alma eskandalua: supermerkatuko ur natural botilak ez genituen uste bezain naturalak

Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Irene Ruiz, Itaiako kidea
“Instituzioak beraiek ere badira oldarraldi matxistaren erantzule”

Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


Adimen artifizala zineman: legezkoa bai, baina bidezkoa?

Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]


Eguneraketa berriak daude