EUSKAL AURREZKI KUTXEK OSAGARRI GISA ERABILTZEN DUTE INTERNET

  • Euskal aurrezki kutxek, gaurko egunean, negozio independente bezala baino banku osagarri gisa erabiltzen dute Internet, haien ustez euskal hiritarrak harreman pertsonala bilatzen duelako sukurtsalean, betiko langilearekin edo betiko zuzendariarekin, hauek baitira askotan aurrezkiekin zer egin erabakitzeko orduan aholkuak ematen dizkiotenak. Hala eta guztiz ere, ez daude beste aldera begira; hurbiletik jarraitzen dituzte Interneten bilakaera bezala aurrezten dutenen ohiturak. Ildo honetatik, aurrezki kutxek bilatzen jarraitzen dute eta oraindik ez dute etorkizunean eskain ditzaketen zerbitzuei buruzko azken hitza esan.

2007ko otsailaren 21ean
Une honetan, web orriak eskaintzeaz gainera, zerbitzu batzuk eskaintzen ari dira euskal kutxak, batez ere BBK, Kutxa eta Euskadiko Kutxa eta hein apalagoan, Vital Kutxa eta Nafarroako Aurrezki Kutxa. Hego Euskal Herriko lau aurrezki kutxetan garrantzitsuena den Bilbao Bizkaia Kutxak emaniko datu zehatzak aurkezten ditugu kutxok egun Interneten bidez egiten duten lana ezagutzeko. BBK-k eskaintzen dituen zerbitzuak eta beste euskal kutxek eskaintzen dituztenak antzekoak dira oso. Bakoitzaren orriak informazio zerbitzu handia edukitzeaz gainera, bezeroek, Interneten bidez, era guztietako operazioak egin ditzakete unean bertan, denbora errealean: broker on line, kontuak irekitzea, kontsultak, eskualdatzeak eta transferentziak, baloreen salerosketa, baloreei buruzko informazioa, inbertsio-fondoak, fitxategien igorpena eta harrera, merkataritza elektronikoa, atzerriko dirua eskuratzeko eskaera, zergen sarrera, nominaren helbideratzea, baloreen merkatuari buruzko on line informazioa, enpresentzako produktu zehatzak, kredituen eskaera, pentsio-planak, denda birtuala, bidaiak eta abar. Hau ekinaldi honetan areagotu egingo diren zerbitzu eta produktuen eskaintza da.
Kutxetan Internet bidezko zerbitzu hauek edukitzen ari diren harrera onaren adibide dira Bizkaiko kutxak, BBK.es bidez, 100.000 bezero erregistratu zituela 1999an, eta 1.100.000 kontsulta egin zirela bere web orrietan. BBKnet bidez 600.000 operazio egin ziren, Telekutxaren bidez 425.000 eta Cajacash bidez 240.000.
BBK-k berrikuntza hauei ematen dien garrantziaren erakusgarri da kutxa honek Robotiker, Ingelectric-Team eta Arteche enpresekin batera sortu berri duen "Punto Comercial" konpainia. Aurreneko euskal konpainia da "Business to Business" (B2B) enpresen arteko merkataritza elektronikoaren arloan soluzio globaletan espezializatua.
Kutxanet zerbitzuak, gipuzkoar kutxaren banku elektronikoak, iazko urtean 165.000 dei jaso zituen. 9.300 bezero izan ziren deitu zutenak eta 488.000 operazio egin zituzten. Enpresei zuzendutako Kutxatel aukerak 2.520 bezerori egin zien kasu. 443.000 dei jaso ziren eta 1.284.000 operazio burutu. Honek, hurrenez hurren, %50 eta %70eko igoera esan nahi du 1998ko ekinaldiarekiko.
Euskadiko Kutxak, bere aldetik, Interneten banku paralelo bat osatzearen alde baino zerbitzu hori sare tradizionalaren osagarri edukitzearen aldeko apustua egin du. Euskal erakunde honetako arduradunen ustez, Interneten bidezko bankua oraindik etorkizuneko proiektu bat da. BBVAk Uno-e ziberbankuarekin egin bezala soilik Interneten lan egingo duen banku baten aldeko hautua egin dutenen aurrean, Euskadiko Kutxa bildu egiten da Internet bidezko bankua sare tradizionalaren banku osagarri gisa ikusten dutenen multzora. Aukera honen oinarrian bulego tradizionalak, urte askotan bederen, etorkizun oparoa izango duelako uste sendoa dago.
Oraindik luzaroan iraungo du sukurtsal-buruarekin edo egunero kasu egiten dion pertsonarekin zuzeneko harremana edukitzeko ohiturak.
Horrenbestez, Euskadiko Kutxaren helburu nagusia zerbitzu hori sare tradizionalaren osagarri gisa edukitzea da. Egun Euskadiko Kutxak badu bereziki enpresei eta bezero bereziei eskaintzen dien banku elektroniko bat, baina berehala bildu da Interneten mundura. Esparru horretan, bulegoak, txartelak edota telefono bidezko bankua bezalako salmenta-bide tradizionalen saltoki osagarri gisa dute Internet bidezko bankua

GUAY INTERNET, BURTSARA IRTEN NAHI DUEN ARABAKO ENPRESA TXIKI ETA GAZTEA
BBVA ETA IBERDROLA bezalako enpresa handiez gainera, Euskal Herrian badira Interneten negozioan sartzea planteatzen ari diren enpresa txiki batzuk. Horietako bat, Guay Internet izenekoa, enpresa txiki eta gazte bat da, bost hilabeteko bizitza baino ez duena. Miñaoko Parke Teknologikoan dago, eta 2000. urtea amaitu baino lehen burtsara ateratzeko asmoak azaldu ditu.
Guay Internet 200 milioi pezetako (8 milioi liberako) kapital sozialarekin sortu da, eta era guztietako pertsonek parte hartzen dute enpresa honetan, kontsultategi mailako industria bazkideak eta higiezinen promotoreak. Eta oso enpresa gaztea izan arren, inbertsio-fondoak eta finantza entitateak bezalako bazkideen sarrera planteatzen ari da. Gaurko egunean 60 langilez osatutako plantila du. Plantila gaztea, batez besteko adina 26 urtekoa baita.
Guay Internet enpresak WAP teknologiari egin zion sarrera, eta teknologia honek bide ematen du sakeleko telefoniatik Interneten sartzeko. Gaurko egunean atari bertikal bat du, besteak beste, Karlos Argiñanok sukaldaritzan ematen dituen aholkuen eta errezeten berri izateko. Guay Interneten ataria Espainiako Estatuko bisitatuenak diren zazpien artean dago. Guay.com helbidean dagoeneko lau milioi orri bisitatu dituzte eta 2000. urteari begira 27 milioi orri bisitatuak izateko helburua dute.
Euskal enpresa bokazioz, Guay Internet enpresak gaztelaniaz eta portugesez hitz egiten den merkatua erdietsi nahi du. Asegarce enpresaren laguntzarekin, brikomanian espezializatutako atari baten diseinuan ari dira lanean egun. Luze gabe abian jarriko dute MP3 (Internetetik musika grabatu) delakoa, eta lanean ari dira higiezinen gestiorako atari bat eta enpresei laguntzeko beste bat edukitzeko.

ELOSEGITARREK EGIN DUTE INTERNETEN DAGOEN AURRENEKO EUSKAL MULTINAZIONALA
AZKEN ASTEOTAN GAUZATU DA aurreneko euskal ziberjauzia eta, batzuen aburuz, Interneten dagoen aurreneko euskal multinazionala sortzeko aurreneko urratsa. Elosegitar anaia donostiarrak izan dira ziberjauzi harrigarri honen protagonistak. Hispavista (http:hispavista.com) atariaren sortzaileak eta jabeak dira. Jon, Unai eta Paul Elosegik duela soilik hiru urte sortu zuten 500.000 pezetarekin (20.000 libera), eta beren biziko negozioa egin dute. LibertySurf enpresa frantsesak (http://www.liberty-surf.fr) atariaren atal bat erosi du 6.000 milioi pezetatan Espainiako Estatu osora zabaltzeko xedez. Elosegitarrek %0,23ko partaidetza izango dute konpainia frantsesean, 1.300 milioi pezeta jasoko dituzte eskudirutan eta enpresa gestionatzen jarraituko dute, kapitalaren %49 kontrolpean edukitzeaz gainera. Hemendik aurrera Jon izango da proiektu estrategikoen eta berrikuntzen zuzendaria. Paul, orain artean Burtsan egin baitu lan, konpainiako zuzendari nagusia izango da eta Unai, honen aurretik Irizar konpainiako erosketetarako zuzendari izandakoa, salmenta eta marketing-burua izango da.
Diru etorri honekin, Elosegitarrek parte bat bereiziko dute Hispavistaren zerbitzuak garatzeko, eta dagoeneko doako sarrera eskainiko duen hornitzaile baten sorrera ari dira prestatzen. Hornitzaile horrek "LibertySurf" izena izango du. Talde hau Hego Ameriketara zabaltzeko gestioa euskal atariaren esku gera dadila aztertzen ari dira Elosegitarrak. Gaurko egunean 21 langile dauzka plantilan, baina Elosegik berak eginiko aurreikuspenen arabera, 100dik gora izan daitezke luze gabe. Miramongo Parke Teknologikoan egokitzeko asmoa dute.
Euskal negozio honen jatorria Jon Elosegiren buruan eta ahaleginetan dago. 29 urteko gaztea da, minusbaliotasun fisiko bat duena (haurtzaroan meningitisak heldu zion eta zeharo gor utzi zuen); duela sei urte nabigatzen, programatzen eta ".com" eremu batzuk -euskal hiriburuenak esaterako- erregistratzen hasi zen. Familiaren laguntzarekin, eta enplegua sortzen duen enpresari gaztea izateagatik Kutxak aurreraturiko 20 milioi pezetako kreditu biguin baten laguntzarekin, bilatzaile sendo bat, foro zerbitzu zabal bat eta burtsetako kotizazioetan sarrera izateko beste zerbitzu bat hasi zen abian jartzen. Nestcaperekin lortutako hitzarmenak behin-betiko bultzada eman zion euskal atariari, Nestcapek bere nabigatzaileen abiatzeko orrian Hispavista aurkezteko erabakia hartu zuenean, alegia. Erabaki horri esker, Galeon.com eta Trabajos.com bezalako proiektu berriak finantzatzeko dirua jaso zuten Elosegitarrek.
Jon Elosegiren esanetan gaurko egunean Euskadiko enplegu, aberastasun eta ongizate hobi aberatsena izan daiteke Internet, gure lurraldean unibertsitariak ugari eta onak direlako. Internetek enpresa tradizionalaren egitura aldatzen duela jakinik, Elosegiren ustez XXI. mendea stock options direlakoen mendea izango da, eta horrexegatik ordainketa sistema honen alde agertu da, langileak motibatzeko eta saritzeko ez ezik langileak enpresaren arrakastaren partaide egiteko modua eskaintzen duelako.
Hispavista atari zaharrenetako bat da eta, inkesten arabera, Espainiako Estatu osoan gehien bisitatzen diren hamar web orrien artean dago, hilabetean 13tik gora milioi orri bisitatzen baitira


Azkenak
2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22 | Itxaro Borda
Hutsa egin

Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | ARGIA
Armagintzarekin harremana duten Hego Euskal Herriko enpresa, ikerketa zentro eta erakundeen zerrenda

Zerrenda honetan,  2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu ARGIA sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Eguneraketa berriak daude