EEBB-EN ETA SOBIETARREN ARTEKO GERRA HOTZEAN SORTU ZEN INTERNET


2007ko otsailaren 21ean
Internet gerra hotzaren fruitu da. Gerra ondorengo urteetan, indarkeriarik gabeko borroka politikoaren beharrek pixkanaka hobetuz zihoan ordenagailu sare baten eratzea eragin zuten. Hedapena eta funtzioak zabaltzen joan ziren harik eta muga fisikorik ez zuen mundu mailako komunikabidea bilakatu zen arte, hots, Internet jaio zen. Komunikabide hau mende amaierako negozioa bihurtu da eta berau da egungo eta etorkizuneko negozio handienen tresna. Interneten jatorria pausoz pauso azaltzeko Jose Antonio Millanengana jo dugu; bera editore digitala da, teknologia berrietan aditu eta "El Pais" egunkari madrildarrak iaz kaleratutako "Protagonistas del siglo XX" bilduman honen inguruko lan batekin kolaboratu zuena.
EEBBak eta bloke sobietarra energia atomikoak kezkatzen zituen, gerra hotzaren aroa zen. Bi blokeentzat espazioaren okupatzeak interes estrategikoa zuen. Gerra orotan informazioa hil ala bizikoa da, eta horixe zen hain justu, gatazka bati aurre egiteko komunikazio sistema baten beharra, Internet sorrarazi zuena.
Ordenagailuek osatutako sare bat eratzea zen irtenbidea, nodo (edo elkargune) guztiek garrantzia bera izango zuten sare bat eratzea, alegia. Horrela, nodo hauetako bat desagertzeak ez luke trafiko orokorrean eraginik izango: sareko nodo bakoitzak erabakiko zuen bertara iritsitako datuek zein ibilbide egingo zuten. Azkenik, datuak "paketetan" banatuko ziren, hauek ibilbide desberdinak egiten ahal zituzten, baina azkenean jomuga berean elkartuko ziren.
60ko hamarkada hasieran, EEBBetako hainbat instituziotan zerabilkiten ideia zen hau. Massachussets Institute of Technologyko (MIT) Leonard Kleinrock-ek 1961ean kaleratu zuen "paketeen trukatze"aren (datuak banatu eta ibilbide desberdinak egitea ahalbidetzen zuen teknologia) inguruko lehen azterketa. Pentagonoak finantzatu zuen lehen froga praktikoa. 1969an, gizakia ilargira heldu zen urte berean, ireki zen ARPANET sareko lehen nodoa, Kaliforniako Unibertsitatean. Datu biltegi batera sartu ahal izateko elkar loturiko ordenadore multzoa zen berrikuntza.
Sare hau benetako iraultza bilakatu zen: ordenadoreak baino pertsonak komunikatzeko balio zuen. 1969an Kaliforniako Unibertsitatean RFC sistema (azalpenen eskakizuna) agertu zen, proiektuan parte hartu zuten guztiei gai teknikoen inguruan iritzia emateko balio izan ziena. 1971n Michael Hart-ek testu elektronikoak egin eta doan hedatzeko Gutemberg deituriko proiektua sortu zuen. Handik urtebetera, 1972an, sarearen jendaurreko erakustaldia egin zen eta egun hain hedatua dagoen posta elektronikoko lehen programa azaldu zen; azken hau aplikazio erabilienetakoa bihurtu zen.
Anartean, jatorrizko ARPANET proiektua beste sare batzurekin (satelite bidezko, lur gaineko irrati bidezko... beti ere paketeen trukatzean bat egiten bazuten) batzeko prestatzen ari zen. Robert Kahn-ek 1972an sortu zuen mekanismo ireki hau, eta INTERNETING deitu zioten, sareak lotzeko balio baitzuen. Alabaina 1983 urtea jotzen da INTERNETen jaiotza urtetzat, sarearen alde militarra eta zibila bereizten direnean. Urte horretan bertan sortu zen eremu izenen (".com", ".edu" eta abar) sistema, gaur arte mantendu dena. 1984an William Gibsonek mundu berri honi izena jarri zion: "ziberrespazioa". Hurrengo urtean Well sortu zen, erabiltzaileen lehenengo elkargoa. ARPANET 1989an desagertu zen, baina instituzio amerikar askok jada sortuak zituzten euren artean komunikatzeko sareak. Urte horretan Tim Berners-Lee suitzar ikertzaileak partekatutako hipertestu sistema baten proposamena egin zuen: www-aren lehen zirriborroa zen, zientzialariak elkar komunikatzeko ideiarekin sortu zena.
1992an (sarean milioitik gora zerbitzari zeuden) Internet Society sortu zen, sarea teknikoki koordinatzeko agintaria izango zena. Ordenagailu pertsonalen hedatzearekin eta www herritarraren lehen nabigatzailearen (Nosaic izena hartu zuen, 1993an sortu zen) merkaturatzearekin, sarean nabigatzeko unea heldu zen. 1994an lehen ziberbankua zabaldu zen. Handik hiru urtera, 1997an, jada 17 milioi zerbitzari zegoen. Hemendik aurrera datuak izugarri igotzen dira

INTERNET 2
Ikerkuntza instituzioentzat gune bereizi eta komunikazioetan kalitate handiagoko egitasmo berri bat abian da dagoeneko: Internet 2. Etorkizuneko Interneten azpiegitura ari dira sortzen. 2000 urte honetan bertan aurreikusia dago unibertsitateetako sareek hedatze anitzeko metodo askoz hobe bat izan dezaten, baita Zerbitzu Kalitate iraultzailea ere. Enpresak laster hasiko dira proiektu hauen mozkinak jasotzen. Internet 2 sare berri honek "Abilene" izena du, amerikar mendebaldera heldu zen trenbidearen gorazarrez. Bolumen handia izango du, oso fidagarria izango da eta askoz ere azkarragoa. Abilenek segunduko 2,4 gigabits-etan transferi ditzake datuak, hots, modem arrunt batek baino 45.000 aldiz azkarrago. Adibide bat jartzearren, hamar entziklopedia transmiti ahal izango lituzke mundu osoan zehar segundu bat baino gutxiagoan. Eta noiz helduko da Internet 3? Horrela segiz gero, bihar bertan.


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude