AURTENGO ONURA FISKALAK IA 400.000 MILIOI PEZETAKOAK DIRA


2007ko otsailaren 21ean
EAEko Foru Ogasunek 2000. urteari begira aurreikusi dituzten onura fiskalak -zerga-salbuespenak, gastu kengarriak, beherapenak, kendurak, hobariak eta gisakoak- ia 400.000 milioi pezetako guztizkoan (357.344 milioi pezeta) zehaztu dituzte, hots, bilioi pezetatik gora aurreikusitako zerga-sarreraren guztizkoaren %32,6. Aipatutako onura fiskalak erdiesteko formula erabilienak dira zerga oinarrian egiten diren kendurak, pertsona edo zerga-entitate bakoitzaren sarreren multzoa, eta ordaindu beharreko kuotan egiten diren hobariak.
Euskal enpresek ordaindu beharreko Sozietateen gaineko Zergan zuzeneko eragina duten onura fiskalak aipatu beharra daude. Euskal enpresek ekonomiaren esparruan une goxoak bizi dituzten arren eta azken urteetan etenik gabeko mozkinak izan dituzten arren, 70.010 milioi pezeta gehiago izango dute, hau da, iaz baino 70.010 milioi pezeta gutxiago ordainduko diote ogasunari. Kopuru hori Sozietateen gaineko Zergak aurreikusitako guztizko sarreren (147.600 milioi pezeta, iaz baino %4,2 gehiago) %51,5 hartzen du.
PFEZren baitan aurreikusten diren salbuespen fiskalak 186.144 milioi pezetako kopurura iritsiko dira aurten. Kopuru horretara jaso behar da, besteak beste, etxebizitza erosteagatik aurreikusten diren laguntzen sail garrantzitsua. Beste sail garrantzitsu batzuk bereizten dira Pentsio-Planei eta Borondatezko Aurreikuspen Sozialerako Entitateei (BASE) eginiko ekarriak saritzeko (18.652 milioi pezeta gutxiago ordainduko dira); lan-errendimenduen aurreko hobariak beste 81.406 milioi pezetatan zehaztu dira; etxebizitza alokairuan hartzeagatik aplikatuko diren kendurak beste 1.021 milioi pezetatan zehaztu dira; etxebizitza erosteagatik 27.842 milioi pezeta gutxiago jasoko da...
Foru Ogasunek beste 8.908 milioi pezeta gutxiago jasoko dituzte Sozietateen gaineko Zergan zehazten diren zerga-mota batzuei -inbertsio kolektiboko erakundeen kasuan esaterako- ematen zaizkien onura fiskalei esker. BEZri dagokionez, Foru Ogasunek 51.117 milioi pezeta gutxiago jasoko dituzte, orokorra dena baino zerga-tasa txikiagoa aplikatuko dutelako. Horrenbestez, ehuneko bederatzian gutxituko da tasa murriztuaren kasuan eta ehuneko hamabian tasa oso murriztuaren kasuan. Zerga berezien kapituluan, 26.512 milioi pezeta gutxiago bilduko dituzte aurten EAEko Ogasun sailek


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude