TXALO PIN TXALO


2007ko otsailaren 21ean
Eguneroko bizimoduan natural eta berezko iruditzen zaizkigun kontu asko ikasiak dira. Maitasunezko musuak, artegatasun imintzioak, begiraden jokoak, irribarreen erabilera... ez dira lege unibertsal baten aginduak, baizik eta gu sortu aurretik sistema kulturalak aukeratutako bideak eta txikitandik, isil-misilka, geure izaeretan itsatsitakoak. Horien artean ere, txaloak.Ume txikien aurreneko txaloak ederrak dira. Bereziki inguruko helduentzat. Galdutako haurtzaroko bozkario beteak gogorarazten dizkigute. Umearentzat ia aurreneko ikasketa da eta atsegina gertatzen zaio (horrelako asko izango ahal ditu bizitzan!). Baina ez erraza. Bi eskuak batera astindu beharra, elkar topatu, zaratatxoa sortu, erritmoz gainera... Tradizioak, irakaste bide hori gustagarriago bihurtzeko, abestiak eta jolasak asmatu ditu: "txalo pin txalo, txalo badago..."
HAURREK, koskortzen hasi berritan, txaloen ikasbidea ondo gogoan dutelako edo, erabilera ere poliki mugatzen dute. Ez diote edozein kontu inozori txalorik eskainiko. Benetako alegrantziak, erraietako pozak eskatzen dienean, konturatu ere egin gabe, lehertu egingo zaie esku ahurretan txaloa. Esaterako, beraientzako filmeetan, korapilo dramatikoa askatzen denean eta azkenean "zintzoak" garaipena lortuko duela ikusten denean, orduantxe entzuten dira txalo ozen, sintetiko eta benetakoak. Laburrak izango dira, hala ere. Txinpartaren parekoak. Eta berehala eskaera goria dakarren isiltasuna: "jarrai, segi, orain arte ondo aritu zara, gehiago nahi dut..."
Helduen artean, guztiz desberdina da txaloen kontua. Kortesia publikoaren legeetan sartu den "arau" bat da. Jendaurreko ekitaldien kodean itsatsita dagoen betebeharra da txaloa eta sentimendu pertsonaletarako bide estu samarra uzten du. Artistak edo agintariak, pertsona publikoak, benetako itsusikeria egin behar du txaloei dagokien tartean isiltasuna aurkitzeko edo purrustadazko erantzuna jasotzeko. Helduok badakigu gutxieneko txalo batzuk egin behar direla, agertu denari erabateko arbuiaketa azaldu nahi ez badiogu behintzat. Alegia, "eskas" kalifikazioa emateko ere, txalo labur hotzak egin behar dira. Eta hortik gora hainbat modu eta maila desberdin aurki daiteke.
Hortxe aurkitzen dugu gehienetan gure txalo kulturan norbanakoaren izaera. Niretzat mingarrienak "Benitopurganteak" dira (gure etxean "Benitoren purga" esaldiak zentzu berezia du: hartu baino lehenago eragina sentitu omen zuen Benitok). Txalo objektuak bere jarduna amaitu aurretik txalo beroan hasten dira, ekitaldiaren amaiera eta berarekin duen oihartzuntxoa era bortitzean moztuz. Hauen artean "Bravo!" garrasia egin zaleak dira arriskutsuenak. Multzo honetan ere topa daitezke "betiereko" gehienak, nahiz eta guztiz bat ez datozen. "Betierekoek" txaloa luzatu eta luzatu egiten dute, sendagileak esku-gimnasia agindu balie bezala, eta noiz edo noiz egunkarietan irakurtzen diren berri bitxietan agertzea lortzen dute: "Hogeita hamazazpi minutuko txaloaldia Txoritokietako Auditorium-ean Memelini tenoreari".
Beste muturrean "besamotz faltsuak" ditugu. Ordainduta ere, ez zaie txalo imintziorik kentzen. Zeruetan Jainkoak aingeruen korua entzuteko eskuineko lekua eskainiko balie, aurkituko liokete akatsik. Beraiek, ustez, badakite benetan ona zer den, inoiz topatzen ez badute ere. Baina inongo onarpenik merezi ez duten erdipurdiko txoro horiek ez dituzte engainatuko alajaina!"
Txaloitsuak" asko dira: emanaldia ikusi edo entzun aurretik, erabakita dutenaren arabera txalo egin edo ez ibiltzen direnak. Gustuko izan behar duten jarduna denez (prestigioa ematen duelako, halakok esan duelako, sona izugarria dakarrelako, denek ontzat dutelako...) txalo handia egingo diote, beren adimenak edo sentimenduek diotenari erreparatu ere egin gabe.
BESTELAKO tankera asko bila genitzake txalogileen artean. Baina irakurlearen eskuetan utziko dut lan hori, nahi badu noski. Azken batean, horixe da garrantzitsuena: norberak ere irakurri, ikusi, entzun, ukitu, dastatu duen horretatik bidaia pertsonalean hastea. Bizitzan, txaloetan bezala, kontu askotan gertatzen baita: batzuk batere eman nahi ez eta besteek errazegi eta gehiegi eman. Gorde dezagun haurtxoen benekotasuna txaloak nori, noiz eta nola eman erabakitzeko, eta eman diezaiegun gizarte arauei dagokien errespetua, gehiago ez.
Azken urteetan, harrituta ikusi dut zabaltzen ari den ohitura berezi bat: omenduak, artistak, txalotuak berak txaloak itzultzen dizkio txalotzen duen publikoari. "Txaloen espirala". Hau ere arrisku handikoa eta, dudarik gabe, azken boladan gizartean itsatsi den "zurikeria"ren ondorioa. Txaloak jasotzen ere jakin behar da. Eta asko ez dira eskaintzen zaien txaloa ondo hartzen ausartzen. Merezi ez duten seinale


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


Eguneraketa berriak daude