"HEDONISMOAREN ALDEKO SERMOIA DA NOBELA"

  • Iñaki Mendiguren itzultzailearen "Ilunkerako xuxurlak" bigarren nobelak eraman du azken Irun Hiria saria. Honen inguruan solasean aritzeko hurbildu gara Ezkioko bere etxera eta nobelan agertzen den txakur berak, Orak, egin digu harrera zaunkaka.
Altzak badu bihotzik" lehen nobela 1990ean kaleratu zenuen. Bigarren hau, "Ilunkerako xuxurlak", hamar urte beranduago. Zergatik joan da hainbeste denbora batetik bestera?
Ez naizelako benetako idazlea. Egun osoa eta gauaren zati bat itzultzen ematen dut. Baina idatzi kapritxoz eta noizean behin egiten dut.

Lehen nobelak arrakasta handia izan du. Hamargarren edizioa dago kalean. Horrek ez al zaitu bultzatzen gehiago idaztera?
Horrek agian bigarren honetarako animatu ninduen. Baina hirugarren bat idazteko ez dut inolako presarik. Esan beharreko gauzak esan ditut, hustu naiz, eta biluztu, neurri batean.

Bi liburuetan homosexualitatearen gaia agertzen da. Zergatik egin duzu aukera hori?
Gaia normalizatua ez dagoen bitartean, sufrimendu gai izaten jarraitzen duen bitartean, eztabaidagai den bitartean, gatazka sortzen du eta hori behar du nobelak. Gainera, gizartearen dogmatismoaren eta ikuspegi estuen kritika egiten dut eta gizarte liberal eta toleranteago baten aldeko aldarrikapena. Hori nire obsesioetako bat da.

Azken nobelan, gatazka hori lortzeko bi pertsonaia antagoniko ipini dituzu aurrez-aurre: alaba lesbiana eta aita artzain protestantea. Bitxia egiten da, hemen apaiz protestantearen irudia ez baita oso ezaguna...
Niretzat bai. Ni protestantea naiz eta hemen deskribatzen dudan eliza, nik orain 20 edo 25 urte ezagutu nuen eliza da. Egia da gehienentzat mundu ezezaguna dela, baina Euskal Herrian badira komunitate protestante txikiak, Donostian, Bilbon... Liburuan deskribatzen dudana nik ezagutu nuena da %80an.

Horregatik esan duzu lehenago liburuan barruak hustu dituzula?
Niretzat arrotz diren gauza gutxi dago liburuan. Neurri batean autobiografikoa da, baina ez ehuneko ehunean. Pertsonaiak estereotipatu egin ditut. Nik Bilbon ezagutu nuen artzaina nobelakoa baino irekixeagoa zen.

Mundu horren gainbehera agertu duzu nobelan. Zein da protestantismoaren egungo egoera gurean?
Hor azaltzen den krisia oso erreala da. Gaur egun Estatu Batuetatik datozen misiolari neokontserbadore puritanoak daude modan. Baina gure elizak ez ziren horrelakoak. XVI. mendeko erreformatik etorritako protestantismo historikoaren bidea jarraitu zen hemen. Frankismoa oso garai gogorra izan zen. Gure elizak pisuetan izaten ziren, beti erdi klandestinitatean. Ghetto bizitza egiten zen komunitate hauetan, beti familiara, barrura begira. Nik familia ez nuen protestantea eta 18 urterekin sartu nintzen. Baina lagunartea bertakoa nuen eta emaztea ere bertan ezagutu nuen.Frankismoan erresistitzen jakin zuten, baina Franco hil eta gizartean zabaldu zen agnostizismo, sekularizazio eta askatasunaren aurrean protestantismoak ez du egokitzen asmatu. Gazteak urruntzen joan dira eta zaharrak hiltzen. Donostiako eliza itxi zen eta Bilbokoak jarraitzen du, baina oso urrituta.

Liburuko alabak hasiera batean artzain izateko bokazioa agertzen du.
Alabaren pertsonaiarekin eliza anglikanoan dagoen eztabaida ukitu nahi izan dut. Duela hiru bat urte emakumezko artzainak onartu zituen protestanteen artean tradizionalena den eliza anglikanoak. Baina egungo eztabaida beste bat da, homosexualena, hain zuzen. Egun gay izanik elizako partaide izan zaitezke, baina ez artzain.

Aita-alaben arteko harremanean bilakaera bat ikusten da, bien arteko hurbilketa.
Maitasunak arazoak gainditu ditzakeela itxaropena daukat. Hitz eginez hurbildu zaitezke urrun ikusten dituzun pertsona horiengana. Belaunaldi arteko borroka hauek oso errealak dira. Baina, azkenean, adinean aurrera goazen neurrian, jendea hobeto ezagutzeko ahalmena sortzen da.

Aita kontserbadorea hurbiltzen zaio alabari.
Alabak bizitzari eta kristautasunari buruz duen ikuspegia gizartean gailentzea nahi dut nik. Alabari indar ematen saiatu naiz eta hark aita erakar dezala. Aitak bizitza eta fedearen ikuspegi dogmatikoa du, Bibliaren interpretazio kontserbadorea, puritanoa, moralista, zurruna egiten du. Alabak ez du familiagatik ezagutu duen kristau mundu horrekin erabat eteten. Bibliako zitak ere egiten ditu berak. Baina, ikuspegi profanoa eta sekularra integratuta ditu bere bizitzan. Askoz ere hedonistagoa da. Hedonista, zentzu onean, noski.

Nobela guztia aita eta alabaren arteko gutunez osatua da. Zer dela eta aukeratu zenuen forma hau ematea?
Artzain protestanteek horrela hitz egiten dute, etengabe Bibliako zitak botaz. Baina aita-alabak haserre, aurrez aurre, elkarrizketa batean ipini izan banitu, batak besteari irainka hasiko lirateke. Zer formula erabili behar nuen nahi nuela lortzeko? Zita horiek gutuna ez den formula batean nahiko artifizial geratuko lirateke.Oso dialektika zuzena erabiltzeko aukera ere ematen du eskutitzak. Bataren argumentuei besteak erantzuteko aukera. Bien arteko sokatira baita nobela.

Biblia itzultzen ibilia zara. Itzulpenari esker ezagutzen duzu ala lehenago, protestante bezala, ikasia zenuen?
Pasarte asko aurretik, elizaren garaitik, ditut buruan. Gero itzulpenak ez dakit zenbat aldiz irakurtzera behartu ninduen. Bibliak 70 liburu inguru biltzen ditu. Badira batzuk irakurtzea merezi ez dutenak, erabat gogaikarriak. Baina beste batzuk oso politak dira. Erlijio kutsua duen guztia zaku berean sartu eta ignoratzeko gaur egungo joera horrengatik, liburu horiek ez dira irakurtzen eta jende askok ez daki hor daudenik ere. Eta liburu batzuk poesia hutsa dira. "Kantarik ederrena" adibidez: "Eman biezat musu, bere ezpainez musu! Zure maite laztanak ardoa baino gozoago...". Hau Biblian dago! Garai hartako filosofia eta pentsaera aldetik ere oso atseginak dira. Benetako altxorrak.

Bestelako zitak ere erabiltzen ditu alabak. Mitologiaren ingurukoak...
Erreferentzia mitologikoak hedonismoaren aldarrikapena dira nolabait. Kristautasunak 2000 urtetan plazerraren kontrako gurutzada burutu du. Sakrifizioak baloratu ditu. Gizakia errudun jaiotzen da, pekatari da eta penitentzia, sufrimendua dira askatzeko bide bakarrak. Plazerra adierazten duen guztia, gorputza bereziki, izan da gaitzetsia, kondenatua. Hori denok pairatu dugu orain arte, emakumeek batez ere. Liburu guztia horren aurkako sermoia da, hedonismoaren aldeko sermoia


Azkenak
Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Eguneraketa berriak daude