argia.eus
INPRIMATU
OSASUNA
LANGILEEN ARRISKU TOXIKOA
  • Lantegietan erabiltzen diren gai toxikoak egungo gaitz ugariren eragile dira, besteak beste, gizonezkoen ugaltzeko gaitasunaren galerarena. Hala ere, arrisku hori ia ezezaguna da.
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21
Enpresetan erabiltzen diren gai edo substantzia toxikoek 8.500 langileren heriotza eragiten dute urtero Espainian, osagai horiekin edukitako kontaktuak eta horiekiko esposizioak dakartzan gaixotasunen ondorioz, Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuak aurkeztu eta Ingurugiroko Agentzia Europarrak (AEMAk) jasotako datuen arabera.Produktu kimiko arriskutsuen erabilerak (eta kanpora askatzeak) badu eraginik baita langileen ugaltzeko gaitasunean ere. Kalkuluen arabera, 70eko hamarkadatik hona gizonezko langileen esperma mililitroko espermatozoideen kopurua ia milioi batean gutxitu da, eta Espainian gauzak horrela jarraituz gero, horrek ia erabateko antzutasuna ekarriko luke berrogeita hamar urte barru.Dena den, jende arruntarentzat -eta horien artean gutariko gehienak sartzen gara-, arrisku toxikoa, mende amaiera honek uzten duen herentziarik okerrenetako bat, ia ezezaguna da. Merkatu europarrean 70.000 gai toxiko komertzializatzen dira, eta gehienetan, gizaki eta gainerako organismo bizidunentzat -landare eta animalientzat- dituzten eragin kaltegarriak ez dakizkigu zein diren. Baina gai kimiko arriskutsuen produkzio, erabilera eta liberazioak -ingurumenera- eragin ugari dauzka giza osasunarengan. Hasi sistema kardiobaskular, immunologiko, arnas eta nerbio-sistemako gaixotasunekin, eta minbizi desberdinekin eta ugalketako arazoekin bukatzeko