HARREMAN BATEN ZATI BITXIAK

  • Hamaika autorek jorratutako perla bitxiak bildu ditu Antonio Ruiz Vegak lan batean: txistua, zezensuzkoa, baserria... Euskal Herrikoak dira berez. Baina liburuaren arabera, ez dira bakarrik hemengoak. Badirudi Sorian eta Gaztelan ere antzekoak aurki daitezkeela.

2021eko uztailaren 20an
Antonio Ruiz Vegak Soria eta Euskal Herriaren arteko harremanak aztertu eta liburu batean bildu ditu. "Las relaciones entre Soria y Euskadi" liburuan, historian zehar harreman horietaz idatzi duen hainbat idazleren aipamena egiten du, hizkuntza, historiografia, toponimia, mitologia, folklorea, jaiak, ohiturak, zuzenbidea eta erakundeak aztertuz.
Egileak dioenez, "betidanik anaiak izan diren bi herri horiek elkartu nahian" burutu du lan hau. Horretarako historian zehar gai honi buruz idatzi duten idazleen bilduma egin du, Juan Bautista de Erro y Azpirozetik, Sebastian Febrel eta Francisco Garcia Berlanga bitarte. Hitzaurrea berriz, Jose Luis Orella Deustuko Unibertsitateko katedradunak eta EHUko titularrak egin du.Aipatzen dituen berdintasunen artean izpiritu demokratikoa, erakundeak (hemengo eliz aurreetan inspiratu zirela dio), odola (O mota eta Rh faktorea), ile horia, jaiak eta kirolak (pilota, sokatira, aizkolariak, entzierroa, zezensuzkoa), paisajea, eta abar nabarmentzen ditu. Baina batez ere herri, mendi eta ibaien toponimo ugarietan oinarritzen da Ruiz Vega: Urbion, Larralde, Celaya, Garray, Garagueta, Chabarri, Aranzana, Ormaza, Erice edo Iruecha, adibidez. Aipatzen dituen beste toponimo askoren jatorri euskalduna ordea, ez da hain nabaria.Esan bezala, bere lana gai honi buruz beste idazle batzuek idatzitakoa biltzea izan da. Hala nola, Antonio Gomez Chico, erromatarren aurreko idatziak aztertu zituen Juan Bautista Erro y Azpiroz historialari andoaindarra, Juan de Perochegui, Nicolas Rabal, Benito Gaya Nuño, Rafael Garcia de Diego, Juan Bautista Merino Urrutia, Sebastian Febrel, Francisco Garcia Berlanga, Gervasio Martinez de Lera... Lan bitxi eta interesgarria burutu du Ruiz Vegak. Baina beharbada aipatutako toponimo askoren jatorria adituekin frogatzea komeniko litzateke.


HARREMANAREN BITXIKIERIAK.

Urbiongo aintzira Aralarko tontor garaienetatik ikus daiteke egun argietan. Bertan babestu ohi zen Mari jainkosa eta bertatik sorrarazten zituen ekaitzak, bere dohai bereziekin. Hala zioen Joxe Migel Barandiaranek idatzitako "Euskal Mitologia"n. Mari edo "Maya" (aitzinan esaten zen legez) "Villar de Maya" Soriako herrian ere ageri da. Hauxe da Soria eta Euskal Herriaren harreman estua frogatzen duten bitxikerietako bat. Baina beste hainbat bildu du liburuan Antonio Ruiz Vegak. Mitologiaz gain, folklorean, festetan eta ohituretan ere honelako hainbat ezaugarri topa daiteke. Ricardo de Apraiz arabarrak idatzitako artikulu batean jasotzen dira horietako batzuk. Numantziar Museoko zuzendari izandako honek sokamuturra eta "toro ensogado" delakoaren arteko lotura aipatzen zuen lehenengo. Azken hau berreskuratzen saiatu ziren Sorian 1949tik aurrera festetan. Ondoren zezensuzkoa eta Medinacelin egin ohi den "Toro jubilo" izeneko ohituraren arteko antzekotasuna azpimarratzen du.
Soriako Cascajosa probintziako parrokian aurkitutako instrumentu baten inguruan mintzatzen da ondoren. Topatutako musika tresna egurrezkoa zen eta hiru zulo zituen, euskal txistuak bezalaxe. Txistua aurkitu zenean, honen ondoan Felipe IV.aren txanpon bat aurkitu zuten, 1664ko datarekin. Dirudienez, XVII. mendean Sorian eta baita Gaztelan ere ezkerreko eskuarekin jotzen zen musika tresna bat zegoen. Honi laguntzeko danborra izaten zuten zintzilik txistulariek, Euskal Herrian egiten den legez. Musikaren ildotik, 5/8 ko erritmoa zortziko euskaldunaren erritmotzat hartua izan da beti. Dirudienez, ordea, Olmeda maisuak eginiko hainbat kantuk neurri bera du. Olmedak berak dioenez, Gaztelan eta baita Sorian ere "rueda"k dantzatzen dira, eta 5/8koa da hauen konpas zaharrena eta berezkoena.
Baserriak ere ba omen dira Sorian. Iparraldeko Pinareseko herrialdean euskal baserrien antzeko etxeak daudela dio José Tudelak, 1923an "La Voz de Soria"n idatzitako artikuluetan. Bertako klimak antza handia du Euskal Herrikoarekin eta ondorioz, etxeak egiteko harlandua eta egurra erabiltzen dituzte, Euskal Herrian bezala

"GAZTELAKO ERAKUNDEEK EUSKAL JATORRIA DUTE, GAZTELANIAKO HITZ ASKOK BZALA"
Liburu honen egileak kazetaritza ikasi zuen. TVE2ko "Negro sobre blanco" programan lan egiten du Antonio Ruiz Vegak, literatura aholkulari gisa eta "Abanco. Cosas de Soria" aldizkaria eta "Cuadernos de Etnología Soriana" aldizkaria zuzentzen ditu.

Nondik datorkizu interesa eta harremana Euskal Herriarekiko?
Gaztetan, 70eko hamarkadan, Soriako kartzelan euskal presoak zeuden. Aitak zuen liburu denda euskal presoen senitartekoen eta Francoren oposizioaren biltokia zen. Han ezagutu nuen Euskadiko jende asko. Baserriari eta Pirinioetako artzaintzari buruzko liburuak ekartzen zizkidaten, Lurdes Iriondo, Idoia eta Benito Lertxundiren diskoak, eta abar. Gero Euskal Herria ezagutu nuen.

Eta liburua egiteko asmoa?
Duela 10 urte Bilboko Numancia zentroan -Soriako etxea bezalakoa da- hitzaldi bat eman nuen Euskadi eta Soriaren arteko harremanei buruz. Geroztik sakon aztertu dut eta "Soria Semanal" aldizkarian artikuluak argitaratu ditut. Duela gutxi, Donostian Kutxaren egoitzan, hitzaldi bat eman nuen. Orain "Cosas de Soria" bilduman argitaratzeko aukera izan dut. Arrakasta handia izan du. Lehen edizioa agortu egin da eta bigarrena atera behar izan dugu. Jende asko ari zait deika datu eta iradokizun gehiago emanez. Gaia ez dago agortua eta beste liburu bat idaztea ez dut baztertzen.

Ondo ezagutzen al duzu Euskal Herria? Norekin alderatu dituzu aipatutako toponimoak?
Ez, oso gutxi ezagutzen dut. Soria bai, oso ondo ezagutzen dut. Liburuan aipatzen diren herri eta leku izen horiek ondo ezagutzen ditut. Beste idazleen aipamenen bilduma jaso dut nire liburuan. Euskarazko interpretazioa egiteko lagun euskaldunengana jo dut.

Kirol, ohitura eta jaien alorra ere ukitu duzu.
Bai, hor ere antzekotasun handiak daude. Horretaz liburu bat daukat eta oraintxe beste bat ari naiz prestatzen. Barraren jaurtiketa adibidez bi lekuetan ezagutu dut.

Erakunde mailan dauden antzekotasunak ere aipatu dituzu lan honetan.
Gaztelako nazionalistatzat dut nire burua. Alderdi historikoa ere jorratu dut. Euskal Herriko eta Kantabriako erakundeak -elizateak, merinaldeak, autogobernua, jaurerriak- Sorian eta Gaztelan islatu zirela aipatzen dut liburuan. Horiek ere euskal jatorria dute, gaztelaniako hitz asko bezala


Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude