LEITZA ETA LANBRO ARTEKO HAIZE ERROTAK

  • Euskal Herriaren bihotzean, Nafarroako ipar mendebaldean dago Leitzako udalerria. Arizko mendietako bi isurialdeetan lurreratzen diren urek bi erreka eratzen dituzte. Hauek elkartzean sortzen duten haranean eraiki zuten herria leitzarrek. Hiru mila biztanle inguru izanik, jarduera nagusia industria dute; manufaktura-industria, papergintza eta eraikuntza, baina zerbitzuetan eta nekazaritzan lana egiten duenik ere bada. Abeltzain gehientsuenek behiak dituzte eta lurrak larre, zuhain eta basogintzarako erabiltzen dira.

2017ko azaroaren 28an
Ibilbidea Leitzako eliza eta hilerriaren artetik doan bidea hasiz egingo dugu. Txango osoan zehar margo hori eta zuriekin adierazitako bidea jarraituko dugu. Landarediak inguratutako bidea, galtzada bat dugu eta bertako arbelek lurzorua estaltzen dute. Nork igaro ote ditu orduak eta orduak harriak moldatu eta bata bestearen alboan ezartzen? Pauso bakoitza, hurrengoaren aurrean, kontu handiz eman ezazu eguraldi umela denean irristakorra bihurtzen baita galtzada. Burua altxatuz aldiz, haritz eta sasiek inguratzen gaituztela ikusiko dugu. Berauek, txori txikien babesleku dira eta txonta, txantxangorri, txolarre eta kaskabeltzak bidelagun izango ditugu.Beste leku askotan ez bezala, hesi biziak ugari dira eta Leitzako herria ikusteko itzultzen bagara, aurreko mendietan lurren banaketa hesi bizien bidez egiten dela nabaria da. Zelaiak bereiziz zuhaitz eta sastrakak osaturiko hesiak daude. Hauek, oso baliotsuak dira, zelai edo larreetako belar edo landareez gain, beste espezie begetal, intsektu, narrasti zein hegaztiren gordeleku eta janari iturri izaten direlako.


SANTA KRUZ ELIZA

Maldan gora jarraitu eta berehala Santa Kruzeko ermita apainera helduko gara (1 km). Bidetik badirudi harro altxatzen dituela bere hormak, baina beregana hurbiltzen garenean goxo hartzen gaitu teilapean babesa eskainiz. Inguruan lorategi bat dauka eta udaberria baino lehenago lilipak (Narcissus nobilis) loratzen dira urtaro berriari ongi etorria emateko.Eskuineko bidea jarraitu eta borda dotoreekin topo egingo dugu. Bere inguruan meta, egur mordo eta antzeko pilaketak daude. Negua igarotzeko ezinbesteko material iturria dira azkena aipatutakoak. Iratze metak inguratuz dauden itxiturak egiteko txarrantxa ordez makilak erabiltzen dituzte.


IRATZE METAK

Aurrerago bi borda daude, bata egoera onean eta bestea teilatua erorita duena. Bidegurutzea dugu hau (1,75 km) eta iturri albotik doan bidea jarraituko dugu. Gero, ezkerreko bidetik itzuliko gara, baina hori aurrerago ikusiko dugu. Ondoren, igaroko ditugun lurrak iratzediak dira eta garo meta edo iratze metaz josirik daude. Hala ere, ez dute dagoen garo dena moztu eta pilatu, oraindik ere iratze asko baitago zelaietan usteltzen. Biluzik dauden meta ardatzak ere topa ditzakegu bidean. Baina ez dakit biluztasun hau zergatik den, jadanik iratzea erabilia izan delako edo oraindik bildu ez delako. Bidezidorrean jarraitu eta gaztainadi bat zeharkatuko dugu. Gaztainondo galantek enborra kiribilduta dute eta negu aldean ohikoa den moduan, hostoak lurrean dituztela eta kolore galduarekin aurkezten dira. Basopean, otsababa (Helleborus foetidus) dugu. Bere lore berde argiak ez dira batere ikuskorrak eta foliolo handi eta ilunak deigarriagoak bihurtzen dira. Bidearen behe aldean aldiz hariztia dugu. Zuhaitz bakan hauek ez dira gaztainondoak bezain ikusgarriak.
Aurrerago pagadia dugu eta hasiera batean pago motzez osatua egon arren, gerora pago lizarrak nagusitzen dira. Azpibasoa belar urri batzuetara murrizten da, ez baita erraza itzalpean bizitzea, batez ere eguzkitik datozen izpiez elikatzen diren landareentzat. Jarraian, egin berria den borda bat ikusiko dugu. Garbi dago borda hau ez dela artzainak erabiltzeko egin. Parrila eta mahai handia ez dira artaldeak bazkatzeko izaten. Ezkerreko bidea jarraitu eta pagoak bakantzen doazen heinean, larrea nagusitzen da eta pista batekin topo egingo dugu (4 km).
Aurrera jarraituz gero: "Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean, zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten....." Hala ere, makina hotsak lanbro artean zer dagoen esaten digu eta behe lainoarekin ikusi ez arren hor daude haize errotak. Beruete eta Leitza artean 32 errota daude, 1996an eraikitakoak, bakoitzak 600 kilowatt-eko potentzia du eta bere ekoizpena izugarria omen da.
Baina guk pistan ezkerraldera jarraituko dugu eta hemen kilometro bat egin ondoren, ezkerrera jarraitzen duen gurdi-bidean sartuko gara. Berehala marra hori eta zuriak ikusiko ditugu eta bide egokian goazela baieztatuko dugu. Larreetan behera sastraka batzuk behatuko ditugu; ipar ipuruak (Juniperus communis) dira. Hosto azikularrak ditu eta azikularen atzealdea zuria da; galburu txikiak beltzak dira, 4-8 milimetroko diametroarekin. Maldak jaitsi eta bidea gure hankapean galdu arren berehala topatzen da marra hori-zuriren bat. Honela, lehen atzean utzitako bidegurutzera helduko gara (7.5km) baina bide desberdinetik etorrita. Hemendik Leitzarako bidea jada badakigu eta ziurrenik gauza berrietaz ohartuko gara oraingoan. Ez baita berdina paisajea maldan gora edo maldan behera ikustea. Leitzara helduz txangoa amaitu dugu, baina gomendagarria da herrian kalez kale ibiltzea ere. Ingurumenaz gozatzea atsegina da, baina behin bidaia eginez gero, herrian egonalditxoa egiteak merezi du
ERROMATARREN GAZTAINONDOAK LEITZAKO BAZTERRETAN
Erromatarrek ekarri zuten gure lurretara 20 metrotara erraz heltzen den zuhaitz hau. Enbor lodia izaten dute eta sarritan gizon bat baino gehiago behar izaten da hau inguratzeko. Zuhaitza heltzen denean, enborreko azalena zaintsu bihurtzen da eta kiribildu egiten da, eskuinera bihurrituz. Hosto lantzeolatuak neguan erortzen dira eta 3-5 cm-tako zabalera eta 10-15 cm-tako luzera izaten dute. Hostoaren nerbiadura paraleloa hortz moduan amaitzen da, ertza zerratuz. Berauek kolore berde ilun distiratsukoak dira gainaldetik eta azpia argiago dute. Bi motatako loreak izaten dituzte; batzuk arrak eta besteak emeak. Ez bata ez bestea ez dira batere deigarriak eta multzoka kokatzen dira. Maiatza eta ekainean zehar loratzen dira. Arrak, infloresentzi luzeetan, adarretan hosto artean ezartzen dira. Emeak aldiz, hirunakako infloresentzi arren oinean ezartzen dira. Lore emeek frutua urrian ematen dute. Hauek, loreen moduan, hirunaka, binaka edo banaka agertuko dira. Erromatarrek ekarri zutenetik, bertakotua dugu gaztainondoa eta gaur egun edonon hazten da. Erromatarren garaitik hona bertakotutako barietateko ale gehienak onddo batek suntsitu zituen. Gaur egun landatzen direnak kanpoko barietateak dira. Leitzan topatutako gaztainondoak aldiz nahiko zaharrak ziren eta bertakotutako barietatea izango da.
Itsas mailatik 1.500 metroko altuera arte, tenperatura epeletan hazten da (14 gradutako batez bestekoarekin). Azarotik martxora arteko izozteak jasan ditzake. Lurzoru karetsuak ez ditu maite eta hezetasuna gustukoa du. Jatorriz greziarra da bere izena eta berau, landatzen zen Kastana hiritik dator. Greziarrek Kastanako intxaurra deitzen zioten. Intxaurraren azal eta lore arrekin gargarak eginez gero, eztarriko hanturak sendatzen omen dira eta bide batez hortzak indartzea ere lortzen omen da


Azkenak
Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Eguneraketa berriak daude