JOKATZERAAA! ERANTZUNA XUXURLATUKO DIZUGU ETA

  • Telebista ziklikoa da erabat; orain lehiaketen loraldia ikusten ari gara-eta. Amarrurik ba ote duten susmoa lausotu ez bada ere, Estatu Batuetan "prime time"n ematen dituzte. Espainian eguerdi edo arratsaldean. ETB 2-n berriz, antenan zegoena kendu dute berriki.

2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Galdera eta erantzunen jokoak modan jarri dira berriro. Beste behin, Estatu Batuetatik datorkigu ikuskizuna: sariak irabaztearen lilura, galdera eta proba gaindiezinak, eta amaiera arteko zimikoak. Dena den, gizakion jokorako grinaren adierazle baino sarien amua da jendea parte hartzera bultzatzen duena. Adibiderik nabarmenena, ABC estatubatuar katean 16 urte jarraian egin dituen "Jeopardy" lehiaketa dugu, egunero 17 milioi ikusle biltzen dituena. Hain ezaguna da non filmetan ere "Jeopardy"ren kontura adar joka aritzen diren. Joan den udan ABC kateak, iraileko programazioa hasi bitartean, betegarri gisa "Who wants to be a millionaire?" ("Nork izan nahi du aberatsa?") abiarazi zuen.
Alabaina, inork ez zuen pentsatzen halako lehiaketa arrunt bat audientzia gehien duen saioa bilakatuko zenik. Egun, astean bost aldiz ematen da, 30 milioi ikusle inguru biltzen dituelarik, hots, "Urgencias" telesailak baino ez du kopuru hori gainditzen. Horren ondorioz, lehia bizian dauden kateek lehiaketak berreskuratzeari ekin diote, Fox kateak "Greed" (zekenkeria), CBSek Britainia Handiko "Winning games" (Joko irabazleak) inportatu zuen, NBCk ere "Twenty one" ostera egiteko ausardia ukan du, 50eko hamarkadan amarrua zuela agerian utzi baitzen. Azken boladan, "talk show" delakoen gainbehera ikusita eta Sam osabaren pausoak jarraituz, espainiar kateetan lehiaketak gero eta ugariagoak dira. Amaitu zaie hitzontziei haien trapu zikinak txeke baten truke telebistan aireratzeko garaia.
Alde batetik, kultura maila arrunta eskatzen duten lehiaketak ditugu, horra hor, TVEko "El precio justo", Antena 3ko "Alta tension" eta Tele 5eko "Quiere ser millonario? 50X15" lehia bizian dihardutenak arratsaldeko audientzia eskuratzeko. Bestetik, lehiaketa "jantziak" ditugu, bazkal buruko "Saber y ganar" lehiaketa La 2 katean, "Cifras y letras" edo "3x4" lehiaketen jarraitzaile. Itxura apala duten hiru lehiakide nor baino nor aritzen dira, galdera sorta anitzei erantzun nahian, aurkezle konplize bat eta txalo enlatatuak lagun dituztela. Erdibidean koka genezake duela 10 urte harrera polita izan zuen "El tiempo es oro", Constantino Romerok aurkeztua.
ETBri gagozkiola, erdarazko katean, "Rompecabezotas"ek urtetan eutsi dio goiari; "Uno de los nuestros"ek ez zuen funtzionatu eta "Da la talla en la pantalla" kendu berri dute urte erdi luzez emititu ondoren. Euskarazko katean ostera, egun ez dago lehiaketarik, nahiz eta urtetan lehiaketa mordoska egin izan diren , hala nola: "Kili kolo", "22ra", "Elkanotarrak" , "Hor dago koska". Egun aldiz, "Sorginen laratza"ko txotxi lehiaketa baino ez dago. Jendea euskalduntzeko tresna baliagarria izanik ere, ez dirudi lehiaketak ETBra helduko direnik, momentuz, behintzat.


JAKITEA EZ DA ASKI.

Lehiaketetan dena dago arreta handiz kalkulatua, bai gidoiak eta galderak, baita partaideen adina, janzkera, keinuak eta izaera ere. TVEko "Un, dos, tres, responda otra vez" Espainian arrakasta gehien eduki duen lehiaketa izan zen, osagai sinple bezain eraginkorrak erabiliz: ikusleak hiru bikote partaideen artean batekin identifikatu ohi ziren eta familia osoak ikusteko moduko gauzak sartzen zituzten: umorea eta musika.
Gaur egun, casting zorrotzak egiten dira, jakinduriaz landa, bat-batekotasuna, eta sinpatia ere oso kontuan hartzen dituzte. Horren baitan egongo baita lehiaketa horrek audientziaren ikusmina piztea. Azkenaldian gainera, interaktibitate handiagoa dago, ikusleek partaideei telefonoz lagun diezaieten. Lehiaketetako arduradunek diotenez, kamera aurrean aritzeak partaideak urduri jartzen ditu, beren jakinduria nabarmen murriztuz. Nolanahi ere, sarien eskuragarritasuna kolokan egoten da usu. Esaterako, "El precio justo", "La ruleta de la fortuna" eta "El juego de la oca" bezalako lehiaketetan ezaguna da irabazitako autoa, apartamendua edo dirua eramateko saridunak zerga anitz ordaindu behar zituela.


ERANTZUNAK ZEKIZKITEN.

Lehiaketen sorburua Estatu Batuetan dugu. 1950eko hamarkadan telebistan ugaldu aitzin, irratian ibilbide luzea egina zuten. Telebistan, Bigarren Mundu Gerraren ondotik hartu zuten indarra. Lehiaketa aitzindaria CBS kateko "The $64.000 Question" izan zen, Louis Cowanek asmatua. Garai hartarako (1955) saria izugarrizko dirutza zen, jende arruntak urtean gehienera $4.000 irabazten baitzituen. Denbora gutxiren buruan, 55 milioiko audientzia zuen lehiaketak eta 15.000 gutun jasotzen ziren astero CBSen lehiaketan parte hartu ahal izateko. Saioa emititzen ari zela gainera, antzerki eta zinemak hutsik egoteaz gain, krimen tasa ere jaitsi egiten zen. Ikusleentzat xarmagarria zen jende xumeak halako saria irabaztea hain galdera makurrei erantzunez. Harrera ona ikusita, beste bi lehiaketa abiarazi zituzten: arestian aipatu "Twenty One" eta "Tic Tac Dough". Hamar asteren buruan haatik, Kongresuaren ikerketa baten bidez amarrua deskubritu zen: dena zegoen taxutua, audientziaren kutunak ziren partaideek erantzunak aurretik zekizkiten-eta.
Ezer nabaritu ez zedin, lau ordu lehenago entseguak egiten ziren, hau da, panpinak bailiran partaideei harridura aurpegia nola jarri eta urduri itxura emateko ezpainean kosk egiten erakusten zitzaien. Lehiakiderik ezagunena izan zen Charles Van Dorenek esan zuen bezalaxe, "azkenean ez nekien non zegoen zintzotasun eta gaiztakeriaren arteko marra". Ondorioz, iruzurraren itzala gainetik kendu ezinik segitu dute urtetan lehiaketek. Honen harira, Robert Redford-ek "The Quiz Show" filma egin zuen 1994an lehiaketen iruzurra salatuz. Orain karteldegian dagoen "Magnolia" filmak halaber, lehiaketen kritika gordina egiten du. Zerk bultzatu zituen ekoizleak amarrua egitera? Audientzia egarria, zalantzarik gabe. Hala ere, honako galdera egin genezake: Zertarako atxiki egiari, bitartean hainbeste ilusio sortzen badute?


Azkenak
2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


2024-11-19 | Leire Ibar
Palestinako genozidioa salatuko du ikasturte honetan ere Gure Haurrak Ere Badira mugimenduak

Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Ijito herria ikusarazteko programazio didaktiko bat prestatu du Hezkuntza Sailak

“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Justizia Errestauratiboko Titulua eskainiko du 2025ean

Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie. 


2024-11-19 | Pau Lluc i Pérez
Hainbaten artean, bat

Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


2024-11-19 | Gedar
Kartzelatik irtetean ematen zen diru-laguntza apurra desagerrarazi dute Espainiako Estatuan

Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.


2024-11-18 | Euskal Irratiak
Palestinar herriari elkartasuna helarazi diote Makeatik

Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.


2024-11-18 | Uriola.eus
Bilboko Higiezinen Azokan protesta egin dute asteburuan Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek

Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]


Eguneraketa berriak daude