argia.eus
INPRIMATU
BI TELEBISTA DIGITAL BERRI URRIRAKO
2021eko uztailaren 19a
BI TELEBISTA DIGITAL BERRI URRIRAKO
Urriaren 31 baino lehen bi kate pribatuak zeintzuk diren jakinaraziko du Espainiako Gobernuak. Lizentziak ematerakoan, edukiak eta ekonomiari egin diezaioketen ekarpena hartuko ditu kontuan, beti ere ideien pluraltasuna eta askatasuna bermatzen bada. Beste ezer baino, PPk hedabideak bere esanetara makurrarazteko operazio mediatikoa dirudi

«SITCOM»EN ITZULERA ETB-RA LASTER
ETBrako lau «sitcom» prestatzen dihardu Angel Amigoren Igeldo Komunikazioak. Hau da, egoerazko komedia klasikoak, bi euskaraz eta bi gazteleraz, pertsonaia eta dekoratu gutxirekin. Udan dira grabatzen hastekoak, ekoizpen azkarra eta gauzaketa xinplea erabiliz. Koordinatzaile bat eta dozena bat gidoilari ari dira egoerak sortzen

GORA ESKUAK! POLIZIA TELESAILEN INBASIOA
Gugandik hain urrun dauden polizia zintzoen telesailen modak ez du etenik. Hurrengoa Antena 3ko «Antivicio» izango da. Eskerrak «Mareas vivas» telesailak, Anton Reixak zuzendua, haize freskoa damaigun. Bikoizketaren oztopoa badu ere, txalotzekoa da ETBren apustua Galiziako telesail honen lehen 13 atalak eskaintzeko