ROBINSON ALA GIZA AKURIAK?


2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Trumanen bizitza osoa iruzur hutsa zen. Hori da Peter Weir-en "Truman Show" filman salatzen zena. Berak deus ez zekiela, umea zenetik bere bizitza minutuz minutu emititzen zen egundoko audientzia zuen telesaio batean. Bada, pertsonaia nagusiari gertatzen zitzaizkion gauzak pagotxa dira benetan egin daitekeenaren ondoan. Filmeko gidoigileek irudimena gehiago estutu izan balute, askoz egoera latzagoak pasaraziko zizkioten Truman-i. Mota honetako saioek giza duintasuna kolokan jartzen dutela usten dutenek, hara! tila bat har dezatela, iristear dauden telesaioek egoera horiek muturrera eramango dituzte-eta. Ezkutuko kamerak, "Impacto TV"ko irudi koipetsuak eta epaiketak zuzenean datorkigunaren aurrerapena baino ez dira izan. Hain zuzen, azkenaldian mikro kamerez baliatuz lehen ezinezkoa zena egingarri bilakatu da. Egun, Interneten tankera guztietako showak zuzenean eskaintzen hasi dira eta noski, horren aurrean, telebistak ez du gutxiago izan nahi. Kameratxoak ezkutuan ala agerian egon, berdin dio.


KOMUNEAN ERE KAMERAK.

Herbehereetan izugarrizko arrakasta izan duen "Big Brother" saioaren bertsioak munduan gaindi ugaldu dira. Halaxe, laborategiko akurien antzera, 90 metro karratuko etxe batean hamar lagunek 100 egun pasa beharko dituzte, 28 kamera eta 60 mikrofono zelatan dituztela. Bi logela, komuna, sukaldea, egongela, baratza eta aitorlekua. Komunera joaterakoan ere kamera bat izango dute dena goitik grabatzen. Denbora horretan hamar lagunen artean sor daitezkeen aferak eta ika mikak ikusteak jendea telebista aurrean atxikiko du. Bestalde, 20 milioiko sari mamitsuak (800.000 bat libera) gerta dakizkiekeen penak eta mixeriak baino gehiago ahal dezake. Telebista kateentzako merke ateratzen da, gainera; ez zaie aktoreei ordaintzen eta ez dago gidoien beharrik (menturaz, audientzia igotzearren, etxe barruan aizkora bat jarriko dute zoratzen denak sarraskia egin dezan). Arrakasta ikusita, CBSek eskubideak erosi ditu 3.000 milioi pezeta (120 milioi libera) ordainduz. Dena den, hain puritanoak izanik, ziurtzat jo lehiakideek aginduak jasoko dituztela etxe barruan biluzteko tentazioari eutsi diezaioten. Kuleroetan geratzea izango dute muga. Alemanian, RTL 2 kate pribatua "Big Brother" ematen hasi berria da. Tele 5ek orobat "Big Brother"en kopia hutsa den "Gran Hermano" taxutzeari ekin dio. 20 eta 45 urte bitarteko jendearen bila ibili dira, adimen emozionala dutenak, hots, adimen koziente altua baino, besteen beharrak, nahiak eta sentimenduak antzemateko ahalmena duen jendea. 4.000 lagun inguruk erantzun du.
Kanporaketa gisa antolatua, ikusleen esku egongo da etxetik nork alde egin behar duen erabakitzea. Bozketa sekretu baten bidez etxe barrukoek elkar kanporatu behar dute hamar egunetik behin. Hala, lehiakideen proposamenen arabera, kontrako bozka gehien jasotzen duena izango da egotzia. Herbehereetako psikologoek, arduragabekeria eta etika eza leporatu die telebista katekoei eta hauek, ezetz, hautaketa prozesuan psikologoen galbahea egon dela. Hala ere, hamar hautatuak hain orekatuak baldin badira, lehiaketak ez du zentzurik; lehiakideen izaerak zenbat eta kontrajarriagoak izan, elkarbizitza orduan eta morbosoagoa bilakatzen baita. Alemaniako saioan, esaterako, hasi eta berehala sortu dira arazoak; 28 urteko lehen lehiakideak, etsita, etxea uztea erabaki du ondoezik zegoela argudiatuz. Aldi berean, lehiakideen eskubideak bermatzeko egunero ordubeteko intimitatea izango dutela agindu du Alemaniako telebista arautzen duen erakundeak. Hori gutxi balitz, audientzia ez da uste bezain ona izaten ari.
Duela 10 urte, MTVko "Real World" izeneko dokudrama izan zen "Big Brother"en aitzindaria, elkarrekin bizi ziren gazte talde baten gorabeherak zuzenean emanez. Nahiz eta lehiarik ez zegoen,

"elkarbizitza hasi eta hilabeteren buruan zakurrarekin baino ez nintzen ongi moldatzen"
esan zuen lehiakideetako batek.

"Handik aterata neskarekin apurtu eta gurasoekin hitz egiteari utzin nion, familia arteko trapu zaharrak saioan aireratu ondoren"
. Suedian ere kalapita ederra sortu zen, antzeko saio batean lehiakideetako batek bere burua hil zuelako. Alabaina, ez dirudi gertakari hauek ezertarako balio izan dutenik.
Horren harian, badira duintasunaren ertzean dauden bestelako saioak. Esaterako, "Zita itsua" izenekoan, bikote baten asteburu erromantikoa izan behar lukeena, infernua bihurtzen da; berehala hasten baitira elkarri mokoka elkar larrutu arte. Edota "Cheeters TV", non bikotekide bat "in fraganti" agertzen den, amuari kosk egin eta bikoteari adarrak jarriz.


MILIOIDUNAREN FARTSA.

Bizitza pribatua biluztearen beste adibidea Fox kateko "Who Wants to Marry a Multi-Millionaire?" (Nork ezkondu nahi du izugarri aberats batekin?) saioan dugu. Berriki, Rick Rockwell aberaskumeak 50 andregaien artean aukeratu ahal izan du, abelburuak bailiran; bainujantzian, gaueko soinekoan dotore jantzita eta abar. Bost axola saioak jaso zuen kritika zaparrada, emakume prostituzioaren beste aldea dela esanez. Are gutxiago, Rockwellen neska ohiak honen tratu txarrak salatu izana. Estatu Batuetan 23 milioiko audientziak dena zuritzen du-eta. Darva Conger 34 urteko erizaina izan zen aukeratua; ezkontzak haatik, eztei-bidaiak adina iraun zuen: hamar egun. Kontuak kontu, nahi dutena lortu dute biek, hau da, makina bat saioetan agertzea haien esperientzia harroki zabalduz. Azkenean, negarrari eman eta komediante bat dela aitortu du Rockwellek.
Bestalde, datorren udan ematekoa den "Survivor" deritzon CBSren saioak, suediar kate bati erosia, ikusmina piztu du. Borneoko irla bakarti batera 16 lehiakide eraman eta zazpi astez, denetik egiten ikasi beharko dute; etxolak eraikitzen, janaria bilatzen eta abar. Taldelana garatzea xede duten arren, elkarrekin lehia gordinean daude; baita ingurumenarekin ere, tximu janari lapur, suge pozointsu eta ozpin txarreko basurde artean. Eguzkitik babesteko krema baino ez zaie emango. Kanporatuek banan bana irlatik joan beharko dute, harik eta bi geratzen diren arte. Orduan, azken zazpi kanporatuek erabakiko dute milioi bat dolarren irabazlea nor den. Era berean, TVE "Expedicion Robinson" prestatzen hasi da; 50 egun libre dituzten 18 eta 60 urte arteko hautagaiak behar ditu Panamako irla batera joan daitezen.
Alta bada, voyeur eta exhibizionista patologikoen erdian gaudela, nor da saio mota hauen erantzulea? Antolatzen duen telebista, ikusleak edo parte hartzen dutenak? Gogoeta pizteko galdera. Gure irudiko, behintzat, intimitate eskubidea eta giza duintasuna ez dira urratzen; laborategiko akuri gaixoek gainera, ez dute 20 milioiko amu bat saritzat


Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude