argia.eus
INPRIMATU
PRINTZA
PRINTZAK
2007ko otsailaren 21a
Arantxa Mariskalek honako adierazpenak egin zituen Xenpelar Dokumentazio Zentroari buruz "Gara"n:"1987an Bertsozale Elkartea (Bertsolari Elkartea) sortu zenean, asmoetako bat (...) Euskal Herri osoko bertsolaritzaren dokumentazio eta informazioaren bilketa zentro bakar batean egitea. Lehen pausoa proiektuaren diseinua izan zen, eta, Jaurlaritza eta Euskaltzaindiarekin batera, abian jartzeko deialdi publikoa egin zen. Ez zen aurrera atera, eta Bertsozale elkartea bakar-bakarrik gelditu zen. (...) Hasierako helburu nagusi bat bete da. Bestalde, egiteko lan handia dago oraindik (...). Lehen traba nagusia administrazioaren laguntzarik gabe lanean hastea izan zen. Hasiera hartan Bertsozale elkartearen egoera ekonomikoak hondoa jo zuen eta langileak langabezira joan ziren. (...)
Euskal Herrian, elizgizonek izan ezik, inork ez du dokumentazio eta informazioaren bilketaren kultura izan, are gutxiago transmisio bidea ahozkotasuna izan den kasuetan. Horregatik, zaila izan da neurri batean bertsolariak eta bertsozaleak egunero sortzen duten horren bilketaren beharraz jabetaraztea. Orokorrean lortu dugu. Beste arazo bat, teknikoki, euskara bera izan da. Lan teknikoa euskaraz egin ahal izateko arauak, izen zerrendak, eta abar ez daude euskaraturik eta horrek eguneroko lanean hainbat duda eta arazo sortu dizkigu (...).