MENDEARI ESKUIN GORDINETIK HELTZEKO AZNARREN ERABATEKO ASKATASUNA

  • Alderdi Popularrak gehiengo osoa lortu du eta aurrerantzean inongo menpekotasunik gobernatu ahal izango du Espainian. Akabo nazionalistekiko loturak. Eta hori guztia igarri egingo da, zalantza barik. Galtzaile nagusiak PSOE -nagusiki- eta IU izan dira. Aznarren eta dimisioen garaia da.
Jose Maria Aznar Espainia garaikidean eskuinak hauteskundeetan izan dituen liderren zerrendan sartu da dagoeneko, Canovas, Maura, Suarez... eta Aznar. Berak ere nekez pentsa zezakeen halako garaipenean. Aurkariak, PSOEk, halako porrotean nekez pentsa zezakeen moduan. Zer hausnartu ugari dauka Espainiako ezkerrak. Orain arte, sozialista eta IUkoen botoak batuta (lehen PCEkoak) eskuinak baino boto gehiago lortu izan ditu. Oraingoan ez, eta PPk 1982ko hauteskunde historikoetan sozialistek lortutakoa baino eserleku gehiago lortu ditu (178 sozialistek orduan eta 183 popularrek orain).
Europako beste herrialde batzuetako azken urteetako hauteskundeetako emaitzak ez dira bete Espainian. Tony Blairren laborismoak hondoratu zuen Alderdi Kontserbadorea Erresuma Batuan, sozialdemokratek Helmut Kohlen CDU bazterreratu zuten Alemanian, eta Frantzian Lionel Jospinek gidatutako koalizio aurrerakoiak eskuina zatitua gainditu zuen. Espainian ez. Espainian felipismoaren hamalau urtetako agintaldiak lur jota utzi ditu indar aurrerakoiak.. Ezin esan, ekonomiari dagokionez behintzat, felipismoak politika aurrerakoiak egin zituenik; aitzitik, lau greba orokor ezagutu zituen bere agintaldian eta sindikatuekiko harremanak -baita UGTrekikoak- sakonki urratu ziren.
Hauteslego aurrerakoiak ez du inondik inora ulertu PSOE eta IUren jokaldia, akaso txarto eta berandu egin dutelako, eta akaso berez ere ulertzeko samurra ez delako. Hori da irakurketa azkarrak dakarren lehenbiziko ondorioa. Irakurketa lasaiagoak esango du Espainian izandako abstentzioaren igoerak (%22,6 1996an eta %29,94 oraingoan) gazte berrien etorrerak eta gero eta pentsionista ugariagoen botoek zer eragin izan duten popularren garaipenean eta indar aurrerakoien porrotean. Atrebentziaz egindako irakurketak, ordea, zera aurrera dezake: boto ezkertiar ugari abstentzioaren multzo horretan geratu da, gazteria eskuintiarrago dator eta pentsionistek PPren garaiko ekonomi segurtasuna eskertu dute.
Pertsonak eta proiektu politikoak zuzenean lotuta doaz, ezinbestean; proiektu politikoen porrotek, ostera, ez ohi dituzte horiek zuzendu dituzten pertsonen porrotak ekartzen. Oraingoan behinik-behin ezberdina izan da eta, Joaquin Almunia PSOEko idazkari nagusiak bere dimisioa aurkeztu du Ferrazen -eta Prisan-. Zeinek ordezkatuko du? Jose Bonoren izena indarrez entzuten da eta Javier Solana NATOko idazkari ohia ere aspaldi dabil dantzan. Ez dirudi, ordea, bietako inork eman diezaiokeenik buelta sozialisten tortilari.
IUren egoera ere larria da: 8 diputatu eta milioi eta erdi boto galdu ditu 96ko hauteskundeetatik gaurdaino, eta CiUk baino 200.000 boto gehiago baditu ere -hauteskunde sistema proportzionalaren kontuak-, zazpi diputatu gutxiago izango ditu. Julio Angitaren bihotza ez dago kontu handietarako, baina balego ere bere karrera politikoa ere oso kolokan egongo litzateke. IUko hautagai Francisco Frutosek ere ez du etorkizun goxorik: ez du kargu berezirik IUn eta, beraz, ez du ezer utzi beharko baina PSOErekiko eginiko apustuaren porrotak, oso egoera kaskarrean uzten du IUk behar duen berrantolaketari ekiteko.
Estatu espainiarrean, zezenaren larru beltza popularren antxeta gorriz jantzi da ia erabat, salbuespenak gutxi dira: sozialistak sei probintzietan gailendu dira: Huelva, Sevilla, Jaen, Granada, Tarragona eta Bartzelona; CiU Lleida eta Gironan, eta EAJ Gipuzkoa eta Bizkaian. Gainerako probintzia guztietan PP atera da garaile. Katalunian, Espainiako Legebiltzarra bozkatzen den ohi legez, PSOE (1.142.585 ) nagusitu zaio CiUri (964.990). Hala ere, bi indarrek dute zer hausnartu, sozialistek ia 400.000 boto eta bi diputatu galdu dituztelako Katalunian, eta nazionalistek ia 200.000 boto eta diputatu bat.
Boto galera garrantzitsua da beti, baina kasu honetan CiUrentzat garrantzitsuagoa izan daiteke Madrilgo Gobernuko alderdia baldintzatzeko aukera hori, orain PPren gehiengo osoarekin, bere giltza funtzio hori galtzen baitu. 1993tik, lehenbizi sozialistak eta gero popularrak, euskal eta katalan nazionalisten beharreean izan dira gehiengoak lotzeko; datozen lau urteetan Aznar bere kasa arituko da, Espainiako eskuina berriak zaharraren molde berritua nola dantzatzen duen gordinki erakutsiz.
Katalunian ERCk bere diputatua mantentzeaz gain, 27.000 botoren gorakada izan du, duela lau urte hasitako apustu berriak emaitzak ematen dizkiola erakutsiz. ERCk gogor salatu du Jordi Pujolek "Madrilera horrenbeste begiratu izana".
Galiziari dagokionez PP erabat nagusitu da eta BNGren emaitzak onak izan dira baina ez iragarri bestekoak. Bi diputatu zituen eta hiru lortu ditu Beirasen taldeak, 220.147 boto lortu zituen 1996an eta 302.726 botorainoko jauzia egin du 2000.ean. Ez da txantxetakoa baina inkestek iragartzen zioten bost diputatuetatik urruti geratu da. Aragoin ere aipatzekoa da Jose Antonio Labordetaren Chunta Aragonesak lortutako emaitzak, 75.234 boto (49.739 1996an) eta diputatu bat. Valentziari dagokionez, Bloque Nacionalistak (BN) eta berdeek osatutako bikoteak 58.441 boto lortu ditu (1996an 26.777, orduan UPV-BN).
Popularren sasoia da Espainian, honek ekonomian, komunikabideetan, bakegintzan eta abarrekoetan esan gura duen guztiarekin... Eskuina iratzarri da, ezkerrak lozorro luze bati ekin bide dio. Felipismoaren aroa guztiz hondoratu da, aznarismoarena hasi


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude