JURRAMENDI MAGALEAN, EGA IBAIAREN ALDAMENEAN

  • Jurramendi mendiko magaletan barneratzen garenean, toki ezkutuetan, garai batean izandako bi gatazka latzetan hildako arimen bila abia gaitezke. Gerra Karlistetako ikur bihurtu den mendiak paisaje ederrak erakutsiko dizkigu. Ibilbidearen bigarren zatian ordea, landatar paisajeak zeharkatuko ditugunean, burutazioak beste era batekoak izango dira. Herrietako eraikinek eta biztanleriak, iragana uxatu eta gaur egunekora ekarriko gaituzte. Eguneroko lanera eta nekeetara, aurrera jarraitzeko indarren bila. Amaitze aldera, Ega ibaira hurbilduko gara, paper-fabrikaren aldamenera, gizakia ingurumenarekin egiteko gai dena so egitera; naturak bertze errespeturik mereziko ez balu bezala.

2017ko azaroaren 28an
Oraingoan herri bat baino gehiago igaroko ditugu bizikletaz. Horietako bat Deikaztelu izango da. Herri honen berezitasunen artean egitura nabarmen daiteke: hiru auzotan banatuta dago eta erliebeak agintzen duenez, aldapak edota eskailerak elkartzen ditu bata bestearekin. Udalerrian, Muniaingoan bezala, historiaurreko zenbait aztarnategi leku-tzen da, baina oraingoan elizaz hitz egingo dugu. Elizaren fabrika handia izan arren, ez da bereziki dotorea. San Emeterio eta Kaledonio izena du eta XVI. mendeko Berpizkunde garaiko Errege Katolikoen estiloan eraiki zen. Oina gurutze latinoaren formakoa da eta burualdea pentagonala du. Kanpoaldeak eraldaketa aunitz sofritu zituen XVI. eta XVIII. mendeetan. Akaso, aipagarriena Ama Birjina dugu, nahiz eta eliza horretakoa ez izan. Joan den mendeko desamortizazioak zirela-eta, Iratxeko komentutik Deikaztelura ekarri zuten. Erromaniko garaiko zurezko eskultura da, amak semea gainean duela. Garaiko bertze ereduetan gerta tzen den bezala, ama Jesusen esertokia besterik ez da. Dena den, arropa da adierazgarriena eta batez ere, metalezko xaflaz egindako mantua. Ama Birjina XII. mendeko azkeneko urteetakoa edo hurrengo mendeko hasierakoa dela uste da. Irudia ezarrita dagoen erretaula erromanikoa ere interesgarria da eta beste elementu anitz bezala, Iratxetik ekarri zen hau ere.
Deikaztelu inguruetan burutuko dugun zirkuitu honek bi zati guztiz desberdinak izango ditu. Lehenengoa nahiko gogorra eta beharbada astuna gertatuko zaigu; teknikoa eta trebezia erakusteko aproposa da. Bigarrena berriz, lautada barnean egingo duguna errazagoa da, pistetan galtzen ez bagara behintzat. Muniain herriko elizaren ataria, Asuntzioneko parrokia, hartu dugu abiapuntutzat. Handik errepidea gurutzatu eta zuzenean herrian gora doan eskuineko kalea segi, goiko aldean dauden baseliza eta enparantza arte. Hortik abiatzen den pista jarraitu behar dugu. Pista honek herriko ikuspegi ederrak erakutsiko dizkigu. Urmael batera iritsiko gara (0,8 km) eta bertan askaldegia eta iturria aurkituko ditugu. Toki ederra da haizea hartzeko eta aprobetxa dezagun, gero ez dugu haizerik izango-eta. Urmaelari itzulia emanda, eskuin aldetik ikusten den aldapari aurre egin behar diogu.
Zorua ez da batere erosoa, harriek eta urak ildoak ireki baitituzte. Dena dela, zuen trebezia eta indarra probatzeko parada ederra da hau eta ez azkeneko aldiz, ez pentsa. Lepotxo bat gaindituta, aldapak behera egiten du metro batzuetan zehar, errekatxo eta troka batekin topo egin arte (1,9 km). Hemen bi aukera daude. Nahi duenak txirringa alde batera utz dezake eta zuzen abiatzen den pistatik segi, apur bat aurrerago, ezkerretik doan bidetik, San Sebastian baseliza bisitatzeko. Eliza ingurutik dagoen ikuspegiak merezi du. Bidea ordea, ezkerretik, trokaren aldamenetik doa. Prest egon eskuinera igarotzeko eta harantxo batean gora egiteko. 400 metro aurrerago erne ibili, ezkerrean dagoen aldapa gogorretik irten behar dugulako.
Laburra da, baina gogorra oso, are gehiago lokatza dagoenean. Hemendik aurrera gauzak hobetzen dira, aldapa gorarik ez dugu, baina bidea estua da pinuen artean. Aldapa behera arriskutsu batzuk ere igaro beharko ditugu. Aurrerago, eskuinetik abiatzen den pista ikusiko duzue, baina bide hau gora doa eta ez diogu bide horri helduko. Harraskak gainditu eta gero, herria ikusiko dugu. Bertara iritsi aurretik pista hobeago batera atera eta ezkerretik elizara zuzen zaitezte (4,8 km), honela, lehenengo zati teknikoari amaiera emanez.
San Andres parrokia bisitatu eta gero, herritik errepidera jaitsi eta eskuinetik abiatu errepide nagusira arte. Handik Deikaztelura abiatu, eskuinera, eta bide erdian ikusgai den baselizara joango gara (6,2 km). Laoringo Ama Birjinaren omenez eraikitakoa da, eredu erromanikokoa, txikia baina dotorea. Garai batean bertan zegoen taila erromanikoa, orain Morentingo elizan dago. Baselizari agur esan eta berriz errepide nagusira itzuli. Laster eskuin aldera, hurrengo herrira joateko irteera topatuko dugu. Horri jarraitu eta, kilometroa baino gehiago egin ondoren, elizan aurkituko gara (8,5 km). Elizatik ikusgai izango ditugu ondoren zeharkatuko ditugun ibarretako zelaiak eta tontortxoak, baita papera egiteko ola ere. Elizatik jaisterakoan, kontu izan, justu behealdean dagoen eskuineko kaletik abiatu behar dugu-eta. Aska bat pasa eta bere eskuinetik behera doan pista jarraitu Arellanora doan errepidea zeharkatzeko.
Han gurutze bat dago eta bertatik herriaren egitura nabaria da. Zuzen segi eta kontuz aurreraxeago (9,3 km) ezkerretik errepidera jo behar dugu-eta. Nahastuko bagina eta ezkerreko bide hori hartzea ahaztu, Allon agertuko ginateke. Errepidea zeharkatu kontu handiz eta pistan aurrera jarraitu. Pista handi honi heldu behar diogu eta, kontuz, (10,1 km) eskuinetik beste bat irteten delako. (11,7 km) Bidegurutze batera iritsiko gara, baina zuzen jarraitu, gero bertara itzuliko gara-eta berriz.
12,8. kilometroan desbideratze bat dago, gu eskuinetik joango gara. 500 bat metro aurrerago eskuinerako beste bide bat dago, baina hori ez hartu. Pista ona etxola baten aldamenean amaituko da, baina, hala ere, segi zuzen. Gero, (14,1 km) eskuinera hartu. 200 metro aurrerago pista on batera irten eta ezkerrera joan. Ibilbidearen zati honetan adi egon, hemen (14,6 km) trokara igaro eta errekatxoa zeharkatu. Goian olibondo batzuk daude, eskuan txirringa daramazuela, bazter batetik inguratu zelaia eta segidan be- healdean pista bat ikusiko du- zue. Jaitsi hara pista horretara (14,8 km). Au- rrerago etxe bat dago eta es- kuinetik, paper-fabrikaren azpitik, jo Ega ibaira, han baitago atsedena hartzeko toki ederra. Itzuli bide beretik eta ezkerretik gora doan pista segi, errepidera eramango gaitu-eta (16,5 km). Hemendik Allo herrira hurbilduko gara, baina kontuz, herrira iritsi aurretik (19,4 km) eskuineko pistan sartuko gara-eta. 700 metro aurrerago dagoen desbideratzean ezkerreko aldetik jarraitu, aurreko bidegurutzea gainditu eta, (23,3 km) beste bidegurutze bat topatuko dugu. Bertan ezkerrera abiatu eta apur bat aurrerago eskuinera. (24,3 km) berriz eskuinera jaitsi eta 200 metro aurrerago ezkerrera, ibaira.
Tarte dotore hau bukatuta, ezkerretik gora joko dugu eta bidea segituz Aberin herrira ailegatuko gara (27,3 km). Hemen eskuinari heldu eta iturritik ezkerrera, eliza-gotorlekura igo. Arras berezia da batera, gaztelua, etxea eta jauregia den eraikin hau. Ibilbidea amaitzeko kalea jarraitzea besterik ez dago. Errepide azpitik igaro eta Munianeko frontoia ikusiko dugu. Automobila hantxe dugu

Azkenak
Donostiako kaleratzeak Stop plataformak iruzurrezko alokairuen aurkako kanpaina bat abiatu du

Plataformak gida bat aurkeztu du maizterrek iruzurrezko kontratuak dituzten ala ez egiaztatu dezaten.


2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-21 | Behe Banda
Barra warroak |
Eutsi, banarama eta

Ez galdetu zergatik, baina sarritan pentsatu izan dut kalte egiten diguna onartzeko erraztasun handia dugula. Erraztasuna, edo agian, beharra. Azken batean, dikotomia nabarmena planteatzen duen auzia da beharrarena: bere kausaren aurka egin dezakezu, ala hezur eta guzti irentsi... [+]


Txaro Marquínez, Zaintza Araba-ko kidea
“Alarma soziala sortzea leporatu digute; ez, alarma egon badago, ez dugu guk sortu”

Arabako zahar egoitzen egoera lehen planora pasa da berriz ere azken asteetan. Zaintza Araba elkarteak Gasteizko Arabarren eta Laudioko San Roque erresidentzietako egoiliarrei ematen zaien tratua salatu dute, hainbat senideren testigantzak jaso ondoren. Langileen lan-baldintza... [+]


Euskal Herriko tomate agroekologikoek %38,6 CO2 gutxiago isurtzen dute Almeriako tomateek baino

EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]


Une baten eternitatea

Atal honetan behin baino gehiagotan aipatu izan dugu izaki txikien munduan (gurean bezalaxe) itxurak okerrera eramaten gaituela, sarritan. Eta gaur dakarkigun laguna horren adibide garbia da, animalia gutxi izango baita Lurrean itxura ahulagoa edo kalteberagoa duenik. Horrez... [+]


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Eguneraketa berriak daude