"GEHIEGIZKO TEKNOLOGIAK AZKEN EMAITZA KALTETU DEZAKE"

  • eskaini zuen Iruñeko Gaiarre antzokian. (r)The time machine» disko berriaz gain, bere lanaren inguruko beste hainbat gai ere izan dugu hizpide elkarrizketa honetan.

2021eko uztailaren 19an
E

zkutuan baleude egiten dute lan, jardun ixila gehienetan, eta musika talde baten arrakasta edo porrotaren erantzuleak dira hein handi batean. Nahi edo nahi ez, beti atzean daude, zalapartaren itzalean gordeta. Soinu teknikarietaz ari gara, eta bide batez, produktoreetaz, abestiei azken ukitua emateko arduradunak, soinuaren kolorea zein izanen den erabakitzen dutenak.
Trebezia eskatzen du horrek, abesti bati ukitu magikoa eman diezaioketelako edo, alderantziz, betiko zapuztu. Baina, zer gertatzen da ekoizle lanetan dabilena talde bat sortu eta bere disko propioak plazaratzen hasten denean, eta are gehiago, eszenatoki batera igotzen denean zuzeneko emanaldiak emateko? Horixe da Alan Parsons artistaren kasua, martxoaren 7an Iruñeko Gaiarre Antzokian izan zena, bere azken diskoa, (r)The Time Machine» izenburukoa, aurkezten).
(r)The time machine», zure disko berria, Alan Parsons Project-ek argitara eman zuen lehen diskoaren jarraipen moduko bat dela aipatu izan da. Zer deritzozu honi? Nahita egin duzu?
Kontzienteki ez dut inoiz nire ezein lan soinuaren bitartez lotzen saiatu, nire lanek nolabaiteko identitate musikala badutela esan didaten arren. Hainbat arrazoi izan daiteke honen atzean. Nire ekoizpena, teknika, konposaketarako estiloa edota nire ohiko kolaboratzaileen ekarpenek, bereziki Ian Bairson gitarrajolearenak, eragin dezakete horretan.

Zergatik hartu duzu H.G. Wells idazlearen (r)Denboraren makina» liburua oinarri gisa disko hau egiteko?
Txikitatik, eleberria irakurri nuenean asko gozatu nuen. Denboran zehar bidaiatzearen inguruan zirrara berezia sentitu izan dut beti. Hala ere, ez da nire asmoa izan Helbert George Wellsen lana musikalki dramatizatzea. Hollywoodek asko zor dio Wells-i. Edonori gustatzen zaio denboran barrena abiatzearen nozioaz amets egitea.

(r)The Time machine» abestia ezberdina da gainontzeko kantekiko. Nolatan sartu duzu techno estiloko kanta hau?
Stuart Elliot, abestiaren egilea, techno musikari lotuta dago. Niri, pertsonalki, beti gustatu izan zait musika estilo hau, bereziki Teh Orb. Nire semeak, Jeremyk, musika mota hau jorratzen du baita ere, eta trance-ra moldatutako nahasketa bat egin zuen, Dr. Evilen ahotsa sartuz, (r)Austin Powers 2» filman agertzen dena.

Disko honetan, zurekin diharduten musikariez gain, oso jende ezaguna izan duzu ahotsetan: Spandau Ballet taldeko Tony Hadley eta Beverley Craven alde batetik, eta Maire Brennan, Clannad taldekoa, bestetik.
Hadley Bruselan ezagutu nuen 1997an eman genuen kontzertu batean. Pertsona jatorra da eta aparteko ahotsa dauka gainera. Beberly eta Maire miresten ditudan bi artista dira. Beti aldaera bilatzen saiatzen naiz ahots kolaborazioetan.

Rock sinfonikoa deitutakoaren aitzindari izan zinen. Rock sinfonikoak badu lekurik egungo musikagintzan?
Uste dut belaunaldi berriek ez dutela rock sinfonikorik entzuten eta nire belaunaldikoek entzuten jarraitzen dutela eta jarraituko dutela.

Duela urte gutxi hasi zinen zuzeneko emanaldiak eskaintzen. Zergatik hogei urte inguru zuzenekoak eman gabe?
Beste alderdi bat da hori. Hastapenean, nire musika produkzioan oinarritua zegoen batik bat, eta lan horiek eszenatoki batera eramateko beharrezkoa zen teknologia ez zen esistitzen. Zuzeneko abantaila momentu batean sor daitekeen magia hori da. Errepikaezina da. Aitzitik, estudioan zuzendu dezakezun akats hori ez dago konpontzerik zuzeneko emanaldi batean.

Soinu teknikari eta ekoizle zaren aldetik, oso ongi ezagutzen dituzu estudioan egin daitezkeen trikimailu guztiak eta ez diozu teknologiari muzin egiten. Hala ere, aurrerapen teknologikoek, konposaketa, sortzeko gaitasuna eta azken emaitza zapuztu ditzakete gaizki erabiliz gero. Zein da zure formula hori gerta ez dadin?
Teknologia mota ugari dago aukeran grabaketarako, eta hortaz, orokortzea zaila da. Egungo grabazioetan, 48 pista edo gehiagoko mahaiak erabiltzeko joera dago, eta horrek oso zaila egiten du nahasketak automatizaziorik gabe egitea. Sintetizadoreak hain dira malguak eta aldakorrak benetako musika tresnen soinua erreproduzitu dezaketela. Hala ere, inoiz ez da lortuko sanplerrak eta benetako musika tresna horiek, bereziki orkestran erabiltzen direnak, egoki berdintzea.
Hori dela eta, eta zure galderari erantzunez, teknologia konposaketa lanerako laguntza gisa erabil daiteke, baina grabazioetan, gehiegizko erabilerak eragin kaltegarriak ekar ditzake. Adibidez, jazz musika grabazioaren arte forma bat da, gordinean egiten dena. Jazzak interpretazioa biltzen du bakarrik.

Bada hainbat musikari garrantzitsuena zuzenean jotzea dela diona.
Denbora asko ez dela, zuzeneko alorra jorratzen hasi nintzen. Asko gozatzen dut horrekin. Dena den, ez dugu estadio handietan jotzen eta ez dugu su artifizialik edo antzeko gauzarik erabiltzen. Gure eszenatokia Roger Dean-ek, Yes taldeko diskoen azalen egileak, diseinatu du. Halaber, azken diskoaren kantak jotzearekin batera, Alan Parsons Project taldearen kanta klasiko mordoa eskaintzen dugu, den dena soinu eta argi joko onez jantzita.

Nazioartean ospetsuak diren pertsonaiekin egin duzu lan hainbat urtetan. Makina bat artista ezagutu duzu. Horietatik, nork erakarri zaitu gehien?
Roy Wood (The Move, Wizzard eta ELO). Oso musikari trebea da. Musikatresna guztiak jo ditzake. Estudioko trikimailu aunitz irakatsi zidan.

Jardunean dauden hiru talde edo artista aukeratzeko galdetuz gero, zeintzuk aipatuko zenituzke?
Sting-ek oso konpositore eta interpretatzaile bikaina jarraitzen du izaten. Oraindik Grammyak irabazteko gai dela erakutsi digu. REM taldeak disko gogoangarriak egiten jarraitzen du. Bestalde, Alanis Morissete dut gustuko, arauak apurtzea gustatzen zaiolako

Ukitzen duen guztia arrakasta bihurtzen duen gizona

Alan Parsons soinu-teknikari laguntzaile gisa hasi zen lanean EMI konpainiako Abbey Road izeneko estudio ospetsuetan. Arrakasta lagun hartuta musikari ekin ziola esan genezake, The Beatles taldearen (r)Abbey Road» eta (r)Let it be» lanen grabazio historikoetan esku hartzeko aukera izan baitzuen bere ibilbide profesionala hasi baino ez zenean egin. Ondotik, The Hollies, The Shadows, Olivia Newton Jonh, Phil Spector eta Paul MacCartney bezalako talde eta artista ospetsuekin aritu zen, besteak beste. Bere izena handituz joan zen etenik gabe, lan txukuna egiten baitzuen egokitzen zitzaion guztiarekin.
Laster batean ohartu ziren bere trebeziaz: alde batetik, Pink Floyd taldeak (r)Dark side of the moon» argitara eman zuenean, Grammy sarietarako proposamena jaso zuen soinu ekoizpenaren atalean, eta bestetik Pilot, Cocney Rebel, John Miles eta Al Stewart-en lanak ekoiztu zituen.
Geldi egon ezin duen pertsona horietarikoa da Parsons, beti urrats bat gehiago emateko prest . Hori dela eta, 1976. urtean The Alan Parsons Project sortu zuen Eric Woolfson-ekin batera. (r)Tales of Mystery and Imagination» izenburuko taldeko lehen diskoari (r)I Robot», (r)Pyramid», (r)Eye in the sky» eta (r)Vulture Culture» gehitu zitzaizkion, zenbait lan aipatzearren. Grammyetarako hamaika izendapen gehiago jasotzeaz gain, urrezko eta platinozko hainbat disko irabazi zuen munduan saldutako disko andanari esker.
Musikari jori honen inguruko zertzelada hauei akabera emateko, esan beharra dago 1992. urtean (r)Alan Parsons Project» delakoa bukatutzat eman zuela, ez ordea bere ibilbide profesionala, diskoak kaleratzen jarraitu baitzuen. Horrez gain, Michelle Pfeiffer izar zuen (r)Lady Halcón» pelikularen soinu banda ekoiztu zuen eta antzerkigintzarako zenbait lan egin du halaber. Merituak baina ez dira hemen amaitzen, telebistan eta Londreseko EMI Studios Group-en lehendakari orde lanetan ibili baita


Azkenak
Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna da gaurkoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak Iruñeko... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


Eguneraketa berriak daude