IKARO
J. C. Perez
Elkarlanean
2.450 pta.Hamar kantu berri bildu ditu Juan Carlos Perez musikariak "Ikaro" izeneko diskoan. Maskarada antzerki taldea dago argitalpen honen atzean. "Ikaro" izena izango zuen antzerki obrarako musika egitea eskatu zion taldeak. Azken urtea musika, hitza, moldaketak eta gainerako xehetasunak egiten igaro du Perezek. Ez da ordea, bakarrik aritu lanean. Fran Iturbe ekoizle gisa aritu da eta musiketatik hiru berak konposatu ditu. Bien artean sortutakoak dira hamar abestiok: "Insert coin", "Hippie", "Bueltak eman", "Blues", "Egun laburrak", "Ama", "Erresiñularrena", "Ikaro", "Zeruan zehar" eta "Jainko berriak" l