argia.eus
INPRIMATU
ATHLETIC TELEBISTA URTE AMAIERARAKO
2007ko otsailaren 21
ATHLETIC TELEBISTA URTE AMAIERARAKO
Manchester United, Barcelona eta Real Madrid taldeen pare jarriko da Athletic urtearen hondarrean, ordainpeko Athletic Telebista abiaraztean. ETB eta Canal+ elkarlanean direla, babesle handi bat falta da orain (Euskaltel beharbada) egitasmoa erabat lotzeko. Canal+ek Athletic telebistaren eskubideak erosi ditu; ETB berriz, gauzaketaz arduratuko da

ANABEL ARRAIZAREN "SPOT" ZURIGARRIA
Publizitatea egitea miragarria izan daiteke aktoreentzat. Horren froga Goenkaleko Anabel Arraizak egin berri duena detergente marka ezagun bat iragarriz. Alde batetik, "Ione igo zerura" filma baino oihartzun handiagoa izango du "spot"ak, mundu guztiak ikusiko duelako, eta bestetik, ama gaztearen rolean benetan sinesgarri dagoelako

SANZEN TELEBISTA AUTONOMIKOA BIDEAN DA
Zurrumurrua egia bilaka daiteke laster. Nafarroako gobernuko presidentearen amets errepikatuena, hots, "Navarrismo" beroena bultzatu ETBren eragina deuseztatzeko. Kudeaketa pribatua eta kontrol publikoa izango luke eta ikuskizun dago Canal 4 irentsiko lukeen ala ez. Programazioa? Aise igar dezakegu: kirola barra barra, entzierroak eta jotak