"GOIENKARIA" KALEAN
Astelehenean kaleratu zen "Goienkaria"ren lehen alea, Debagoien bailarako aldizkari berria. Bertako euskara elkarte guztiek eskualde mailako telebista eta astekaria ateratzeko asmoa azaldu dute berriki eta hau bigarrenaren aurrekari moduko bat izan da, bailarako hausteskunde-emaitzak jaso dituena. Astekaria gorpuzten denean, bailarako beste herri aldizkariekin batera banatuko da. Telebista berriak izango duen izena ere jakinarazi dute: "GoiTB".
PEREZ PRADOSEN DIMISIOA ESKATU DUTE
Ikasle Abertzaleak taldeak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektorearen dimisioa eskatu du, besteak beste, orain arte euskararen inguruan erakutsitako jarrerarengatik. Errektorearen azken erabakia urtero ikasleek antolatzen duten Euskararen Eguna debekatzea izan da, hainbeste jaik unibertsitateari "itxura txarra" ematen diotela argudiatuz. Nolanahi ere, Euskararen Eguna ospatu zen pasa den ostiralean, eta sinadura bilketa egin zen "benetako hizkuntza plangintzaren alde".
XABIER AIZPURUA HPS-KO BURU
Xabier Aizpurua da Eusko Jaur-laritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria. Josune Ariztondok EAJko EBBko kide hautatu zutelako utzi du kargua. Aizpurua Kultura Saileko koordinaziorako eta Euskara Sustapenerako zuzendaria izan da orain arte.
OINARRIAK-EN FESTA APIRILAREN 9AN
Oinarriak plataformak Iruñeko Arantzadi parkean egingo du datorren apirilaren 9an euskararen ofizialtasunaren aldeko jai handia. Udalak Ziudadelan egiteko baimena ukatu dio, "egitasmo politikoa dela" argudiatuz.