argia.eus
INPRIMATU
NATURGUNEEN KONTSERBAZIOA
"Turismoaren arazoa puntuala da"
2017ko azaroaren 28a
B

iologoa izaki, zein iritzi duzu gaur egungo ingurune babestuei buruz? Nola ikusten dituzu?
Egia esan, nahi den guztia ez da aurrera eramaten, eta oraindik gauza asko dago egiteke. Edozein modutan, kontuan izan behar dugu gure inguruan orain dela urte gutxi arte ez zela ezer egiten eta orain, pixkanaka bada ere, ingurune babestuak kudeatzen hasi gara.

Ongi uztartzen al dira, nekazaritza, basogintza, turismoa eta naturaren kontserbazioa?
Jendea ari da konturatzen pixkanaka, ingurune naturalak legez babestea onuragarria dela denentzat. Hasieran, natur parkeen kontu hau ezezaguna zen garai haietan, arazo gehiago izan ziren. Guk bereziki ez dugu arazo handirik izan, baina esate baterako Nafarroan, Urbasako parkea dela eta arazo ugari sortu dira.
Turismoaren arazoa ere oso puntuala da, izan ere kontutan izan behar dugu, Aralar edo Urkiola bezalako tokietara, lehen ere, parke izendatu aurretik jendea bertara joaten zela. Agian kasurik deigarriena, Valderejokoa izango da. Natur Parke izendatu aurretik, inork ez zuen ezagutzen ingurune hau, orain berriz, jende ugari hurbiltzen da bertara. Turismo hau ongi bideratzea garrantzitsua da, naturaren kontserbazioa eta turismoa ongi uztartzeko