argia.eus
INPRIMATU
PRINTZA
KATEDRADUN EUSKALDUNA
2007ko otsailaren 21a
KATEDRADUN EUSKALDUNA
Xabier Isasik EHUko errektorearen aukeraketaz hausnartu zuen "Euskaldunon Egunkaria"n:"(...)UPV/EHUko hurrengo errektorea katedraduna izango dela ziur gaude. Ostera, ez dago inongo legerik esaten duenik Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoreak euskara maila jasoa izan behar duenik (...). Euskaraz maila jasoa izatea Euskal Herriko unibertsitateen errektorea izan ahal izateko ezinbestekoa izan beharko litzateke. Tamalez, ez da horrela. (...) UEUren xede nagusia Euskal Unibertsitatea da (...). UPV/EHUri dagokionez, unibertsitate handiena izateaz gainera, bere ikasgeletan ikasle eta irakasle euskaldun gehienak biltzen dituena da. (...) Gure eskuetan dagoena, behintzat, Euskal Herriko unibertsitate handienaren ordezkari gorena euskalduna izan dadila egingo dugu. (...) Hautagai euskaldunaren alde agertzeak ez du esanahik aurkezturiko programak asebetetzen gaituenik.(...) Errektorea euskalduna izatekotan, egitasmoa egunez egun hobetu daiteke. Errektorea erdalduna izango balitz ostera, (...) erdalduna izate hori lau urtez alda ezinean ibiliko ginateke eta.