argia.eus
INPRIMATU
IZENAK
IZENAK
2007ko otsailaren 21a
Joxerra Garziak eskuratu du Santa Maria Fundazioak banatu ohi duen haur literaturako Bapore saria. Garziak berak irabazi zuen lehiaketa honen lehen edizioa. "Lau egun eta gau bat Dudan" lanarengatik milioi bat pezetako saria jaso du ( 40.000 libera inguru).
Ramon Salazarren "Hongos" filmak Euskal film labur onenaren saria jaso du Gasteizko Euskal Zinemaren Astean. Salazar malagarra den arren, filma Donostiako enpresa batek ekoitzi zuen.
Ruper Ordorikaren "Gaur" lana kalean izango da martxoaren 23an. Lehen aldiz grabatu du Ruperrek diskoa zuzenean eta lehen aldiz baita ere Esan Ozenkirekin.