argia.eus
INPRIMATU
«Gonbidatua isila denean, akabo»
2021eko uztailaren 19a
Bertsolaria izanik, mikro aurrean naturaltasuna du Alaitzek. Kazetaritza ikasten diharduela, Ordizian bizi den 20 urteko altzagarrak «Betiko martxan» saioaren ardura hartu du. Asteartetik ostiralera, 15:00etatik 16:00etara bitarte, euskal musika, liburu, disko berriak eta esaera zaharrak tartekatzen dira saioan. Asteazkenetan berriz, bertso saioak eskaintzen ditu. Ikasten edo irratian ez dagoela, Martutene eta Azkoitiko ikastoletara joaten da bertso eskolak ematera.

«Irratian jendea ezagutzea da gustukoena dudana. Zailena aldiz, programa taxuz ateratzea izaten da, gaizki pasatzen dut elkarrizketatuak hiztunak ez direnean edo erdi mutu geratzen zaizkizunean; akabo, ezer gutxi egin dezakezulako. Dena den, gure ardura ere bada gonbidatua gehiago mintzaraztea»